Mina eta sukarra artatzeko erabiltzen diren sendagai horiek kolokan daude infekzio larriak eragiteko arriskuagatik. Metamizola duten medikamentuak baimenduta daude EBko 19 herrialdetan, horien artean Espainian. Finlandian, ordea, metamizola duen baimendutako sendagai bakarra erretiratu dute.
Euskadin ia 4.000 emakumek abortatu zuten 2022an, hamarkada bateko bigarren zifrarik altuena. Adituek diotenez, ekiditeko gakoa sexu-heziketa gehiago eta antisorgailuak eskuratzea erraztea da.
AEBn osasun arazo bihurtu den droga minaren kontrako tratamendu gisa erabiltzen da osasun eremuan, eta erietxeetan giltzapean dituzte substantzia hori duten medikamentuak. Saileko iturriek EITBri jakinarazi diotenez, hainbat botikaren falta sumatu dute eta "gorabehera" hori ikertzen ari dira.
EHUko kimikaria da Markel San Nicolas, eta tesia egin du kalamu-landareen hazkuntzaren inguruan. Adituaren arabera, kamera hiperespektrala erabilita kalamuaren CBDa atzeman daiteke. Hain zuzen ere, erabilera terapeutikoa du CBDak eta medikuntzan erabil daiteke.
Operazioak 3 hegaldi desberdinetan egin ziren, otsailaren 16tik 23ra bitartean, eta lau pertsonari medikamentuen arloan osasun publikoaren aurkako delitua leporatu zaie.
Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren ustez, eragindako loteek kalitate-akatsak dituzte, baina ez dute pazientearentzat berebiziko arriskurik.
Polifarmazia sindromeaz aritu zaigu Vidal Salcedo familiako medikua, egunean lau sendagai baino gehiago hartu behar dituzten pertsonez, alegia. Horrek zenbait ondorio ekarri ditzake: zorabioak, erorketak, memoria galera, dardarizoa… Pilulak hartzeko ordena bat zehaztearen beharra nabarmendu du.
2023ko Adikzioei buruzko Inkestaren arabera, orokorrean hobera egin dute droga kontsumoaren eta adikzioen datuek. Dena dela, kezkagarriak dira zigarro elektronikoaren kontsumoan igarritako igoera eta emakume gazteen artean (35 urte baino gutxiago) interneten erabilera arriskutsuaren prebalentzia.
Odolaren parte likidoa da plasma, eta garraiatu egiten ditu globulu gorriak, zuriak, plaketak eta beste. Plasma emateko zein urrats eman behar diren galdezka joan dira Amaraunetik, eta deskubrimendu handiak egin dituzte, Sabin Urzelai medikua eta Nuria Patiño erizainaren laguntzarekin.
'Science' aldizkariak kaleratutako ikerketaren arabera, gaixoek disfuntzioak dituzte proteina kopuruan, eta horren eraginez, euren erantzun immunologikoa ez da berdina. Aurkikuntzari esker, eritasun horren diagnostikoa eta tratamendua hobetzeko gai izango direlakoan daude zientzialariak.
EHUko Farmazia Fakultateko irakasleak azaldu digu nola, erauzten dituzten sendabelarretatik hainbat osagai aktibo, gero botikak egiteko. Kuku praketatik adibidez digoxina eratortzen dute bihotz gutxiegitasuna tratatzeko botika lortuz.
EAEko eta Nafarroako zaintza epidemiologikoari buruzko datuek erakusten dute kasu kopuruak gora egiten jarraitzen duela. Osasun-erakundeek higiene-neurriak hartzea eta musukoa erabiltzea gomendatzen dute.
Sendagaiak aldaketa kimikoa eragiten du zeluletan, minbizia hedatzea saihestuta. Quimatryx enpresa donostiarrak garatu du eta, horren ustez, 2028-2029an egon daiteke salgai Asiako herrialdean. Dena dela, konpainiak ez du baztertu AEBn, Europan edo Japonian merkaturatzea.
Droga horrez gain, atropina botikaren arrastoak ere aurkitu dituzte. Gerble markako txokolatezko pipitadun gailetak dira kutsatutakoak, gluten bakoak. Zehazki, 51914913 lotea da kaltetutakoa, iraungitze data 2023/09/20 duena.
Talidomidaren biktimeei zuzendutako diru laguntzak emango dituen dekretua onartu du Ministro Kontseiluak. Euskal Herrian 7 pertsonak betetzen dituzte kalte-ordain hau jasotzeko baldintzak, beraien artean Legorretako Mariano Garmendia.
