Olga, Idoia, Andoni eta Ibrahim guraizeak eskuan eta izerdi tantoa kopetean topatu ditugu Artadiko sail malkartsuan.Joseba Mokoroak kontatu digu aurten bilketa atzeratu egin dela apur bat, mahatsari heltzea kosta egin zaiolako. Aurten, lehenengoz upelean ere egingo dute txakolina Mokoroa upategian.
Ekainaren 8an eta 9an Portugaleteko Txakolina Fest jaialdiaren 3. edizioa ospatuko da. Bertan kontzertuak, gastrotxokoa, foodtrucks-ak, eta nola ez, txakolinaz gozatzeko aukera paregabea egongo da Bizkaiko Txakolina Elkarteko kide den Maider Zalduondok azaldu duen bezala.
Itsamendi Artizar txakolinarekin, Bizkaiko upeltegiak Urrezko Bacchus Handia lortu du nazioarteko lehiaketa batean, eta 2024ko ardo zuri onena ere aukeratu dute.
Bakioko txakolin berria aurkeztu dute San Jose jaiekin bat eginez. Jose Angel Iribar izan da, aurten aitabitxia, harreman estua baitu Bakiorekin.Giro ezin hobean, 20 gradurekin eta udaberria ate joka dela, txakolin zuriari ez ezik, gorriari eta beltzari ere gorazarre egin diete.
Ia urtero izaten duten arazoa da, baina aurtengo udan hezetasuna handia da ipar isurialdean eta horrek onddoa zabaltzen lagundu du. Zenbat eta ekialderako orduan eta hezetasun handiagoa, ondorioz, batez ere Iparraldeko mahastiak kaltetu ditu.
Alejandra Pardoren eskutik, Getariako Iturregi hotelaren txoko guztiak ezagutu ditugu, besteak beste, logelak eta igerilekua. Jon Bermudezek, berriz, ustiategia erakutsi digu, eta han ekoitzitako txakolina dastatzeko aukera izan dugu.
Aspe enpresako pilotariek frontoiak alde batera utzi dituzte egun batez eta txakolindegira joan dira. Aiako K-5 txakolindegiak 600 botila txakolin oparitu dizkie San Mateotako k-pilota erronka irabazi zutelako.
Getariako Txakolinaren Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko idazkariaren esanetan, kanpotik datozenek askoz gehiago baloratzen dute "hemen ditugun produktuen kalitatea".
Jatorri Izendapenak 2020koen antzeko uzta aurreikusten du kantitateari dagokionez, 2021ean baino % 10 gutxiago, nahiz eta kalitatea "oso ona" izango den. Prezioan gorantz doitu beharko dituztela iragarri dute, baina bezeroarentzako "ezustekorik eta alarmismorik gabe".
Ibarra baserriko Jon Bastantek dio otsailetik nabari dutela urtea bero doala. Uda sasoiko barazkiek hezetasuna behar dute. Lehor dira Arabako Errioxako mahastiak ere. Uzta aurreratuta zetorren, baina beroak mahats aleen garapena kolpetik eten du.
2021eko Arabako txakolina dastatzeko prest dago. Igande honetan, Amurrion aurkeztu dute iazko uzta, eta aurtengo enbaxadorea izendatu dute, Maite Eskarmendi ETBko kazetaria. Sei upategik osatzen dute Arabako Txakolina Jatorrizko Deitura. Ardo zuria aitzakia hartuta, festa giroa izan da nagusi.
Arabako txakolin elkarteak jakinarazi duen erabakiaren haritik, eztabaidagaia JIN eta JOAN tartean: edariak ze ontzitan nahiago duzue, latan ala kristalezko botiletan?
Arabako txakolinak botilan ez ezik, latan ere merkaturatuko du bere produktua. Gipuzkoan eta Bizkaian ez dute begi onez hartu. Erabakiak markaren kalitate irudiari kalte egingo diola uste dute.
Gasteiz On elkarteak azaldu duenez, "erantzukizunagatik eta pertsonen osasuna arriskuan ez jartzeko" hartu dute erabakia. Urtaranen hitzetan, erabakia "ez zuen inork nahi, baina guztiz asmatu dute".
