Planetak
2025/04/17 - 15:47
Exoplaneta batean inoiz aurkitutako bizi-zantzu sendoena topatu dute K2-18b planetan
Cambridgeko unibertsitateko adituek bizi-froga %99,7koa dela azpimarratu dute, baina Lurretik kanpo bizitza dagoela ondorioztatzeko % 99,99994koa izan behar da.
2025/02/25 - 06:00
Planeten desfile paregabea: nola eta noiz ikusi
Kutxa Fundazioko Miren Milletek egunotan zer ikusiko dugun azalduko digu, eta planeten lerrokatze bikain hori ikusteko egunik onena zein den ere bai.
2024/08/27 - 14:31
Planeten "ezohiko" lerrokatzea, ate joka: noiz, nola eta non ikusi?
Asteazkenean, Merkurio, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno sasi-ilaran ikusiko ditugu zeruan. Aparteko fenomenoa da, sumatu ahalko ditugun planeta kopuruagatik (6). Beste 10 urte itxaron beharko ditugu mota horretako hurrengo lerrokatzea ikusteko.

2023/07/12 - 20:13
Webb teleskopioak urteurrena ospatu du Eguzkia bezalako izarren jaiotzaren plano batekin
James Webb espazio-teleskopioak irudi berri eta ikusgarri batekin ospatu du bere lehen urtea: Eguzkia bezalako izarren jaiotzaren lehen planoa.

2023/06/13 - 20:48
Bi izar orbitatzen dituen planeta bat aurkitu dute, ‘Star Wars’eko ‘Tatooine’ planetaren antzekoa
Planeta ugari dituen bigarren izar-sistema bitarra da. Mota honetako planetarik ezagunena zientzia fikziokoa da, Star Warseko Luke eta Anakin Skywalker bizi diren planeta.

2023/05/26 - 16:06
Itziar Garate (Zientzia Planetarioen Taldea): ''Lehen aldia da euskara eguzki sistematik irteten dena''
Izar bati eta haren exoplanetari izenak jartzeko EHUko Zientzia Planetarioen taldeak egindako proposamena onartu du Nazioarteko Astronomia Batasunak. Aurrerantzean, Gliese 486 izarra "Gar" eta bere inguruko Gliese 486b exoplaneta "Su" izango dira.
2023/05/25 - 20:18
Su eta Gar, euskarazko izena duten lehen planeta eta izarra
Nazioarteko Astronomia Batasunak Euskal Herriko Unibertsitate Publikoaren proposamena onartu du, eta historian lehen aldiz planeta batek eta bere izarrak euskarazko izena izango dute.

2023/04/17 - 19:13
JUICE ontziko lehen 'selfie'-ak iritsi dira
Joan den apirilaren 14an hasi zen JUICE misioko tripulatzaileek lehen argazkiak bidali dituzte.

2022/12/01 - 15:59
EHUko Zientzia Planetarioen Taldeak Su eta Gar izenak proposatu ditu exoplaneta eta bere izarra izendatzeko
Exoplanetei, alegia, eguzki-sistematik kanpo dauden planetei, izena jartzeko ekimena abiatu du Nazioarteko Astronomia Elkarteak, eta Euskal Herriko ikerlariek euskarak unibertsoan presentzia izateko baliatu dute aukera.

2022/12/01 - 12:14
Naiara Barrado, exoplaneta bati 'Su' izena emateko proposamenaz: ''Haren ezaugarriengatik proposatu dugu''
Duela urtebete topatu zuten Gliese 486 b exoplaneta, eta EHUk, orain, proposamena egingo du: horren izena 'Su' izatea, eta haren izarrarena, aldiz, 'Gar' izatea (Gliese 486 da izar hori). 'Egun on Euskadi' saioan, Naiara Barrado irakasle eta ikertzaileak azaldu dizkigu proposamenaren arrazoiak.
2022/09/16 - 12:20
DART misioak historia egingo du asteroide baten ibilbidea desbideratzen saiatzean
Misio hori funtsezkoa izango da Lurra asteroideetatik babesteko. Zuzenean jarraitu ahalko da misioa irailaren 26an NASAren bidez.