Unai Nuñez Athleticera bueltatu da Celtan bi denboraldi eman ostean eta Vigoko taldeak utzita. Portugaletekoak itzulerarako negoziazioak nola eman ziren azaldu du. Horrez gain, taldeari helburuak betetzen laguntzeko itzuli dela ziurtatu du. (adierazpenak gaztelaniaz)
Gertaera gaur 10:30 inguruan izan da. Lehendakariaren bizkartzainak konturatu dira, ibilgailuaren maletategitik hiru motxila lapurtu dituztela. Lapurtutako materiala berreskuratu ahal izan dute handik gutxira, inguruko eremu batean abandonatuta aurkitu ostean.
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia ekainaren 29an hasiko da, Galizian, Coruñako VIII. Banderarekin, eta irailaren 15ean amaituko da, Portugaleten, El Corte Ingles Banderaren L. edizioarekin.
Ezbeharra astearte arratsaldean gertatu zen Valdenoceda udalerrian. Lekukoek ezin izan zioten gazteari lagundu, eta larrialdi-taldeek hilotza erreskatatu zuten.
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 29an hasiko da Galizian VI Bandeira Cidade da Coruñarekin, eta abuztuaren 18an amaituko da Zarautzen XV. Zarauzko ikurrinarekin.
San Juanek orain arte jokatutako bost estropadak irabazi ditu KAE-1 ligan, eta lider sendoa da sailkapenean. ETE ligari dagokionez, Astillerok Zumaiaren nagusitasuna hautsi du Kamargon eta Portugaleten irabazita.
Alberto Martinez Errepelegako anbulatorioan izan da gaur, Portugaleten, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu gisa egin duen lehen ekitaldian. "Profesionalei entzutera etorri naiz. Gure lehentasunetako bat da ", adierazi du sailburuak.
Borja Cobeaga zuzendari donostiarra 'Los aitas' lan berria filmatzen ari da Portugaleteko ikastetxe batean. Film luze berri honetarako, Cobeagak Juan Diego Botto, Ramon Barea eta Quim Gutierrez aukeratu ditu aktore protagonista gisa.
Bihartik aurrera, Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren ardurak hartuko ditu bere gain Mikel Torres azken 16 urteotan Potugaleteko alkate izan denak. Gaur utzi du alkatetza, eta esan du Portugaleteko lan-ildoa eramango duela Jaurlaritzara.
Torresek adierazi du Portugaleten izandako ildoari eutsiko diola Jaurlaritzan hastera doan ibilbide berrian. Alkatetza alkateordearen esku geratuko da orain, Maria Jose Blanco sozialistaren esku,bi asteren buruan behin betiko ordezkoa izendatu arte.
Portugaletek ez du lortu 2. RFEF Mailara igotzea, Floridan Yaizaren aurkako igoera faseko finaleko itzuliko partida penaltietan galduta. Joenako neurketa 1-1 berdinduta amaitu zen; itzulikoa ere bai (1-1). Luzapenean ez da golik egon eta penaltietan Lanzaroteko taldea nagusitu da.
Agenteek hamar pertsona atxilotu eta espetxeratu dituzte, horietako bat Ertzaintzako agentea, droga-trafikoa, fluido elektrikoaren iruzurra, sekretuak ezagutaraztea eta erakunde kriminaleko kide izatea egotzita.
Bonbaren abisua emateko deia 15:20ak aldera jaso du Ertzaintzak eta, modu prebentiboan, merkataritza gunea jendez hustea erabaki du. 21:00etan utzi dute berriz ere sartzen.
Bonbaren abisua emateko deia 15:20ak aldera jazo du Ertzaintzak eta, horregatik, modu prebentiboan, merkataritza gune hori jendez hustea erabaki du. Arratsalde osoa eman dute ertzain eta suhiltzaileek barrualdea miatzen.
Melgosa egungo Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua da; Perez Iglesias, berriz, EHUko katedradun, doktore eta irakaslea. Larunbat arratsaldean jakinaraziko dituzte Eusko Jaurlaritza berria osatuko dituzten sailburuen izen-abizenak.
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHUk) 'Itsasgunea' inauguratu du, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Nautika eraikinean (Portugalete, Bizkaia) egoitza duen itsas ezagutza ikertzeko eta transmititzeko diziplina anitzeko gunea.
PSE-EEk konfirmatu du gaur egungo Portugaleteko alkatea hurrengo Eusko Jaurlaritzan egongo dela. Alderdi sozialistak bost sailburu izango ditu guztira, eta Denis Itxaso eta Javier Hurtado horien artean daude, EITB Mediak jakin duenez.
