Suteak
Suteek arrisku egoera larrian jarri dituzte Avila eta Caceresko hainbat herri
Extremaduran 2.500 hektarea kiskali ditu asteartean piztutako suak. Avilan, berriz, 600 hektarea inguru erre dira. Hainbat pertsona ebakuatu behar izan dituzte eta egoera ez dago kontrolpean.
20 auto kiskali dira Bilboko Zamakola kaleko garaje batean izan den sutean
Sua 00:35 aldera piztu da, bi solairuko garaje batzuetan aparkatuta zegoen auto batean. Gizonezko bat eta haur bat zauritu dira, kea arnastuta.
Greziak laguntza eskatu dio Europar Batasunari baso-suteei aurre egiteko
Herrialdeko 11 eskualdetan izaten ari dira suteak, eta gutxienez 7.000 pertsona ebakuatu dituzte hiriburuaren inguruan. Vasilis Vathrakoyannis suhiltzaileen bozeramaileak azaldu duenez, sei aireontzi eskatu dituzte, "azken egunetako suteek tamaina handia hartu dutelako eta arriskutsuak direlako". Egoera zaila aurreikusten da, datozen egunetan tenperatura altuek, lehorteek eta haize bortitzek jarraituko dutelako.
LEAk sutearen osteko babesa eskertu du eta bideo hunkigarri batekin berretsi du enpresaren jarraipena
Ibiko suteak ez du sugarrik, eta Navaluengakoak jada 1.500 hektarea erre ditu
Ibin (Alacant), Font Roja parke naturaletik gertu, piztutako baso-sutea perimetratzea lortu dute, eta jada ez du sugarrik. Hala ere, suak martxan jarraitzen du Navaluengan (Avila), 26 kilometroko perimetroarekin, eta 1.500 hektarean da jada.
Tecnaliak Kanadara zabaldu du suarekin saiakuntzak eskala handian egiteko gaitasuna
Tecnalia ikerketa-zentroak Kanadako araudiaren arabera suarekin saiakuntzak eskala handian egiteko akreditazioa lortu du. Agiaztapen hau Estatu Batuetarako edo Erresuma Baturako lortutakoei gehitzen zaie. Lorpen honek negozio-aukerak zabaltzen dizkie eraikuntza-industriako enpresei, Europatik haragoko merkatu arautu eta zorrotzetan.
Sute handi batek Coloradoko Arroila Handiko azpiegitura historikoak suntsitu ditu
Baso-sute batek 1928an ireki zituen Arroila Handiko aterpetxe historiko bat eta Arizonako 80 bat azpiegitura suntsitu ditu. Katie Hobbs gobernadoreak Estatu Batuetako gobernu federalak egindako ezbeharraren kontrola ikertzea eskatu du.
Paülseko suteak indar gutxiagoz jo du gaur, baina aktibo dago; konfinamendua bertan behera utzi dute
Orain arte, suak 3.300 hektarea inguru kiskali ditu, 1.125 inguru Els Portseko Parke Naturalaren barruan daude. Atzo, Salvador Illa Generalitateko presidenteak esan zuen "dena ondo bidean" gaur egonkortu daitekeela sutea.
Baionako Lanbide Heziketako zentro batean izandako sutea nahita piztu ote zuten ikertzen ari dira
Baionako Lanbide Heziketako ikastetxe batean sute handia izan da eguerdian, eta lau lagun zauritu dira. 45 suhiltzailek lanak izan dituzte sua itzaltzeko eta 200 lagun bertatik ateratzeko.
Zuzendaritzak ez du baztertzen sua inork piztu izana, eta ikerketa zabalik dago.
Paülseko (Tarragona) suteak balio ekologiko handiko naturgune bat txikituko du
Uda honetan bigarren sute handia izan dute dagoeneko Katalunian, eta egoera benetan zaila da. Sua kontrolik gabe ari da aurrera egiten, haize bortitzek bultzatuta, eta bederatzi herritako bizilagunak konfinatuta daude, 18.000 pertsona.
