228.000 hildako baino gehiago, kaltetutako 14 herrialde eta 30 metroko altuera izan zuten olatuek. 9,1 magnitudeko lurrikarak atzean utzi zituen zifretako batzuk dira, inoiz erregistratu den hirugarren lurrikararik indartsuena.
Gainera, Ruang sumendiaren erupzio etengabeen ondorioz tsunami arriskua handia dela ohartarazi dute agintariek. Bitartean, aurrera darrai 1600 pertsonen ebakuazioak.
Biktima gehienak Suzu eta Wajima hirietan izan dira, 20na hildakorekin. Biktima kopuruak gora egingo duela uste da, behera etorri diren eraikinen azpian dozenaka gorpu egon daitezke eta.
Gutxienez 30 pertsona hil dira lurrikararen ondorioz. Gainera, lurrikarak kalte material handiak eragin ditu, eraikin batzuk hondoratu dira eta baliteke harrapatuta geratzea eta sute bat izatea.
Japoniako agintariek ohartarazi dutenez, bost metroko olatuak neurtu daitezke mendebaldeko kostalde ia osoan. 30.000 etxebizitza inguru argindarrik gabe gelditu dira, eta Japoniako Gobernuaren esanetan ez da kalterik izan herrialdeko zentral nuklearretan.
Japoniako agintariek baieztatu dutenez, tsunamiak iritsi dira jada mendebaldeko kostaldera, bereziki Ishikawako prefekturara, 7,6ko indarra izan duen lurrikara izan eta ordu batzuetara.
Ezarritako tsunami-alerta bertan behera utzi dute. Fukushimako zentral nuklearrean suteen aurkako alarma faltsu bat piztu da, eta hozte-sisteman kalteak eragin ditu lurrikarak. Arazo horiek jada konpondu dituzte.
Nazio Batuen arabera, hondamendiak populazioaren %80ri eragin dio. Tongako eztandak 10 megatoiko indarra izan zuen, Hiroshimakoa baino 500 aldiz handiagoa.
Australiako eta Zelanda Berriko hegazkinak lurreratu dira premia biziko hornigaiekin. Edateko urak "erabateko lehentasuna" du; bihar bertan iritsiko da itsasontzi bat 250.000 litrorekin.
Hunga Tonga Hunga Ha'apai sumendiaren erupzioak 15 metroko olatuak eragin zituen. Gutxienez hiru pertsona hil dira. Edateko uraren eskasia arazo larrienetako bat da.
Peeni Henare Zeelanda Berriko Defentsa ministroak jakinarazi duenez, Tongako herritar bat ere hil da. Zeelanda Berria, Australia eta hainbat erakunde lanean ari dira laguntza emateko.
Desagertu egin da Hunga Tonga sumendia zuen uhartea. Erupzioa larunbatean hasi zen, eta 65 kilometrora dagoen hiriburuko uharteak inkomunikatuta jarraitzen du. Australiak eta Zeelanda Berriak hegazkinak bidali dituzte kalteak aztertzeko.
Olatuek hondartzako lehen lerroko etxeak kolpatu dituzte eta ingurua berehala geratu da urpean. Oraingoz, ez dute biktimen berri eman bertako agintariek.
Gaurko egunez, 2011an, energia nuklearrak mugarri izango zen hondamendi bat utzi zuen Japonian, Fukushiman. Tsunami batek, istripu nuklearra eragin zuen hango zentralean.
Fukushima I zentralean (Japonia) magnitude handiko lurrikarrak erradiazio-ihesa eragin ondoren, japoniarren bizitza zeharo aldatu zen. Askok haien etxeak utzi behar izan zituzten erortzear zeudelako edota erradiazioa gehiegizkoa zelako; gimnasio eta eraikin publikoetara eraman zituzten.
Japoniako Gobernuak 2011ko lurrikara eta tsunamiaren ostean Fukushimako zentral nuklearrean filtratu zen milioi bat metro kubiko ur tratatu jaurti nahi ditu Ozeano Pazifikora.
San Juan Ozolotepec udalerrian bilaketa eta erreskate lanak egiten ari dira, herria inkomunikatuta utzi duen luizi baten ostean. Biktima ugari izango den beldur dira.
Handik gutxira tsunami alerta ezarri dute Jamaikan, Kuban, Mexikon, Belizen, Hondurasen eta Kaiman Uharteetan, baina ordu batzuetara bertan behera geratu da.
Sumatran atzemandako lurrikara bortitz batek eragin zuen. 9,3ko indarra izan zuen lurrikarak. Hondamendia bertatik bertara ezagutu zuten bi euskal herritarrekin egon gara.
Tsunamia nola gertatu zen ikertzen jarraitzen dute adituek. Anak Krakatua sumendiaren erorketak sortu zuela pentsatzen dute, kraterrak 200 metroko altuera galdu baitu.
Indonesian alerta egoeran daude bigarren tsunami bat iritsiko den beldur direlako. Eta oraindik larunbatean iritsi zenak utzi duen triskantzari aurre egiteko lan asko egin behar.
Indonesian erreskate lanek bilaketa lanetan jarraitzen dute desagertuta geratzen diren pertsonak bilatzeko. Euriteek eta ekaitzak bilaketa lanak asko konplikatzen dituzte.
Indonesian, jadanik 429 dira tsunamiak eragindako hondamendian hildakoak eta desagertuak berriz, 150 baino gehiago. Oraindik ere, hondakinen artean, jendearen bila ari dira.
Bertako agintariek ohartarazi dutenez, datozen orduotan antzeko beste itsasikara bat izateko arriskua handia da. Kostatik urruntzeko deia egin diete herritarrei.