PSE-EEk baieztatu du Mikel Torres, Portugaleteko egungo alkatea, Imanol Pradales lehendakariak osatuko duen Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeetako bat izango dela. Sozialisten "gizon indartsua" izango da Eusko Jaurlaritzan.
Ezkerraldeko hainbat kolektibok eta ELA, LAB, Steilas, ESK, CNT eta CGT-LKN sindikatuek deitu dute protesta, "baliabide publikoak eta zaintza duina" eskatzeko. Mobilizazioa 12:00etan abiatuko da Sestaoko Kasko plazatik.
Ekainaren 8an eta 9an Portugaleteko Txakolina Fest jaialdiaren 3. edizioa ospatuko da. Bertan kontzertuak, gastrotxokoa, foodtrucks-ak, eta nola ez, txakolinaz gozatzeko aukera paregabea egongo da Bizkaiko Txakolina Elkarteko kide den Maider Zalduondok azaldu duen bezala.
Kalte Kolektiboa sei gaztek osatzen duten antzerki konpainia da eta bertan dihardu Iholdi Beristainek. "Go!azen" telesailean lortu zuen arrakasta, eta ordutik hainbat proiektutan ibili da murgilduta. Bere hastapenak ekarri ditu gogora.
Sevillan irabazitako titulua Bilbok eta Bizkaiak beti gogoan izango duten festa batez ospatu du Athleticek, bere zaleekin batera. Gabarraren ibilbidea, Getxotik Bilboko udaletxeraino, ezin jendetsuagoa izan da, eta Bizkaiko hiriburuan izandako ospakizunek aurreikuspen guztiak gainditu dituzte.
Eusko Jaurlaritzaren neurria gaur 15:30ean sartu du indarrean, Bilbon eta itsasadarraren bi ertzetan bilduko diren milaka eta milaka pertsonen segurtasuna bermatzeko.
Ehunka pertsona daude goizean goizetik gabarra Portugaletetik Bilborako bidean noiz igaroko zain. Errege Kopako txapeldunak 16:50ean herritik pasatzea espero da.
Itsasadarraren bi ertzetan milioi bat pertsona baino gehiago espero dira. Bertaratuko diren zaleek aintzat hartu beharreko zenbait kontu daude: kale batzuk itxita egongo dira, baita oinezko pasabide batzuk ere, eta zenbait lekutan mugatua izango da edukiera. Kontsultatu debeku eta gomendioak.
Bilbon eta Bizkaiko hiriburuaren metropoli barrutian milioi bat pertsona inguru batzea aurreikusi dute, itsasadarraren ertzetan batik bat, lehoiak omentzeko festan. EITBk, ETB1en eta eitb.eus-en bidez, zuzenean emango du, 15:45etik aurrera.
Gainera, Ertzaintzak prebentziozko ibilbideak egin ditu, airez zein urez, Athleticek Bilboko itsasadarra gabarran zeharkatu baino egun bat lehenago, Errege Kopako txapeldun gisa lortutako garaipena ospatzeko.
Ostegun arratsaldean, Bizkaian, Athletici harrera egingo zaio Kopa irabazi duelako. Hauek dira jai honetan aurreikusten diren zenbait zenbaki, Bilbon eta gabarra igaroko den herrietan.
Repelega Lanbide Heziketako zentroaren ekimen bati esker, ikasleek ikuskaritza energetikoak egingo dituzte hainbat eraikin publikoetan, energia-errendimendua hobetze aldera. Ikasle talde batekin Zunzunegi Institutuan izan gara.
Ezarritako epeak betez gero, Aste Santuko oporren astean, herritar asko etxetik kanpo daudenean, helarazi beharko lirateke mahaietan egoteko izendapenak. Hori horrela, kezka azaldu dute hainbat udalek, Portugaletek (Bizkaia) eta Eibarrek (Gipuzkoa) tartean.
Getaria izan da azkarrena, gizonezkoetan, erlojuaren kontra jokatutako saioan, Zierbenaren eta Ondarroaren aurretik. Emakumezkoetan, Orio nagusitu da, Zumaia izan da bigarren, eta Hibaika, hirugarren.
Bloke progresistako zerrenda bozkatuenari, eserleku gehien dituenari, dagokio gobernua osatzen saiatzea, Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak militanteekin Portugaleten topaketa izan ostean esan duenez.
Pertsona bat harrapatu du metroak Portugaleteko geltokian, eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.