Lilletik irtengo da, uztailaren 5ean, Parisen amaitu, uztailaren 27an, eta Frantzian jokatuko dute osorik. Lasterketako 112. ekitaldia asteartean aurkeztu dute.
Azken 40 kilometroak bakarka eginda nagusitu da txirrindulari esloveniarra Italiako klasikoan. Remco Evenepoelek eta Giulio Cicconek osatu dute podiuma. Laugarren, berriz, Ion Izagirre sartu da.
Pogacar geldiarazten saiatuko dira, besteak beste, Remco Evenepoel belgikarra, Richard Carapaz ekuadortarra, Enric Mas espainiarra eta denboraldi amaiera bikaina izaten ari den Marc Hirschi suitzarra. Ezustekoa emateko faboritoak dira, Roglicen faltan.
Esloveniarra, munduko txapelduna, nagusitasunez gailendu da Emiliako Giroan, San Lucako igoeran aurrera egin eta bakarrik iritsita helmugara, ia bi minutuko aldearekin.
O'Connorrek zilarra eskuratu du, eta Van der Poelek brontzea. Mikel Landa, Pello Bilbao eta Alex Aranburu euskal txirrindulariek parte hartu dute elite mailako errepideko proban, baina lehen biek lasterketa utzi behar izan dute, erorikoek eraginda.
Tadek Pogacar jaun eta jabe izan da Frantziako Tourrean. Guztira, sei etapa bereganatu ditu, eta azkeneko erlojupekoan ere aise gailendu da. Jonas Vingegaardek eta Remco Evenepoelek osatu dute podiuma, eta Mikel Landak bosgarren amaitu du sailkapen nagusian.
Tadej Pogacar (UAE), Jonas Vingegaard (Visma) eta Remco Evenepoel (Soudal) izan dira 2024ko Frantziako Tourreko hiru txirrindulari onenak. Batera igo dira podiumera azken etapa lehiatu ondoren.
Tadej Pogacarrek irabazi du Nizan Frantziako Tourrari amaiera eman dion erlojupekoa, eta, horrenbestez, bere seigarren garaipena lortu du aurtengo edizioan. Jonas Vingegaard izan da bigarrena eta Remco Evenepoel hirugarrena. Mikel Landak zazpigarren tokian amaitu du erlojupekoa.
UAEko esloveniarrak bere hirugarren Frantziako Tourra irabazi du, azken etapako erlojupekoa 45 minutu eta 24 segundoko denborarekin amaituz. Horrela, sei etapa irabazi ditu guztira.
Tadej Pogacarrek (UAE) irabazi du Frantziako Tourreko 20. etapa, Couillole mendatean bukatu dena, eta horrenbestez, bere bosgarren garaipena lortu du aurtengo edizioan. Jonas Vingagaard izan da bigarrena, eta atzerago sartu dira Remco Evenepoel eta Mikel Landa.
Tadej Pogacar, Jonas Vingegaard, Remco Evenepoel, Richard Carapaz, Joao Almeida, Mikel Landa... Frantziako Tourreko izar nagusiek ikuskizuna eman dute 20. etapako azken kilometroetan.
Tadej Pogacarrek gaurkoan ez du erasora jo. Jonas Vingegaarden gurpila jarraituz egin du etapa osoa, eta biak bakarrik geratu direnean, helmugarako metro gutxiren faltan, aurrea hartu dio, Tourreko onena bera dela berretsita. Carapaz izan da hirugarrena eta Evenepoel laugarrena.
Nork bere ahalmenaren eta helburuaren arabera entrenatzen badu ere, txirrindulari profesional guztien entrenamenduek oinarri bera dute, eta lehen pausoa ordubetean landu dezaketen potentzia maximoa zein den zehaztea izaten da. Hona hemen Xabier Usabiagaren azalpena.
Tadej Pogacarrek (UAE) bere laugarren garaipena lortu du Frantziako Tourrean, Isola 2000 mendatean bakarrik helmugaratuta. Gainera, Jonas Vingegaard eta Remco Evenepoelekiko aldea nabarmen handitu du, eta, ondorioz, eskura dauka Tourra hirugarrenez irabaztea.
Ez da etaparik luzeenetakoa izango, baina bai zailenetakoa, hiru asteetan pilatutako nekearen eta ibilbidearen zailtasunaren ondorioz. Are gehiago, etapako punturik baxuenaren eta altuenaren artean ia 2.000 metroko aldea dagoela jakinda.
