Hirugarren sariak (11840) 20,4 milioi euro utzi ditu Bilbon, Miribilla auzoan, eta 11 Laudion (Araba). Bigarren sariak (40014) 3,750 milioi partitu ditu Gernikan, Leioan, Sestaon eta Getxon (Bizkaia). Beasainera ere joan da sari polit bat, 5 milioi euro utzi baititu 5. sarietako batek.
Leitzako aurrelariak iazko finaleko arantza atera, eta bere lehen txapela irabazi du, partida bikaina eginda Amaia Aldai egungo txapelduna 11-22 menderatuta.
Goiuri Zabaletak historia egin du Emakume Master Cupeko finala 15 urterekin irabazita. Nafarra Amaia Aldai egungo txapeldunari gailendu zaio 11-22 final gogor batean.
Goiuri Zabaletak historia egin du Emakume Master Cupeko finala 15 urterekin irabazita. Nafarra Amaia Aldai egungo txapeldunari gailendu zaio 11-22 final gogor batean.
Master Laboral Kutxako Lau t'erdiko finaleko atariko partidan, Leire Garai eta Arrate Bergara pilotariak Olatz Arrizabalaga eta Nahia Bertizen kontra aritu dira. Lehengo tantoa egin berritan, Leire Garaik pilotakada gogorra jaso du kopetan.
Ostiral honetan hiru kirol emanaldi ikusi ahalko dituzu EITB Median: 18:30ean palako Binakako Txapelketako finalerdiak, 19:00etan Afizionatuen mailako Euskal Herriko Elite Txapelketako finalak, eta 22:10ean pilotako Binakako Txapelketako partida.
Amaia Aldai egungo txapeldunak Goiuri Zabaleta izango du aurkari igande honetan, Sestaon, jokatuko duten Emakume Master Cup finalean. Indartsu daudela esan dute biek, finala gogorra izango dela azpimarratzeaz gain.
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Sestaon, botikak lortzeko helburuarekin 200 bat errezeta faltsutzeagatik. Iruzur delitua eta osasun publikoaren aurkako delitua egotzi dizkete.
Bingen Zupiria Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak iragarri duenez, asteon hasi dira proba pilotuarekin Bizkaiko ertzain-etxe horretan. Neurriak "segurtasun handiagoa ekarriko du denontzat".
Jose Antonio Montosa Kaiku Arraun Elkarteko arraunlari historikoa izan zen, eta bi domina bereganatu zituen Munduko Arraun Txapelketan, banakako scull kategorian, urrezkoa 1978an eta brontzezkoa 1980an.
Bi leherketa izan ostean, sutea hondakin metalikoak pilatzen diren eremu batean hasi da, eta ez zegoen langilerik bertan. Ondorioz, ez da inor zauritu, eta suhiltzaileek ez dute beharginik erreskatatu behar izan.
Erasotzaileari, bestalde, 6 urteko espetxe zigorra ezarri diote. Biek ala biek egindakoa aitortu dute. Gertakariak iazko urtarrilean jazo ziren, eta helburua hori bazen ere, zigortutakoek "ez zuten gizona hiltzea lortu".
Nafarroako eta Gasteizko taldeak txapelketako aurretiko kanporaketan gelditu dira at, Ontiñenaren eta Villamurielen aurka galduta, hurrenez hurren; Sestao River, Compostelaren kontra galdu eta gero, final laurdenetan Federazio Kopatik kanpo geratu da, eta, ondorioz, ez da osteguneko zozketan izango.
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia ekainaren 29an hasiko da, Galizian, Coruñako VIII. Banderarekin, eta irailaren 15ean amaituko da, Portugaleten, El Corte Ingles Banderaren L. edizioarekin.
Orio eta Kaiku dira Donostiako Banderan lehiatzeko emakumezkoen eta gizonezkoen ontzia, biak, sailkatzea lortu duten klub bakarrak. Iker Gimenorekin, Eusko Label ligan ari den ontzi sestaoarraren patroiarekin izan gara.
