PSN
Koldo Garciak bi laguntzaile zituen PSOEren barne mugimenduak ezagutu eta zelatatzeko
Hainbat agentziek entzun ahal izan duten audio batean, gizon batek eta emakume batek Garciari kontatzen dizkiote PSOErekin lotutako bi pertsonak jatetxe batean 55 minutuz izandako elkarrizketaren xehetasunak.
“Legealdia agortuko” duela ziur dago Chivite, eta bere Gobernuan ez dagoela “ustelkeriarik” berretsi du
Kargu tekniko batek onartu du "zurrumurruak" zeudela Belateren kontratua Accionak eta Servinabarrek eramango zutela
Lorenzo Serena Belateko tuneletako lanen kontratazio-mahaiko idazkaria izandakoak esleipen-prozesuarekinn ez zegoela ados azaldu zuen, eta eskaintzaren balorazioa argudiatzeko eskatu zuen, "susmoak" saihesteko.
Antxon Alonsok, Servinabar enpresan Cerdanen ustezko bazkideak, astelehen honetan deklaratuko du Auzitegi Gorenean
PSOEko Antolakuntza idazkari ohiaren eta EAJko eta EH Bilduko kargudunen artean bitartekari lanak egin zituen pertsona ere bada.
EH Bilduko Irati Jimenez izango da Nafarroako esleipen publikoak ikertuko dituen batzordearen burua
Pedro Gonzalez (UPN) izango da presidenteordea, eta Idazkaritza, berriz, Blanca Regulezen (Geroa Bai) ardura izango da.
Chivitek azpimarratu du UCOren txostenak ez duela Belateko tunelen obren esleipena aipatzen
Nafarroako presidenteak, UPNren eta PPNren galderei erantzunez, gogorarazi du Nafarroako Kontuen Ganberaren txostenean ere ez zela zalantzan jarri esleipena.
ETAren 60 biktima nafarrak omentzeko plaka bat jarri dute Foru Parlamentuan
UCOren txostena izango da protagonista bihar Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordean
Txostenaren arabera, Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkaria izandakoak komisioak jaso zituen Nafarroako Gobernuak esleitutako hainbat obra publikoren truke.
Ibarrolaren arabera, "Chiviteren irtenbide duin bakarra" dimisioa da
Cristina Ibarrola UPNko presidentearen esanetan, "susmopean eta gainbeheran dagoen gobernu baten gidaritzari" eusten dio Maria Chivitek. "Haren ibilbide politiko osoa altxatu, zuzendu eta kontrolatu dutenak erori dira: Cerdan eta Alzorriz. Berak eusten dio oraindik, baina badaki eroriko dela, ezingo duela saihestu", erantsi du.
Ibarrola (UPN): "Chiviteren gobernua azkenetan da, eta irtenbide duin bakarra dimisioa da"
UPNko presidentearen hitzetan, PSNren zuzendaritzaren "duintasuna galdu da jada", baina "Nafarroaren eta nafarren duintasuna jokoan dago, eta horri eutsi egin behar zaio".
Gorenak Cerdan inputatu du eta ekainaren 30erako deitu du bere deklarazioa
Ainhoa Unzuk ordezkatuko du Ramon Alzorriz PSNren Parlamentuko bozeramaile bezala
Unzuk iragarri duenez, lehenik eta behin, "nire talde parlamentarioko kide bakoitzarekin hitz egingo dut, erabakia ezagutzen baitute", eta, ondoren, Foru Gobernua osatzen duten gainerako talde politikoen bozeramaileekin.
Cerdanek asteazkeneko bere deklarazioa bertan behera uzteko eta uztailera atzeratzeko eskatu dio epaileari
Auziaren konplexutasuna eta duen oihartzun soziala aipatu ditu idatzian buruzagi sozialista ohiaren abokatuak, data atzeratzea eskatzeko.

PSNk gaur aukeratuko du Alzorrizen ordezkoa, azken horrek Cerdan auziagatik dimisioa eman ondoren
Atzo zabaldutako ohar batean, Servinabarrek ukatu egin zuen Santos Cerdanekin inolako loturarik duenik, eta nabarmendu zuen ikertzaileek ez dutela orain arte delitu zantzurik ikusi enpresaren jardunean.
Servinabarrek ukatu egin du Santos Cerdanekin inolako loturarik duela
Enpresa eraikitzaileak gogorarazi duenez, ez diote deliturik leporatu "ez UCOren txostenean", ezta ikerketa judizialean ere. Gainera, Antxon Alonso Egurrola administratzailearen eta Cerdanen arteko harremana "pertsonala" eta "bakoitzaren jarduera profesionaletatik kanpokoa" dela gaineratu du.
PSNk, Geroa Baik, Zurekin Nafarroak eta EH Bilduk ikerketa batzordea osatzea adostu dute
Cerdan auziko azken berriak ezagutu ondoren adostu dute neurria. Guardia Zibilak egindako txostenean agertzen diren enpresei egin zaizkien esleipenak aztertuko ditu batzordeak, eta uda honetan bertan hasiko da lanean.
Chivite, Alzorrizen dimisioa dela eta: "Erortzen dena erortzen dela esan nuen, eta betetzen ari naiz"
Maria Chivite Nafarroako presidenteak ez du dimisioa emango eta nabarmendu du ez dagoela ez bera, ez Nafarroako Gobernua eta ezta PSN alderdia ere ustelkeria kasuekin lotzen duen ezer.
Eneko Andueza konbentzituta dago 'Koldo auziak' ez duela PSE-EEn eraginik izango
PSOE eta Nafarroak Alderdi Sozialista astintzen ari den ustezko ustelkeria kasuaren aurrean, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia konbentzituta dago ez duela eraginik izango Euskadiko Alderdi Sozialistan.
Halaber, sozialistak kritikatzen ari direnei zuhur jokatzeko gomendioa egin die. Izan ere, horren esanetan, orain fokoa sozialisten gainean badago ere, litekeena da auzia beste alderdi batzuengana ere zabaltzea.
Maria Chivite: "Erortzen dena erortzen dela esan nuen, eta betetzen ari naiz"
Ramon Alzorriz PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko PSNren bozeramaileak dimisioa eman ostean, Maria Chivite lehendakariak agerraldia egin du hedabideen aurrean, eta berak ez duela "dimititzeko arrazoirik" esan du.
Albiste izango dira: Abisu horia beroagatik, Alzorrizen dimisioa eta munduko 50 jatetxe onenak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.