N-634 errepidean izan da ezbeharra, 07:30 inguruan. Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan eta auto-ilarak sortu dira. 10:00ak aldera etorri da egoera bere onera.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutako balantzearen arabera, trafiko bolumena aurreikusi baino handiagoa izan da, 1.070.000 bidaiarekin, eta iazko datuekin alderatuta ere % 1,35 egin du gora.
Ezbeharraren ondorioz, ezkerreko erreia itxi dute Andoainen, Donostiarako noranzkoan. Halaber, kontrako norabidean eta A-15ean ere auto ilarak sortu dira.
Gizonak gidatzen zuen ibilgailua bidetik atera da, NA-134 errepidean zihoazela, Lodosa parean, eta ezponda batetik erori da. Emakumea helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
N-634 errepidean izan da ezbeharra. Gidariak, gizonak, ibilgailuaren (Porsche Cayenne bat) kontrola galdu du argitzeke dauden arrazoiak direla medio, eta errepidetik irten da.
Istripua 15:50ean gertatu da, eta zauritutako emakumea Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dute, besoan traumatismoa eta belaunean kolpea zituela.
Ekitaldian, astelehenean kamioi batek harrapatuta hil zen txirrindularia omentzeaz gain, ziklistek pairatzen duen segurtasun falta salatu dute. "Nahikoa da, errespetatu txirrindulariak" lelopean, 150 metroko ibilbidea egin dute bizikletan zein oinez, harrapaketa gertatu zen lekutik hurbil.
Ezbeharra bart jazo da, 04:00ak aldera, N-113 errepidean (Iruñea-Madril). Ibilgailu astun bakoitzean bina lagun zihoazen, eta laurak, denak ere atzerritarrak, zendu dira kolpearen ondorioz. Errepidea itxita dago, eta trafikoa NA-6900 eta NA-6991 errepidetik ari dira bideratzen.
07:35 inguruan izan da istripua, Irungo noranzkoan. Bi pertsona zauritu dira eta Tolosako Asuncion klinikara eraman dituzte. 09:20 aldera bi erreiak zabaldu dituzte, eta pixkanaka-pixkanaka trafikoa normaltasunera itzuli da.
Bart gertatu da istripua, 21:47an, Bilbora bidean. Ibilgailua errepidetik irten da, eta larrialdietarako zerbitzuek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
07:30 pasata bi istripu izan dira Aia eta Galdakao parean, biak Irungo noranzkoan. Ia ordu eta erdi iraun duten pilaketen ondoren, 09:00ak aldera normaltasuna berreskuratu da bi puntu horietan.
Ezbeharra aipatutako errepidean gertatu da, 97. kilometroan, bi autok talka egin dutenean. Bost pertsona zauritu dira eta horietako bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, helikopteroz.
A-8 autobidean hainbat ibilgailuk elkarren kontra jo dute, Getaria parean, Donostiarako noranzkoan. N-1ean ere hiru autoren arteko istripua izan da, Villabona parean, Donostiarako bidean. 08:00ak inguruan izan dira istripuak bi lekuetan, eta hainbat kilometroko ilarak eragin dituzte.
Ezbeharra 12:20an jazo da, N-1 errepidean, Lasartera bidean, motozalea errepidetik atera eta zubi batetik behera erori denean. 63 urteko ordiziarra da hildakoa.
Epailearen arabera, La Estellesako gidariak ez zuen behar adinako arreta jarri gidatzean. Epaia ez da irmoa eta helegitea jar dakioke Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian.
Urtebete da 18 eta 21 urteko gazte bi han bertan hil zirela, legez kanpoko lasterketa batean parte hartzen ari zen auto batek horrekin loturarik ez zuen beste baten aurka talka egin ostean. Hiru gidari daude inputatuta, ausarkeriaz gidatzea eta arduragabekeriazko homizidioa leporatuta.
Bi pertsona Berriobeitiko Añezkar kontzejuan goizean goiz izandako ezbehar batean zendu dira. Beste biktimak Itzan (Iruñetik gertu) galdu du bizia: haren autoa bidetik irten eta erre egin da.
Espainiako Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) argitaratutako txosten baten arabera, 19 lagun hil ziren Nafarroako hiriarteko bideetan, 15 Gipuzkoan, 9 Bizkaian eta 5 Araban.