EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Donostiak Espainiako Gobernuari eskatu diote ahalik eta azkarren egin ditzala jauregia udalaren esku uzteko izapideak. PPk, ordea, aurka bozkatu du.
Epaileak berriro ireki du auzia, irudiek gezurtatu egiten dutelako Ertzaintzaren bertsioa. Zabartek salatzen du foam pilotakada batek zauritu eta ondoren ertzain batek jo egin zuela.
Poliziaren biolentziaren biktima izan zirela jasotzen duten aitortza ofizialak eman dizkie arratsaldean Jaurlaritzak Rosa Zarraren familiari eta Pasaiako segadan eraildako lau lagunen senitartekoei. Familiek diote aitortza berandu iritsi zaiela, baina dolua ixteko balioko diela.
Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide oroitu dituzte, Espainiako Poliziak hil zituela 41 urte bete direnean. Gaurko omenaldia, gainera, berezia izan da familientzat; izan ere, Jaurlaritzak ofizialki aitortu berri ditu Aizpuru, Delas, Isart eta Izura indarkeria politikoaren biktima gisa.
Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Rafael Delas eta Jose Mari Izura, Komando Autonomo Antikapitalisten kideak, Espainiako Polizia Nazionalak tiroz hil zituen Pasaian (Gipuzkoa), 1984ko martxoaren 22an.
Gogora Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluak legegintzaldi honetan egin duen lehen bileran Imanol Pradales izan da buru. "Aurrera egin dugu. Bide hori egiten jarraitu behar dugu", adierazi du Pradalesek.
Goizean, Poliziak eraildako bost langileen omenezko lore-eskaintza egingo dute San Frantzisko elizatik gertu. Hain justu, Zaramagako eliza memoriagune izendatuko dute aurten. Arratsalderako, omenaldia eta manifestazioa daude deituta.
1976ko martxoaren 3ko hilketak beti egongo dira Gasteizko Zaramagako elizari lotuta. Memoriagune bihurtzeko prozesua hasi berri du Espainiako Gobernuak. Eraberritze handia beharko du eraikinak, ia 50 urtean ez baita inolako obrarik egin bertan.
Horregatik, iritzi diote onarpen horiek, "salbuespenezkoak badira ere", egungo bunker judiziala pitzatzen hasi direla, eta "gure tesia berresten dugu, hau da, egitate horiek zalantzarik gabe gizateriaren aurkako krimenak direla".
Biktimen errekonozimendua eta erreparazioa eskatu dute eta hori lortzeko, "aitortza eta erreparaziorako mekanismoak gara ditzatela" eskatu diete Eusko Jaurlaritzari zein Nafarroako Gobernuari.
Euskal Herriko Torturatuen Sarea ofizialki eratu da eta aurkezpen publikoa egin du larunbat honetan Donostiako Kursaalen. Torturak jasandako 900 herritar elkartu dira, eta azken sei hamarkadetan torturak jasan dituztenentzat aitortza eta erreparazio ofizialerako baliabideak eskatu dituzte.
Kolektibo memorialistak kritrikatu du Zaramaga auzoko elizaren "kontserbazio egoera tamalgarria" dela. Era berean, koalizio subiranistak ohartarazi du elizaren egoera "larria" dela.
Lasa eta Zabala torturatu zituzten jauregiari erabilera hori ematea eskatu dute zenbait elkartek, tartean, GALek hildako tolosarren senideek. PP soilik agertu da aurka.
Talde sustatzaileak jakitera eman duenez, dagoeneko torturak jasan dituzten 700 lagun biltzea lortu dute eta dei egin diete prozesuarekin bat egin nahi duten gainerako guztiei ere.
Horretarako, "salbuespenik eta bereizkeriarik gabeko espetxe politika" exijitu du Joseba Azkarraga bozeramaileak milaka lagun bildu dituen manifestazioaren amaieran.
Eibar (Errepublika aldarrikatzeagatik), Irungo Bidasoa gaineko etorbideko zubia, Saturrarango espetxea eta San Kristobal gotorlekua ere kategoria horretan sartuko dituzte, Gernikako herrigunearekin batera.
Gasteiz memoria gune izendatzearen inguruan Andoni Txasko Martxoak 3 elkarteko kideak adierazi duenez, "martxoaren 3ko sarraskiaren aitortzarik handiena litzateke biktimei aitortza eta justizia ematea".