Oraindik datu zehatzik ez duten arren, mahatsa % 30 gutxiago izango dute Getarian txakolinetarako. Araba eta Bizkaian ere iaz baino uzta murritzagoa izango da. Aldiz sagarrak askoz ere gehiago. Euskal sagardoan ari direnek ia 5 miloi kilo espero dituzte.
Lazkanoren iritziz, artea komunikazioa da eta artistak errealitatea ikuspuntu desberdin batetik lantzeko ardura du. Mahastien artean, garai bateko bideari jarraituz, upategi aldera gerturatu dira ondoren bisitariak.
Itziarreko Elorriaga auzoan izango da Joseba Arguiñano aste honetan. Han Leire, Eva eta Isabelekin egongo da, eta Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutuko du.
Edozein izan liteke leku egokia komikiez gozatzeko, Getariako Ameztoi txakolindegia edo Bakioko Txakolingunea. Azken honetan, gainera, komikiei buruzko erakusketa jarri dute.
Iazko urtea oso gogorra izan zen Bizkaiko txakolinarentzat eta aurtengorako aurreikuspenak ilunagoak dira. Laguntzarik gabe askok ezin izango omen dute aurrera egin.
Getariako Txakolin berria aurkeztu dute Balenciaga museoan. Aurtengo Mahasti Jaun saria Osakidetzarentzat izan da, mahats bilketan zehar langileen segurtasuna bermatzeko ahaleginagatik.
Kanpainaren helburua baserritarrak eta euren produktuak "gertukoak eta konfiantzazkoak" direla erakustea da, eta, horrela, herritarrak Gabonetan tokiko produktuen alde egitera animatzea.
Zarautzeko Talai Berrin mahatsa nola biltzen duten ikusi dugu Itziar Eizagirreren eskutik. Izatez txakolindegia da baina beste hainbat produktu egiten dituzte hantxe: ozpinak, orujoak, vermutak...
Euskal Herrian gehien maite duenaz galdetu dio Joseba Olagaraik Johnny Depp aktoreari, eta esan dionez txakolinarekin obsesionatuta dago. Dena den, ematen duen deskribapenagatik agian txakolinaren ordez sagardoa da bere obsesioa.
Itziar Insasutik eta Andoni Sarratea txakolinari buruz eta beraien txakolindegiari buruz hitz egin digute. Bakioren kasuan, txakolina beltza da gehien kontsumitzen dena.
'Aitzakiarik gabeko mahatsa' ari dira biltzen Talai Berrin. Izotzak eta lehorteak eraginda, iazkoaren erdia izango dute batzeko Remellurin. Bietan izango da, ordea, mahats-bilketa berdina eta berezia
GrALaren ondorioen arabera, jatorri laktikoa duten bakterioek azido malikoa azido laktiko bihurtzen dute, eta, ondorioz, azidotasun gutxiagoko eta kalitate handiagoko produktua lortzen dute.
Bizkaiko Txakolinak, hektareako zehaztutako gehieneko muga, Covid-ak eragindako kaltea eta aurrera begirako erronkak aipatu dizkigu Maider Zalduondok, Txakolinaren Bizkaiko sustapen teknikariak. Mallabiako Elgetzu baserrian duten gari-soroaren ingurukoak kontatu dizkigu Pello Mugertzak. Artilearen sektoreari ateratako argazkia osatzeko berriz, gaur Lanaland proiektua ezagutu nahi izan dugu. Eta Gipuzkoan Euskal Ikertzaile talde batek egindako ikerketaren eta ateratako ondorioen arabera, Eukalipto landaketak biodibertsitatearentzat kaltegarriak direla ere jakin dugu.
Nerea Zimmermann Getariako txakolingileak Elkano txakolinaren historia luzea kontatu digu. Izan ere, bere arbasoek 1830. urtean sortu zuten, 'Joxepa jostuna' izenpean.
Hego isurian ardoa ekoizten zen, baina mahats mota bakarra haztea lortu zuten ipar isurian, eta harekin hasi ziren txakolinak egiten. Hala ere, sagardoa ekoizten zen gehienbat.