Santurtzi
Santurtzik elkarretaratzea deitu du ostegunerako, gizon batek egindako bi eraso matxista gaitzesteko
Bozeramaileen Batzordeak eta Berdintasun Kontseiluak adierazpen instituzional bat adostu dute, "emakumeen aurkako edozein indarkeria mota" salatzeko. Protesta 12:00etan izango da, udaletxearen aurrean.
Pertsona bat hil da Santurtzin, 3 metroko horma batetik erorita
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua goizeko 4ak aldera gertatu da, Bizkaiko udalerriko arraun taldeko egoitzatik gertu.
Santurtzik eta Donostiak arrantzaleen zaindaria den Karmengo Amaren eguna ospatu dute
30.000 pertsona inguru hurbildu dira Santurtziko (Bizkaia) itsas prozesioa ikustera. Donostian, urtero bezala, Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioak omenaldia egin die arrantzale eta saregile erretiratuei.
Metro Bilbaoko makinistek 9 eguneko lanuzteak deitu dituzte uztailaren 30etik abuztuaren 22ra
SEMAF sindikatuak kolektiboa profesionalizatzearen, erantzukizunak eta lanpostuan aurre egin beharreko arriskuak hitzarmenean jasotzea nahi du. Lanuzteak uztailaren 30ean eta abuztuaren 6, 11 eta 13an 12:30etik 16:30era eta abuztuaren 18, 19, 20, 21 eta 22an 21:00etatik 01:00etara egingo dituzte.