Iñigo Juez Ajebask Euskadiko Enpresaburu Gazteen Federazioko presidenteak atzo egindako adierazpenak azaldu ditu, "gazteek ez dute lan egin nahi" esan ostean. Horren arabera, "alboratu ezin dugun errealitate bat da".
Uda ostean egindako lehen bileran akordiora biltzeko proposamena egin dio Ministerioak patronalari. Estatuko Lan Idazkaritzaren arduradunaren ahotan, erantzun "positiboa" eman dute alde guztiek, eta akordioa erdietsiko dutelakoan dago gobernua.
Uda aurretik egindako azken bileran, patronalak "malgutasuna" eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta gaurko hitzorduan, espero da malgutasun horri bide emango lioketen proposamenak aurkeztuko dituela Lan Ministerioak.
Gontzal Urionabarrenetxea entrenatzaile pertsonalak eta Ana Zendegi psikologoak aurrez aurreko saioak eskaintzen dituzte Gernikan eta Arrasaten, hurrenez hurren, baina euren eskaintza onlinera ere eraman dute, eta gazteen artean malgutasuna eskaintzen duen aukera arrakastatsu bat da.
Igoera gorabehera, okupatuen % 13k baino ez dute baliatzen aukera hori. Portzentajea Europar Batasuneko batezbestekotik urrun dago oraindik, EBkoa ia halako bi baita (% 24).
LKS Next aholkularitza-enpresak egindako txostenaren arabera, 2023an soldata igoera handiena izan zuten lanpostuak ingeniaritzekin, informatikarekin eta mekatronikako goi-mailako zikloekin zerikusia zutenak izan ziren.
Zoom enpresak atzera itzulia hasi du eta bi eguneko jardun presentziala agindu die beharginei. Pandemian telelanera ohitu ziren euskal enpresek ere, aurrez aurreko jardunak egin ditzaten agindu diete euren langileei. Horietako hirurekin hitz egin dugu. Malgutasuna da gehien estimatzen dutena.
Horrela, Eusko Jaurlaritzak onartu duen arau berriak telelaneko bi lanaldi oso aurreikusten ditu astean, eta lanpostu bakoitzaren berezitasunen arabera gehiago izateko aukera ematen du. Gainera, borondatezkoa eta itzulgarria izango da.
Datu ofizialen arabera, Euskadin % 8,3ko langabezia izan arren, enpresa batzuek arazoak dituzte zenbait lanpostu betetzeko. Azken datuen arabera, 5.238 lanpostu bete gabe daude, INEren arabera.
Belgikan lan-astea lau egunetan jartzea proposatu du Gobernuak, baina asteko lan-orduak gutxitu gabe. Horrelako neurriak baloratzean zer hartu behar den kontutan azaldu du LKS Netx aholkularitza etxeko Ander Sansineneak.
Orain arte, lan arriskuen prebentzioa lanpostuan soilik oinarritzen zen. Beraz, aldaketa ekarriko du estrategia berriak, Idoia Mendia sailburuaren esanetan.
Lan eta Enplegu sailburuak uste du posible den lanpostuetan telelana bultzatu beharko litzatekeela, omikron aldaerak eragindako seigarren olatu hau pasa bitartean.
Milaka dira positibo emanda bajan daudenak. 2021ean bost langiletik batek hartu zuen baja covidagatik, eta egoera orain txarragoa da. Inoiz ikusi gabeko zifrak daude.
Eusko Jaurlaritzak telelanari buruzko balizko dekretuaren zirriborroa aurkeztu die sindikatuei Administrazio Publikoaren Mahai Orokorraren bileran. 2022ko soldata igoera (% 2) ere izan dute hizpide batzar horretan.
Jaurlaritzak arlo publikoan telelana arautzeko dekretuaren zirriborroa sindikatuei helarazi die. Zirriborro horrek, lehen aldiz, telelana sektore publiko osora zabaldu eta erregulatzeko aukera aztertzen du.
Pandemiak telelanean izan duen eragina aztertu dute Luistxo Fernandez, eta Gorka Julio kolaboratzaileek. Gainera, Gasteizko Udaleko adibidea eman du Iñaki Gurtubai zinegotziak. Urtebetez etxetik eta presentzialki lan egingo dute 32 langilek.
Telelana hazten doan modalitatea da, eta fenomeno horren inguruan Espainiako Estatu osoko 30 bat udalerri bildu dira, horien artean Legarda, Nafarroan, eta Kuartango, Araban.
Ikerketaren arabera, gizonek lanerako, oro har, prestasun handiagoa erakutsi dute, eta emakumeen artean estresa, autoexijentzia eta erruduntasun-sentimendua areagotu dira.
Enpresa-helburuetarako sare sozialen erabilerak igoera bortitza izan du 4.0 Industrian. Enpresen % 51,5k erabiltzen dute, eta ehuneko hori % 70ekoa da 10 langile eta gehiagoko enpresetan.
Akats asko egiten ditugu telelanean, askorentzat berria delako. Osasuna zaintzeko formula hauxe da: ordutegi mugatua espazio berezitua, aulki egokia, ordu erdiz behineko etenak eta ariketa fisikoa.
Egun batetik bestera, bisitak, zitak, eta lagunarteko elkartzeak… pantailara eraman behar izan genituen. Bideodeiak, batzar telematikoak eta bideo txatak egiten hasi ginen.
Metalgintzarekin, logistikarekin eta elikadurarekin lotutakoak dira Euskadin aurkitzea gehien kostatzen diren langileak, bai eta teknologia berrietan adituak eta osasun-arloko profesionalak ere.
Neurri murriztaile berriak otsailaren 15era arte egon dira indarrean, kutsatze kopurua nabarmen hasi dela ikusita. Eskozian eta Galesen ere konfinamendu zorrotzak ezarri dituzte.
Jaurlaritzaren kanpainak emakumeak lan-merkatuan duen egoera zein den azalduko du eta soldatak, eskubideak eta kontziliazioa benetan parekatzeko geratzen den bidearen berri emango du.
Edurne Azkaratek eta Antton Telleriak aurkeztuta, hainbat istorio eta arigune berri ezagutuko dituzte. "Euskaraldia: Gehiago" saioaren hirugarren atala, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en.
Ekimenaren helburua pandemiak eragindako krisiari eta euskal erakundeen "finantziazio beharrei aurre egin ahal izatea" da, "baliabide gehien dituzten pertsonek ekarpen handiagoa eginez".
Errege Lege Dekretu batek arautzen du telelana Hego Euskal Herrian. Telelana borondatezkoa da eta atzera egin ahal da, eta enpresek baliabideak eta tresnak eman beharko dizkiete langileei.
Hala, enpresek baliabideak eta tresnak eman beharko dizkiete langileei, eta horien mantenuaz arduratuko da. Gastuen ordainketari dagokionez, negoziazio kolektiboaren esku utzi ditu baldintzak.
Amaia Lizarralde aktorea "El Internado" telesaila grabatzen ari zen Oiartzunen konfinamendua hasi zenean, eta lanik gabe geratu zen, enpresak ez baitzuen aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean sartu. Orain, berriz ari dira grabatzen. Dioenez, bere ametsari jarraitzeak, aktore izateak, alegia, ematen dio poza, baina denborarekin beste hainbat lan ere egin behar izan ditu aurrera egiteko.
"Boluntarioa" izango da, eta "atzera egiteko aukera" egongo da. Astearte honetan onartuko dutenak sektore pribatuari eragingo dio. Litekeena da hilaren 29an onartzea sektore publikokoa.