Asteburuko irudietako bat Kaikuk Boiroko Banderan utzi zuen. Bigarren ziaboga istriborretik hartu eta bertan trabatuta geratu ziren, azken postuan amaituz. Ez da sarritan gertatzen, baina historian zehar traineru batzuek zoritxarreko maniobra hau egin izan dute.
Eusko Label Ligako lehen txandan, Kaikuk ezin izan du maniobra garbi egin, eta ziabogan trabatuta geratu da. Jon Elortegiren taldea txandako garaipenaren lehiatik kanpo geratu da.
Elortegi gustura dago taldearen errendimenduarekin. Sei jardunaldi jokatuta, Kaiku hamargarren da Eusko Label Ligako sailkapenean, arrisku postuetatik kanpo.
Sestaoko Banderak utzitako irudirik onenak, droneen bidez jasoak. Errekan jokatutako estropadak irudi txundigarriak utzi zituen, Bizkaiko Zubiaren azpian.
Gizonezkoen estropada bertan behera geratu zen, eta bandera bat gutxiago izango dute aurtengo denboraldian. Emakumezkoetan, berriz, Zumaiak irabazi zuen Sestaon.
Asteburuan arraun liga nagusiak Bilbon eta Sestaon jokatu dira, biak errekan. Eusko Label Ligan, Zierbenak Urdaibaien nagusitasunari aurre egiteko gai dela erakutsi zuen. Euskotren Ligan, aldiz, Arraun Lagunak koxka bat gorago dagoela agerian geratu zen.
Hondarribia hirugarren izan da Eusko Label Ligako Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Zierbena bigarren izan da Eusko Label Ligako Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Ez da sorpresarik izan, eta Urdaibaik irabazi du Sestaoko Bandera. Atzetik aurrera eginda, Bou Bizkaiak estropada irauli du sasoiko bosgarren bandera eskuratu eta uztailaren 13ko arantza kentzeko.
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera, Zierbena izan da bigarren eta Hondarribia hirugarren. Bideo honetan ikus ditzakezu estropadako unerik onenak.
Urdaibaik bereganatu du Sestaoko Bandera, eta atzoko arantza kendu du, atzetik aurrera eginda irabazten badakiela erakutsita. Hondarribiak lan bikaina egin du, baina azken luzean indarra galdu du, eta azken txanpan aurrea hartu diote Aranberrik zuzendutako traineruak eta Zierbenak.
Ohorezko txanda oso parekatua eta emozio handikoa izan da. Hondarribia joan da aurretik, bi segundoko aldearekin, baina Urdaibaik eta Zierbenak aurrea hartu diote azken txanpan, eta hirugarren tokian amaitu du Sestaoko estropada.
Eusko Label Ligako Sestaoko Banderak amaiera estua eta ikusgarria izan du. Urdaibai izan da irabazlea, Zierbena bigarrena eta Hondarribia hirugarrena. Azken metro zirraragarriak eskaini dizkigute hirurek.
Donostiarra hirugarren izan da Euskotren Ligako Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Orio bigarren izan da Euskotren Ligako Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Sestaoko Bandera, Orio izan da bigarren eta Donostiarra hirugarren. Bideo honetan ikus ditzakezu estropadako unerik onenak.
Xubane Uribarrena Arraun Lagunakeko arraunlariak EITB Mediarekin hitz egin du Euskotren Ligako Sestaoko Bandera irabazi ostean. Estropadaren analisia egin du.
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Sestaoko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Uztailaren 14an, igandean, Sestaoko Bandera egongo da jokoan Euskotren Ligan eta Eusko Label Ligan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasun guztiak ikus daitezke.
Agenteek hamar pertsona atxilotu eta espetxeratu dituzte, horietako bat Ertzaintzako agentea, droga-trafikoa, fluido elektrikoaren iruzurra, sekretuak ezagutaraztea eta erakunde kriminaleko kide izatea egotzita.
Atxilotuak dozena inguru izan daitezke, eta une honetan Sestaoko ertzain-etxean daude. Polizia-operazioa amaitu da jada, baina ikerketak aurrera jarraitzen du.