Carapaz, Yates eta Jorgenson joan dira buruan etaparen zatirik handienean, baina bederatzi kilometroren faltan Pogacarrek erasoa jo du eta banan-banan harrapatu ditu aurrekoak.
Etapa nagusia erakustaldia eskainita irabazteaz gain, txirrindulari esloveniarrak eskura dauka bere hirugarren Frantziako Tourra, ia bi minutuko aldea atera baitie Jonas Vingegaardi eta Remco Evenopoeli.
Lotto Dstny taldeko belgikarrak, azken metroetan, Matteo Vercher (TotalEnergies) eta Michal Kwiatkowski (INEOS) menderatu ditu; izan ere, hiru ziklista horiek izan dute jokoan etapa garaipena. 30 gizon baino gehiago izan dira eguneko ihesaldian, eta tropela ia 14 minuturen buruan helmugaratu da.
EF Education taldeko ekuadortarrak bere ibilbidean aurrenekoz irabazi du Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Evenepoelek segundo batzuk jan dizkio Vingegaardi.
Txirrindulari esloveniarrak beste behin egin du aurrera, Tourreko 17. etapan. Helmugara iristeko 5 kilometroren faltan, Evenepoel eta Vingegaardengandik aldendu da, ihesaldi ikusgarria emanez.
EF Educationeko txirrindulari ekuadortarra izan da helmugaraino iritsi den ihesaldiko onena; atzetik, sailkapen nagusiko aurrenekoen arteko lehian, Soudaleko belgikarrak erakutsi du indartsu heldu dela Tourreko azken etapetara.
EF Education taldeko txirrindulari ekuadortarrak eskuratu du garaipena 2024ko Frantziako Tourraren 17. etapan, bakarka, eta Simon Yates (Jayco) sartu da bigarren; Evenepoelek (Soudal) indarra erakutsi du azken igoeran, eta Pogacar liderra eta Vingegaard baino segundo batzuk arinago helmugaratu da.
Alpecin-Deceuninck taldeko txirrindulari belgikarra izan da azkarrena etapako azken metroetan, eta, garaipena hori zenbatuta, hiruna dabiltza Biniam Girmay eta bera; Girmay helmugarako 1,4 kilometro gelditzen zela jausi da. Sailkapen nagusian, aldaketarik ez da, eta Pogacarrek lider jarraitzen du.
Jonas Vingegaardek erasoa jo du Plateau de Beille mendateko helmugatik 10 kilometrora, baina Tadej Pogacarrek ondo erantzun dio, eta, azkenean, bera nagusitu da, minutu batetik gorako aldea aterata. Remco Evenepoel izan da hirugarrena eta Mikel Landa laugarrena.
2024ko Tourra azken astean sartuko da 16. etaparekin batera. Azken atseden egunaren ostean jokatuko da. Ibilbidelaua izango du, eta esprinterrek azken aukera edukiko dute etapa garaipena bereganatzeko.
Joxean Fernandez 'Matxin' UAE Emirates taldeko kirol zuzendariak EITB Mediarekin hitz egin du Tadej Pogcar taldeburuak Frantziako Tourreko 14. etapa irabazi ostean. Basaurikoak etaparen analisia egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
Tadej Pogacarrek etapa garaipena bereganatu du Frantziako Tourreko 14. Etapan. 43 segundo atera dizkio Vingegaardi eta minutu bat eta 14 segundo Evenepoeli. Hala, bada, sailkapen nagusian liderrak minutu bat eta 57 segundo ateratzen dizkio danimarkarrari.
Frantziako Tourreko 14. etapako azken kilometroetan hainbat eraso egon dira. Ihesean joan direnen artean Oier Lazkano egon da, baina zazpi kilometroren faltan harrapatu du tropelak. Azken lehia Pogacar, Vingegaard eta Evenepoelen artekoa izan da, eta esloveniarra nagusitu da.
Bigarren eta azken atseden-egunaren aurreko etapa. Txirrindulariek 1. mailako lau mendate gainditu beharko dituzte, eta etapa maila bereziko Plateau de Beille eski estazioan amaituko da.
Pirinioetako sarrera edizioko etapa gogorrenetako bat izango da, 4.000 metroko desnibela eta zailtasun handiko hiru mendate jarraian pilatuz, horien artean Tourmalet klasikoa.