Diru-laguntza ordainketa bakarrean jasoko da, desgaitasun-mailaren arabera. Dekretua indarrean sartzen denetik, kaltetuek hiru hilabete izango dituzte laguntzak eskatu ahal izateko.
Betebeharra Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan amaituko da. Neurriarekin amaitzen dira covid-19aren pandemiaren eztandarekin duela hiru urte baino gehiago ezarri ziren murrizketa guztiak.
Jose Miñones ministroaren hitzetan, musukoaren gaia "osasun krisi baten aurrean jarduteko dekretu zabalago baten barnean dago; ongi informatu eta administrazio-izapide guztiak zuzen bete behar dira". "Ahal duten bezain azkar" onartuko dela neurria adierazi du.
1.140 egunez izan da derrigorrezkoa Espainiako Estatuan eremuren batean musukoa nahitaez erabiltzea. Ministroen Kontseiluak datorren astean onartuko du, ziurrenik, araudi berria jasoko duen errege-dekretua.
Jose Miñones Osasun ministroak deituta, 17:00etan hasiko da Lurralde arteko Kontseilua, eta bertan erabakiko dute gaur-gaurkoz musukoa derrigorrezko den tokietan hala izaten jarraituko duen ala "gomendioa" izango den aurrerantzean.
Joan den astean apelazio auzitegi batek agindutako murrizketak bertan behera utzi ditu momentuz Gorenak. AEB osoan egindako abortu kopuruaren erdia baino gehiagotan erabili ohi dute mifepristona.
Aztertutako 55 herrialdeetatik 52tan haurren txertaketaren garrantziak behera egin du 2019 eta 2021 artean, baita Espainian (% 89) eta Frantzian (% 75) ere. Halaber, gizarteak immunizazioan duen konfiantza ere jaitsi da.
Botiketako profesionalek ikusi dutenez, pilula antisorgailuen salmentaren beherakadarekin batera, hurrengo eguneko pilulak gero eta gehiago saltzen dira. 60 urte baino gehiago dira metodo hori kaleratu zenetik, eta emakumeen askatasunerako ikono izandakoa gazteen artean gainbeheran dago orain.
Bidenen Gobernuak 7 eguneko epea du ebazpenaren aurkako helegitea sartzeko. Kamala Harrisek salatu duenez, "Sendagaien Agentziari zer egin behar duen esateko politikari batzuk egindako ahalegina" da.
Osakidetzaren alde gaurko deitutako manifestazioen aurrean, "osasun publikoaren langileei bizkarra ez emateko" aldarrikatu dute alderdiek. EAJk, berriz, azpimarratu du "inoiz izandako aurrekonturik handiena" duela Osakidetzak.
Lehen Mailako Defizit Immunitarioen Espainiako Elkarteak eta Osakidetzak plasma-emaile kopurua handitzeko kanpainak abiatu dituzte. Egun, plasma eman daiteke Galdakaon, Durangon, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta laster, Azkoitian eta Arrasaten.
Gehien kontsumitzen diren printzipio aktiboen zerrendan, lehenengo biak parazetamola eta omeprazola daude. Ondoren, antsietatea eta depresio arina tratatzeko antsiolitiko bat dator.
Parazetamola eta omeprazola daude gehien saldutako botiken zerrendan. Ondoren, lorazepam dator, antsietatea eta lo falta tratatzeko erabiltzen den medikamentua.
Farmazialariek malgutasuna eskatzen dute botikak emateko orduan, zerbait falta denean errezeta moldatu ahal izateko. Lierni Mendiaraz farmazialariak azaltzen duenez, ez da botikarik falta, baina eskasia nabaritzen dute.
Ospitaleratutako pertsonen kopurua ia ez da aldatu, 78 izatetik 80 izatera igaro baita. Joan den igandean ZIUn zortzi ospitaleratu zituzten, duela zazpi egun baino bat gehiago.
Alberto Perez Nafarroako Medikuen Sindikatuko idazkari nagusiak adierazi duenez, "negoziazioak irekita dauden bitartean, pozik gaude. Ikus beharko da aurrera egiteko aukerarik ote dagoen". Nafarroako medikuak joan den astetik dabiltza greba mugagabean.
Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko zerbitzuburuak adierazi duenez, Txinan sor litezkeen Covid-19aren aldaera berriak gurera ere iritsiko dira, baina jada immunitate maila altua dugu balizko aldaera berriei ere aurre egiteko.