Marseillako aireportua itxi eta hiriaren iparraldea eta hainbat herri konfinatu dituzte, suaren ondorioz
Haize zakarrak, 30 gradutik gorako tenperaturek eta landarediaren lehortasunak, joan den asteko bero-bolada areagotuta, asko zailtzen ari da suhiltzaileen lana.
Arrasaten sute batean zauritutako gizona hil egin da
Sutea ostegunean jazo zen, etxebizitza-bloke bateko sotoetan. 41 urteko gizona Gurutzetako Ospitalean hil da.
Pertsona bat zauritu da Arrasateko etxebizitza eraikin batean izandako sute batean
Sua 23:30 aldera piztu da San Josepe kaleko etxebizitza eraikin baten beheko aldean. Lehen unean, lau atari jendez hustu dituzte, baina hiru ataritako bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira gauean zehar.
Sutea izan da Greziako Kreta uhartean, eta 5.000 pertsona baino gehiago etxetik irtenarazi dituzte
Nektarios Papadakis Ierapetra udalerriko alkateordearen arabera, sugarrek inguruko hainbat etxe kiskali dituzte. "Kalte handiak izan ditugu", azpimarratu du Papadakisek. Gaineratu du suak basoak eta olibondo-sailak ere erre dituela. Orain arte, kostaldeko bost herri hustu behar izan dituzte.
Su handi batek Lleida kiskali du: zer da seigarren belaunaldiko sute bat?
Lleidako sutearen garrak 30 km/h-ko abiaduran joan ziren, 14 kilometroko altuerako hodei pirokumuloa sortu zen eta eguraldiak sua kontrolatzea zaildu zuen.
Katalunian inoiz ikusi ez den hedapen-abiadura duen sute batek bi pertsona hil ditu
Lleidan atzo piztutako "seigarren belaunaldiko" baso-sute bortitzak, bi hildako eta Katalunian inoiz ikusi ez diren erregistroak utzi ditu: 17 kilometroko pirokumulua eta 28 kilometro orduko hedapen-abiadura, denbora gutxian 5.300 hektarea kiskali zituena.
5.000 metro karratu kiskali dira zereal-zelai batean, Gerendiainen, sute baten ondorioz
Dirudienez, traktore batek eta paketatzeko makina batek su hartu dutenean piztu da sutea. Nafarroako suhiltzaileak izan dira lanean eta, inguruko nekazarien laguntzarekin, gune beroak itzali dituzte.
LEA konpainiak 100 langileri eragingo liokeen aldi baterako lan-erregulazioa planteatu du
Enpresak 120 behargin ditu. Zuzendaritzak langileen ordezkariekin bilera egin du, eta aldi baterako lan-erregulazioaren proposamena helarazi die, suteak ia lantegi osoa suntsitu ondoren. Zuzendaritzaren hitzetan, enpresa-batzordeak "oso jarrera ulerkorra" izan du.
LEAko arduradunak lanean ari dira, suak kiskalitako instalazioak berreraikitzeko
LEAko langileek aste honetan bertan enpresarekin biltzea espero dute, bere etorkizunari buruzko xehetasun gehiago jakiteko. LEAren zuzendaritza gaur bilduko da lan-arloko abokatu batekin eta lan-ikuskaritzarekin.
Arabako Foru Aldundia ere lanean ari da LEAri ahal den neurrian aurrera ateratzea errazteko.
Oraindik ere ikusten da ostiraleko sutearen ke arrastoa Gasteizko LEA-Lascaray enpresan
Gasteizko LEA-Lascaray enpresaren atarian hau da gaurko irudia. Oraindik ke arrastoa ikus daiteke, ostiraleko zoritxarreko sutearen ondorioz. Sugarrak kontrolpean dituzte, baina guztiz amatatu gabe daude oraindik. Enpresa erabat suntsituta geratu da, baina jabeek berreraiki egingo dutela jakinarazi dute.