Sam Altman OpenAIko zuzendari exekutiboak pribatuan iritziak eskatu ditu oraindik lehen faseetan dagoen proiektuari buruz. Ez dago argi konpainiak sare soziala aplikazio independente gisa abiarazteko edo ChatGPTn barneratzeko asmoa duen.
Xabier Franco "Okos" beste hiru lagunekin Baikonurreko kosmodromoan sartu zen. Hagar batean erdi abandonatutako anezka bat ikusi nahi zuten gertutik. Xabier ospetsua da sare sozialetan eraikin eta enklabe abandonatuak esploratzeagatik.
Chat GPTk sortutako 'Ghibli estiloko' irudiak sekulako arrakasta izaten ari dira sareetan, baina baina polemika ere sortzen ari dira, horrelako irudiak egiteak ingurumenean duen eraginagatik.
Loroak milaka jarraitzaile bereganatu ditu sare sozialetan, bere interakzio dibertigarriengatik. Loroa duela gutxi galdu zen, eta haren jabeak, Josunek, dei egin die herritarrei hura aurkitzeko.
Lau adingabe ikertzen ari dira, Santanderreko Torres Quevedo institutuko ikaskide bat, desgaitasuna duen ikasle bat, jazartzeagatik. Kasualitatez, Kantabriako erasotzaileetako baten izen-abizen berdinak ditu 19 urteko gazte bizkaitarrak.
Espainiako Gobernuak lege aitzindari bat jarri du abian, adingabeak ingurune digitaletan babesteko, eta, horretarako, nahitaezko guraso-kontrolak ezarri ditu, besteak beste, eta 16 urtera igo du sare sozial batean kontua irekitzeko gutxieneko adina.
Ander Torres iruindarrak futboleko botak ditu afizio eta ofizio. 200 pare baino gehiago ditu etxean. Ekoizleek bidalita, bota horiei buruzko iritziak ematen ditu sare sozialetan. Babeslerik gabe egiten du lan, eta horrela sinesgarriagoa dela uste du.
Eskola-jazarpenarekin alderatuz, ziberjazarpena ez da eskola eremura mugatzen. Zailagoa da identifikatzeko, nahiz eta pertsona gehiago jakitun izan; gainera, denboran luzatzen da.
Nola ordaintzen ari gara WhatsApp, TikTok eta tankera horretako doako plataformak? Telmo Lazkano adituaren hitzetan, zerbaiten truke ordaintzen ez baduzu, zu zara produktua. Hala, hainbat teknika baliatzen dituzte pantailara itsatsita izateko: 'Logika algoritmoa' eta Echo Chamber.
Gaur egun, nerabeen onarpen soziala oso lotuta dago jarraitzaile, "like" eta iruzkin kopuruarekin. Izugarrizko estres emozionala dakar horrek, egunero elikatu beharrekoa, gainera. Garazik, Laurak eta Aroak gainditu dute dagoeneko onespen premia hori.
Ameriketako Estatu Batuetan, Kanadan, Erresuma Batuan eta beste estatu batzuetan milaka erabiltzailek sare sozial erabiltzeko arazoak izan dituzte. Beste mezu batean, Muskek "baietz" erantzun dio "zu eta plataforma hau isilik egon zaitezte nahi dute" esaten zion erabiltzaile bati.
Janire Atxurrak TikToken blogak publikatzen ditu. Egunero bideo bat igotzen du, irakurtzen dituen liburuen kritikak euskaraz, hain justu. Jarraitzaileek gomendatutako liburuak irakurtzen ditu gehienbat.
Danel Galdaerak bideoak egiten ditu TikToken. Drag mundutik atera eta bere egunerokoa erakusten du bideo hauetan, familiarekin bazkaltzen eta arropa tolesten erakusten du bere burua. @CON10Y2 kontuan eskegitzen ditu bideoak arrasatearrak.
Skype duela 20 urte baino gehiago sortu zen, eta Internet bidez doako deiak eskaintzen aitzindaria izan zen. Maiatzaren 5era arte egongo da online. Microsoftek duela ia 14 urte erosi zuen Skype, 8.500 milioi dolarren truke.
Erabiltzaileek 16:20tik aurrera arazoak izan dituzte aplikazioa normaltasunez erabiltzeko, zerbitzariarekiko konexioak huts egin eta mezuak bidaltzea eragotzi baitu. 17:00ak aldera, aldiz, normaltasuna berreskuratzen hasi da.
Bittor Barandiaranek sare sozialetan sukaldaritza bideoak egiten ditu, anaiarekin batera, "Bittor kas" izenpean. Hasieran Instagramen hasi ziren, eta orain Tik Token ere igotzen dituzte bideoak @rz_produktions profilean.
