Euskadi Turismo

La alcaldesa de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria, ha hecho un balance "muy positivo” de las fiestas de La Blanca. Unas fiestas en las que Vitoria ha sabido celebrar, convivir y disfrutar, con unos días intensos de participación masiva, en los que ha imperado la convivencia.
2025/08/10 - 16:06

Andre Maria Zuriaren jaien balantze oso positiboa: gasteiztarrek gertutik bizi eta gozatu dituzte jaiak

Maider Etxebarria Gasteizko alkateak Andre Maria Zuriaren jaien balorazio "oso positiboa" egin du. Izan ere, herritarrek gertutik bizi eta gozatu dituzte jaiak, eta parte-hartze handia izan da egun askotan. Gainera, bizikidetza izan da nagusi.

Bestalde, delinkuentzia ia % 30 jaitsi da, eta ia ez da gertakari aipagarririk izan. Sexu-eraso larrien protokoloa ez da aktibatu, baina sexu-askatasunaren aurkako zortzi salaketa egon dira. Orkestren kontzertuek eta musika emanaldiek 148.000 pertsona bildu dituzte, iaz baino 18.000 gehiago.

2025/08/02 - 14:13

Zarautzen egindako manifestazio batek herriaren turistifikazioa salatu du

"Turismoaren negozioari ez" lemapean, Zarautzen manifestazioa egin dute herriaren turistifikazioaren aurka, Urola Kostako Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak antolatuta. Agerraldiak adin guztietako jendea bildu du herriko kaleetatik barrena. Bertan, hainbat izan dira salatutakoak; horien artean, etxe turistikoak % 181,8 hazi direla azken urteetan (horrek dakarren etxebizitzen prezioaren igoerarekin), espazio publikoaren erabilera pribatiboa eta udala egoeraren konplizea dela.

1 2 3 ... 16 »

Asteko irakurriena