VTC zerbitzua
2025/07/03 - 13:08
Sonia Perezek gogorarazi du Cabifyk eta Uberrek hiriarteko ibilbideetan soilik jardun dezaketela
Aldundiak bost zigor jarri dizkie Gidaridun Garraio Ibilgailuen operadoreei 2025ean, gehienak hiriarteko ibilbideak soilik egitearen murrizketa ez betetzeagatik.
2025/07/02 - 07:24
Cabify VTC zerbitzua eskaintzen hasi da Bilbon
Cabify Espainiako garraio-enpresa Euskadin zerbitzua ematen hasi da gaur, Bilbon eta inguruan. Aurrerantzean, Uberrekin batera eskainiko du VTC zerbitzua Bizkaiko hiriburuan. Gauzak horrela, taxien sektorearekin tentsioa agerikoa da.
2024/12/27 - 14:27
Uberreko langileak greban, hitzarmen ''duin'' baten alde
VTC Uber Bizkaiko auto enpresako plantillako berrogeita hamar bat langile greban daude joan den abenduaren 11tik eta urtarrilaren 6ra arte, hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko.
2024/06/17 - 14:13
Bizkaiko UBEReko langileek bi asteko greba hasi dute
ELA sindikatuak bi asteko greba deialdia egin du Bizkaiko UBERen, ekainaren 17tik 30era, zuzendaritzak bere hitzarmena negoziatzeari uko egin diolako. Ares Capital enpresak eskaintzen du Bizkaian UBER zerbitzua eta 90 langile ditu.
2024/04/02 - 09:15
Bizkaiko Uberreko gidariek hiru greba egun abiatu dituzte
Apirilaren 2an, 3an eta 4an, Uber enpresako gidari bizkaitarrak grebara deituta daude, hitzarmenaren negoziazioa "blokeatuta" dagoelako.
2023/04/01 - 11:31
Garraiolarien erregaiari egindako hobaria 10 zentimotan murriztuko da gaurtik aurrera
Hobari hori datorren ekainera arte egongo da indarrean. Kontsumitzaile ororen erregaiari egindako hobaria, berriz, joan den abenduaren 31n bukatu zen.

2022/09/01 - 14:29
"Normaltasuna" nagusi Zazpikaleetara ibilgailuak sartzeko mugen lehen egunean
Aurrez erregistratutako egoiliar eta merkatariak hilean lau aldiz sartu ahalko dira, ordutegi mugatuan. Gaurtik hasita, 30 kamerek zainduko dute eremua, eta isunak jarriko dizkiete baimen gabe gunean sartzen diren gainerako ibilgailuei.