Txirrindulari espainiarrak "bi itsasoetako lasterketa" irabazi du, faborito papera berretsiz eta sailkapen nagusian Filippo Ganna italiarra gaindituz. Zazpigarren eta azken etapan, bestalde, Jonahtan Milan italiarra nagusitu da esprintean.
Azken etaparen faltan, Murgiakoa zazpigarren dago sailkapen nagusian, 1 minutu eta 5 segundora, eta Pello Bilbao, berriz, bederatzigarren, 1 minutu eta 32 segundora.
Txirrindulari norvegiarrak 195 kilometro eman ditu ihesean, beste zenbait txirrindularirekin batera, eta, tarte txikiarekin izan bada ere, bakarrik helmugaratu da. Filippo Gannak lider segitzen du.
Olav Kooij izan da onena esprintean erabaki den etapa berrian. Pluimers izan da bigarren eta Van der Poel, hirugarren. Ez da aldaketarik izan sailkapen nagusiko lehen postuetan, eta Filippo Gannak jarraitzen du lider.
TxirrindularI italiarrak irabazi du 3. etapa. Pidcock izan da bigarren, eta Gregoire, hirugarren. Filippo Gannak jarraitzen du liderraren elastikoarekin.
Lidl-trek taldeko italiarra izan da onena esprintean eta 2. etapako garaipena bereganatu du. Maikel Zijlaand izan d bigarren eta Paul Panhoet hirugarren. Filippo Gannak jarraitzen du liderraren elastikoarekin.
Euskal ordezkarien artean, Xabier Mikel Azparren izan da azkarrena, hamaikagarren postuan, 11,5 kilometroko ibilbidean italiarrak baino 42 segundo gehiago eginda.
Txirrindulari danimarkarrak irabazi du Tirreno-Adriatico lasterketako seigarren etapa, Sassoferrato eta Monte Petrano (Cagli) artekoan. Visma-Lease a Bike taldeko liderrak minutu erdiko aldea atera die Juan Ayuso (UAE) eta Jai Hindley txirrindulariei.
5. etapan helmugarako 29 kilometro falta zirenean erasoa jo eta gero, Visma-Lease a Bike taldeko izarra lasterketako lider jarri da, minutu bat baino gehiagoko aldearekin, eta sailkapen nagusiko garaipena lortzeko lehia ia erabakita utzi du.
UAEko txirrindulariak Ineoseko Filippo Gannak baino segundo bat gutxiago behar izan du probako lehen jardunaldiko 10 kilometroak egiteko. Jonas Vingegaard (Visma) bederatzigarren postuan sailkatu da, Ayusok baino 22 segundo gehiago baliatuta.
Tortoreto gaineko azken igoeran, hiru itzuli eman dizkioten zirkuitu itxi baten ondoren, esloveniarrak bihurgunearen barrualdea hartu, azeleratu eta beste martxa bat sartu du helmuga lehen postuan zeharkatu arte.
Jasper Philipsenek esprintean mendean hartu ditu Phil Bauhaus eta Biniam Girmay. Bestalde, Filippo Gannak jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.
Fabio Jakobsen (Soudal-Quick Step) herbeheretarrak irabazi du astearte honetan Tirreno-Adriatikoko bigarren etapa, Camaiore eta Follonica artean (210 kilometro), photo finishak erabaki duen esprint gogorrean.
Primoz Roglic esloveniarraren eta Wout Van Aert belgikarraren estreinaldia izango da 2023ko denboraldian; biak ala biak izango dira Jumbo-Vismako taldeburuak. Mikel Landa eta Alex Aranburu euskal txirrindulariak ere egongo dira lasterketan.
Mikel Landa Murgiako txirrindulariak emaitza onak izan ditu Tirreno-Adriatico lasterketan. Hala, joan denboradia atzean utzi eta etorkizunari baikortasunez begiratzen dio. Berarekin egon gara bere iritziak ezagutzeko.
Azken etapa Bahrain taldeko Phil Bauhaus esprinter alemaniarrak irabazi du. Bere aldetik, Pello Bilbaok (Bahrain) bederatzigarren bukatu du sailkapen nagusian.
Esloveniarrak beste erakustaldi bat eman du Carpegnanen; Mikel Landari eta Jonas Vingegaardi 1:03ko atera die helmugan. Pello Bilbao bederatzigarrena izan da da.
Caleb Ewanek irabazi du Tirreno - Adriatikoa lasterketako hirugarren etapa, azken metroetan Demare eta Kooij mendean hartuta. Filippo Gannak jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.