Donostiako Kursaalean ekitaldi hunkigarria egin diote larunbat arratsaldean. Mikel Salegi gaztea tiroz hil zuten Donostiako Errekalde auzoan, Guardia Zibileko kontrol batean. Auzia irekitzeko eskatu du familiak, justizia, egia eta erreparazioa izan ditzaten.
Biktimen senideek gogorarazi dute ez dela lehen aldia monolito horrek eta beste batzuek erasoak jasaten dituztela Azpeitian eta Pasaian. Horregatik, deitoratu egin dute pertsona batzuek "bazterketan oinarritutako memoria desitxuratua" eraiki nahi izatea.
Tolosako inauterietan Ertzaintzaren pilotakada bat jaso zuen Xuhar Villabonako gaztearen aldeko plataformak egungo eredu poliziala eta judiziala salatu du. Pilotakada jaso zuenetik, gazteak ez du eskuineko begitik ikusten. Auzia artxibatu egin dela ere salatu du plataformak.
Donostiako Udalak plaka honekin "indarkeriaren biktima" den Mikel Zabalzaren oroimena "bizirik mantentzea" nahi izan du, eta lore eskaintza batekin oroitu dituzte herritarrek, Intxaurrondon torturak salatu zituzten Idoia Aierbe eta Jon Arretxe ere.
Guardia Zibilak atxilotu zuen, eta desagertutzat jo zuen gero. Handik 20 egunera agertu zen haren gorpua Bidasoa ibaian. Zabalza motibazio politikoaren biktima gisa aitortu du aurten Nafarroako Gobernuak.
Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak esan du ez dakiela nola egin duen Bilboko Udalak biktimen omenezko gune berria. Bertan, Iñigo Cabacasen heriotza "behar beste argitu ez diren kasuak" multzoan sartu dute, eta familiak zuzenketa eskatu du.
ETAren eta indarkeria politikoaren biktimak omentzeko gunea inauguratu berri du Udalak, eta Iñigo Cabacas Ertzaintzaren pilotakada batek hildako gaztearen izena aparteko zerrenda batean kokatu du ("Behar beste argitu ez diren kasuak"). Kasua argituta dagoela nabarmendu du Goirizelaia abokatuak.
Bilboko Udalak, Bakerako eta Bizikidetzarako Bilboko Foroarekin eta udalbatzako ordezkariekin batera, "terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktima guztiak" omendu ditu, Casilda Iturrizar parkeko monolitoaren inguruan egindako ekitaldian.
Udal talde guztietako ordezkariek hartu dute parte aurten ere lore-eskaintza eta elkarretaratze isilean. Eneko Goia Donostiako alkateak esan du iraganera begiratzeak "etorkizun hobea izateko" balio duela.
EHUko Zigor Zuzenbideko katedradun eta Estatuko indarkeriaren biktimen aitortzarako batzordeko kideak dei egin du lanean jarraitu ahal izateko auzitegi medikuen arazoa lehenbailehen konpon dadin.
Otxandianok berretsi du aurrekontu itun globalaren proposamena "zintzoa" dela, eta Pradalesekin eta Anduezarekin elkartu zela azaltzeko. Bestalde, Guardia Zibilak Gasteizen egindako ekitaldiak "biktimak mindu" dituela salatu du.
Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak esan du leku-aldaketa "ederra eta esanguratsua" eta "normaltasun demokratikorako" beste urrats bat dela. Estatuaren indarkeriaren biktimek salatu dutenez, ekitaldi horrek "birbiktimizatu" egiten ditu.
Estatuaren indarkeriaren 15 biktima elkarte biltzen dituen plataformak salatu duenez, Guardia Zibilaren ospakizuna Gasteizko erdigunera eramateak Estatuaren biktimak "birbiktimizatzea" eta "diskriminatzea" dakar.
"Estatu indarkeriak" eragindako biktima guztiak aitortzea aldarrikatu du plataformak, eta "torturatu" zuen indar armatu bati hiriko plaza nagusia eskaintzea aurpegiratu dio Maider Etxebarria Gasteizko alkateari.
Terrorismoaren Biktimei buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Konferentzian parte hartu du lehendakariak, eta azpimarratu du biktimak "urte gehiegitan hain bidegabeki isilaraziak" izan zirela. San Jose sailburuak biktimei dagozkien politika guztietan "entzutearen eta integratzearen" alde egin du.
Hala erantzun dio ministroak Uxue Barkosi (Geroa Bai), Defentsa Ministerioak Inteligentzia Zentro Nazionalaren dokumentazioa desklasifikatzeko asmoa duela jakin ostean egin dion galderari.