Nafarroan eta Lleidan hiru nekazari hiltzea leporatzen diote gizonari, eta Nafarroako hilketen auzian, uko egin dio epailearen aurrean deklaratzeri. Hark espertxera bidali du behin-behinean.
Nafarroako Erriberan, India Moleonek jantzi ditu Jesusen berpizkundearen berri eman duen aingeruaren hegalak. Zazpi urteko neskatoak, itun berriari jarraiki, aingeruak Amabirjinari Jesus semea berpiztu zela iragarri zion unea antzezteko ardura izan du.
Aspaldiko ohitura da Tuteran Larunbat Santuan Volatin panpinari su ematea. Jesus saldu ostean Judasen exekuzioaren parodia irudikatzen du panpinak. Goi aldeko borraskaren biktimak izan dituzte aurten gogoan.
Ribaforadan eta Tuteran bi gizonezko hil zituzten arma zuriz 2023ko urte amaieran, eta Lleidan beste bat hil zuten, antzera, urtarrilaren hasieran. Hilketa horien egilea delakoan gizon bat atxilotu du Frantziako Poliziak, Beziers udalerrian.
17 urteko neska baten argazkia hartu, eta manipulatu egin zuen, biluzik zegoela emateko. Hori dela eta, adingabeen pornografia zabaltzeagatik ere ikertzen ari dira.
Gainera, zortzi euskal jatetxe estreinatu dira Eguzki bakarrarekin: Muka (Donostia), Iriarte (Berrobi) eta Casa Camara (Pasaia) gipuzkoarrak; Amaren (Bilbo) eta Mendi Goikoa Bekoa (Atxondo) bizkaitarrak; Karmine (Gasteiz) arabarra; eta El Choko de Remigio (Tutera) eta Koku (Iruñea) nafarrak.
Sindikatuak itxiko zutelakoan zeuden, eta azkenean horixe gertatu da. Hala ere, mobilizazioak eta erakundeekin bilerak egin dituzte enpleguari eusten saiatzeko.
Nafarroako Parlamentuak otsailaren 11 'ETAren biktimen omenezko egun' izendatu zuenetik hamar urte betetzen diren honetan, ETAren biktimak omentzeko ekitaldiak egin dituzte igande honetan Foru Erkidegoan.
Euskararen aldeko zubiak eraikitzeko konpromisoa hartu dute antolatzaileek. Halere, horien ustez, "alderdi politikoek, sindikatuek eta gainerako eragileek dute bide horretan urratsak emateko ardura".
Bestalde, polizia judizialeko agenteak gizon bat ikertzen ari dira, Tuterako erdiguneko plaza batean gizon batek borroka batean jasandako erasoen ondorioz.
Hainbat autonomia erkidegotatik etorritako ibilgailuek debekatutako lasterketetan eta maniobretan parte hartu dute asteburuan Tuterako Serna industrialdean. Foruzaingoak 81 isun jarri ditu guztira.
Biak salatu dituzte Bide Segurtasunaren Legearen aurkako arau-hauste oso larriengatik, eta 1.000 euroko zehapena eta gidabaimenean 6 puntu galtzea proposatu dute.
Iruñea, Tutera, Eguesibar, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Lizarra, Aranguren, Berriozar, Tafalla, Antsoain, Atarrabia, Corella, Noain, Cintruenigo, Baztan, Altsasu, Uharte, Berriobeiti, San Adrian eta Azkoien dira eremu tentsionatu izendatzeko prozesua abian jarriko den herriak.
Emakumeak sexualki esplotatzen zituen talde kriminal bat desegin dute Belgikan. Belgikako Poliziak eta Espainiako Polizia Nazionalak elkarlanean egindako operazioan, lau emakume askatu eta zazpi pertsona atxilotu dituzte, horietako bat Espainian.
2023ko urriaren 7tik, 40.000 haur eta neraberi lagundu die UNRWAk jolas-jardueren bidez eta banakako zein taldeko kontsulta psikosozialen bidez. Gainera, polioaren aurkako kanpainaren lehen fasea amaitu berri dute Gazan, 10 urtez azpiko 558.000 haur txertatuta.
Salatutako sexu-erasoa abuztuaren 27an gertatu zen, Tarazonako jaiak hasi ziren egun berean. Deklaratu ostean, susmagarria, Tuterako 19 urteko gazte bat, behin-behinean espetxeratu zuten, sexu-eraso delitu bat egotzita.
25 urteko Tuterako gazte bat da desagertutakoa. Bikotekidearekin —hori ere tuterarra— joan zen urtegira, astearte arratsaldean. Bainua hartu eta azalera bueltatzen ez zela ikusita, larrialdiei abisua eman zien emakumeak.
25 urteko Tuterako gazte bat da desagertutakoa. Bikotekidearekin -hori ere tuterarra- joan zen urtegira, atzo arratsaldean. Bainua hartu eta azalera bueltatzen ez zela ikusita, larrialdiei abisua eman zien emakumeak.
Ezbeharra bart jazo zen, Elkano kontzejuko herrigunean. 16 urteko emakume batek gidatzen zuen ibilgailua eta, gidabaimenik ez zuenez, auzipetu dute. Tuteran, 'buggy' motako ibilgailu batek istripua izan du, eta lau pertsona zauritu dira.
Hildakoa Corellako 58 urteko bizilaguna da. Kamioilaria onik atera da, furgonetako bidaiarietako bat hil egin da eta beste bi, 47 eta 36 urtekoak, larri zauritu dira, eta Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte.
Zerbitzutik kanpo zeuden bi agentek atxiki zuten gizonezkoa, agenteak iritsi bitartean. Bestalde, beste gizon bat atxilotu dute udalerri horretan bertan, genero-indarkeriako delitu bat egotzita, bikotekide ohiari eta bi seme-alabaren amari erasotzeagatik.
Aurreikuspenen arabera, tenperaturak ez dira asteburu honetako maximoetara helduko, baina zeru eguzkitsua izango dugu. Hala ere, asteburuan hodeiak bueltatuko dira.
Sei atxilotuetako bi espetxean sartu dituzte Tuterako Instrukzio Auzitegiko epailearen aurretik igaro ondoren. Halaber, egindako miaketetan 28 kilo speed antzeman dituzte, besteak beste.
24 urteko emakume bat da zauritutakoa, eta erredura larriak egin ditu aurpegian, bularraldean eta besoetan. Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman dute, erredura handien unitatera.
Ustezko erasotzailea, 50 urteko gizon bat, Alde Zaharreko ostalaritza-lokal batean atxilotu zuten eta espetxean dago jada. Horrez gain, Tuteran beste eraso matxista bat salatu dute.