Satorralaia auzo-mugimenduaren datuen arabera, obra horiek 53,2 milioi euroren truke esleitu ziren 2017an, eta 139,8 milioi euroko kostua izan dute azkenean.
Auzo-mugimenduak ohar batean azaldu duenez, tarte horretako lanak "2017ko abenduaren 18an esleitu ziren, hasiera batean, 53 milioiko zenbatekoan, eta tarte hori eraikitzeko egungo aurrekontua 140 milioikoa da".
Lanak ikusteko egin duen bisitan, Imanol Pradales lehendakariak esan du "Donostia aitzindaria izango” dela “lehen mailako hurbileko tren-sarea osatzen".
Herrera eta Altza arteko trenetan eragina izan du gertaerak, baina betiko moduan dabiltza dagoeneko. Donostia-Hendaia konexioa mantendu dute, 15 minutuko frekuentziarekin.
Iazko abenduaren 23an adostu zuen Euskadiko Garraio Agintaritzak 12 urtetik beherakoentzat garraio publikoa doakoa izatea. Horrek 130.400 umerengan izango du eragina.
Donostiako Topoaren Kontxako geltokiaren hondeatze-lanak amaitzen ari dira. Topoaren lanak aurrera doaz, hasieran izandako arazoak gainditu ostean. Aurreikuspena da 2026ko hasieran martxan egotea.
Iñaki Arriola Garraio sailburua eta Eneko Goia Donostiako alkatea izan dira, besteak beste, unearen lekuko. Zazpi urte behar izan dituzte 4,5 kilometroko trazadura egiteko. Azpiegitura 2026an jarriko da martxan.
Hemendik aurrera, trenbideetako errailak zuriak izango dira Euskal Herriko zenbait puntutan. Euskal Trenbide Sarea trenbideak zuriz margotzen hasi da iazko udako bero-boladek errailak deformatu eta istripua eragin zutela eta. ETSko ingeniaritza arduradun Javier Astarloak kontatu digu Diorama atalean
Berrikuntza nagusien artean, material mugikor berriak lau bagoi izango ditu, aurreko seriean baino bat gehiago. Ondorioz, 400 pertsona inguruko edukiera izango dute (120 eserita), eta unitate guztiek komuna izango dute.
Garraio publikoan maskarak derrigorrezkoa izaten jarraitzen du Hego Euskal Herrian. Ba al du zentzurik? Galdera hori egin diogu Oier Martinez mugikortasun adituari.
Espainiako Kongresuko Osasun Batzordeak kalamu terapeutikoa legean txertatzeko txostena onartu du. Espainiako Medikamentuen Agentziak urte bukaerarako jarri beharko du sendagaia farmazietan. Larraitz Egaña mediku onkologikoaren arabera, gaixoei laguntzeko "beste medikamentu bat" izango da.
Urkulluk Topoaren geltoki berriaren inaugurazioan parte hartu du. Bidaiarien eraikina handitu, sartzeko baldintzak hobetu eta bigarren erraila eduki ahal izan da.
Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak Kontxa-Easo zatiko obrak bisitatu ditu, eta 2025erako prest egoteko asmoa berretsi du.
Reyes Carrerek salatu duenez, UTE zein Jaurlaritzak gutunak bidali dizkiete bizilagunei kalteordain akordio bat sinatzea proposatuz, eta trukean, etorkizunean salaketarik ez jartzea onartuz.
EH Bilduk salatu du Euskal Trenbide Sareak lan-istripua ezkutatu duela, eta Eneko Goia alkatearen eta Iñaki Arriola sailburuaren agerraldiak eskatu ditu, gertakariari buruzko azalpenak eman ditzaten.
77 milioi euro oraindik esleitzeke daude. Zubieta kalean ekainean hasiko dira falta diren 400 metroak zulatzen, duela hilabete batzuk zulo batzuk agertu ostean.
Dozenaka pertsona azpiegitura hori errefusatu dute Kontxako Pasealekuan. Koalizioko zinegotzi Reyes Carrerek "erantzukizuna" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.
Iñaki Arriola Garraio sailburuak Donostiako Kontxa guneko bizilagunak lasaitu nahi izan ditu lanak aurrera eramateko segurtasuna ezinbestekoa izango dela azpimarratuz.
Eneko Goia alkatearen arabera, "ekaineko gertakariaren beste adierazpen bat da, zuhurtzia guztiarekin esanda". Metroko lanen arduradunei neurriak eskatu dizkie.
Garraio publikoan ez da edukiera mugarik ezarriko, baina bai ordutegiari dagokionez: azken bidaia gauerdian abiatu beharko da (taxiak eta ibilgailu gidaridunak salbuetsita daude).
Hondarra agertzearen eta hondeaketaren bi frontetan ura ezustean agertzearen ondorioz, eraikuntza sistema berriak ezarri behar izan dira, eta horrek aurrekontua dezente igotzea eragin du.
Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak eskola garaira eta lan arrazoiengatiko joan-etorrietara egokitzea da. Gaueko zerbitzuak murriztuta jarraituko du, dena dela.
Ia bi urtez Topoaren lanengatik Easo kalea itxita izan da eta bertako merkatariek galera handiak izan dituzte. Laguntzarik ez dutelako jaso kexu azaldu dira 'Faktoria' saioan.
Segurtasun berme guztiak eman dizkiete eta lasai itzuli dira. Izan ere, ur filtrazioa eragin zuen arazoaren azterketa sakona eta zehatza egin dute gaur bertan.