Mugikorra ez da jostailu edo denborapasa soil bat. Garazi Olaizolak elikagai nahasmendua izan zuen eta sare sozialek kalte handia egin zioten. Terapiaren laguntzarekin, ordea, kaltegarriak ziren edukiak baztertu zituen, eta, orain, baliagarria zaio mugikorra.
Asteazkenean atxilotu zuten, Poloniatik iritsi zenean, Bristolgo aireportuan, Leicestershire konderriko Poliziak eskatuta. Madeleine McCannen gurasoak bertan bizi dira.
Teknologiak gure bizitzak aldatu dituen arren, gure osasun mentala eta ongizatea ere kolokan jarri ditu, eta desintoxikazio digitala funtsezko bihurtu da. "Phone Free February" kanpainak mugikorraren erabilera murrizteko eta telefono adimendunekiko harremanak hobetzeko erronka abiatu du aurten.
'Phone Free February' mundu mailako kanpaina abiatu du Global Solidarity Foundationek, hilabetez mugikorraren erabilera murriztu eta gure mendekotasun digitalaz hausnarketa egiteko erronka. Telmo Lazkano osasun digitalean adituak horrelakoek zer onura dituzten kontatu digu.
"Future Game" proiektuak EAEko gazteen osasun mentalari buruz egindako txostenaren arabera, 18-35 urteko gazteen % 24,1ek beren buruaz beste egiteko gogoa izan dute (18 eta 24 urte bitartekoen artean % 30ek), lautik bat bakarrik sentitzen da, eta, % 15, abandonatuta.
Bestalde, Argentinako Ustelkeriaren aurkako Bulegoak presidentea eta Gobernuko kideak ikertuko ditu, Mileik berak hala eskatuta, bere sare sozialetan iruzur birtualarekin lotutako kriptotxanpon bat sustatu ondoren.
Beñat Olea ilustratzaileak sare sozialetan izugarrizko arrakasta lortu du euskaraz umorezko bideoak egiteagatik. Euskaldunen topikoak eta euskaratutako esaldiak dira bideoen gaiak. Sare sozialen eta ilustratzaile lana nola egiten duen azaldu du.
2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko ekainaren 9ra egindako ikerketak agerian utzi du gero eta gorroto iruzkin gehiago izan direla, eta 2023ko maiatzean jo zuen goia kopuruak.
Europan aitzindaria den salaketa jarri dute Frantziako 7 familiak TikTok aplikazioaren aurka, adingabeentzat arriskutsua izan daitekeela iritzita. Abokatuak salaketa penala ere aurkeztu du, bi neraberen suizidioaren erantzule delakoan. Iñaki Esnal ETBren Parisko korrenspontsala horiekin izan da.
Duela urte batzuk X sarean argitaratutako mezu arrazisten harira polemika piztu ostean, aktoreak esan du ez duela berriro hitz egingo, filmari kalterik ez egiteko.
Gehienbat 2020 eta 2021 artean idatzitako argitalpen eztabaidagarriak Gasconen X kontutik ezabatuta dauden arren, oraindik ere bolo-bolo dabiltza sare sozialetan, erabiltzaile batzuek, Sarah Hagi kazetariak kasu, horietako batzuen berri eman ostean.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak hainbat neurri proposatu ditu Europar Batasunean sare sozialek demokraziari dakarkioten mehatxuaren aurka borrokatzeko, besteak beste, anonimotasuna desagerraraztea eta jabeak euren sareetan gertatzen denaren erantzuletzat hartzea.
Elon Musk buru duen sare soziala uzteko erabakia hartu dutenen artean daude, besteak beste, Yolanda Diaz, Sira Rego eta Ernest Urtasun Espainiako Gobernuko ministroak.
Trump agintera iritsi baino egun bat lehenago itzali da. Presidente hautatuak esan du "ziurrenik" 90 eguneko luzapena emango diola sare sozialari debekua eragozteko.
AEBko 'Big Tech' deiturikoek milioi mordoa eman dute, eta horien eta beste batzuen ekarpenekin, 170 milioi dolar bildu ditu Trumpek inbestidurarako. Ekitaldi horren ostean, ordea, Trumpen aliatu ultra aberats ugarik parte hartuko dute horren administrazioan, agentzien buru edo aholkulari gisa.
Telmo Trenado eduki sortzaile zumaiarrak Instagramen ia 150.000 jarraitzaile ditu, eta X plataforman 206.200. YouTuben eman zituen bere lehen urratsak 2016an magia egiten, baina orain bestelako edukiak sortzen ditu. Batez ere bere eguneroko bizitzako gauzak partekatzen ditu.
Arkaitz Sukuntza sare sozialen estrategian aditua da eta beharrezkotzat jotzen du erakundeak eta pertsonak batzea eta taldeak sortzea, zerbitzari libreetarako jauzia egiteko.