Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak espedientea onetsi du. "Azken eginbeharra" falta du errekonozimendua behin betikoa izan dadin. Zabala aurten aitortu diren polizia-abusuen biktimak aitortzeko ekitaldian izango da urriaren 31n Donostian.
Joxean Lasarekin batera GALek bahitu eta guardia zibilek torturatu eta hil zuten Joxi Zabalaren arrebak, hala ere, esan du geroz eta aitortza sozial zabalagoa jasotzen ari direla.
Pili Zabalak B-Egiaz plataforma aurkeztu du Madrilen, Maria Jauregi, Juan Diego Botto eta Maria del Olmorekin batera. GALi buruzko egia osoa jakitea eskatzen dute.
Pili Zabalak B-Egiaz plataformak Madrilen aurkeztu duen manifestuari lotuta adierazi du "egiak ez duela preskribatzen" eta orain arteko "inpunitatearekin apurtu beharra" dagoela.
GALen atzean nor era zer egon zen argitzeko sortu dute plataforma. ETAren zein GALen biktimen babesa dute, baita zenbait esparrutako 100 pertsona ezagunena ere bai.
Lasa eta Zabala hiltzeagatik zigortua izan zen guardia zibil ohia, baina familiak autoretza intelektuala argitzea nahi du. "Felipe Gonzalezek orain badaki nork ezingo duen salatu", esan du Zabalak.
Hala adierazi du Zabalak Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan. GAL "ikertzen laguntzeko” plataforma independente bat bultzatzeko asmoa iragarri zuen atzo. GALek Joxi Zabala anaia hil zuen.
Pablo Echenique Unidas Podemoseko Kongresuko bozeramaileak ostegunean esan zuen ez duela beharrik ikusten Felipe Gonzalezek GAL taldearekin izan zuen lotura ikertzeko.
Pili Zabalak Pablo Iglesiasi deitu zion ostegunean alderdi horrek GAL ikertzea babestuko ez zuela jakin ostean bere haserrea adierazteko. Gaur, Unidas Podemosek atzera egin du.
EAJren eta EH Bilduren aldeko botoekin egin du aurrera ekimenak, PSE-EEk eta PPk kontra bozkatu baitute. Elkarrekin Podemos abstenitu egin da, Pili Zabala izan ezik, alde bozkatu du eta.
Ekimena Elkarrekin Podemosek aurkeztu du eta talde parlamentario guztiek onartu dute. Eusko Jaurlaritzak 2020ko ekainaren 26an egingo du torturaren biktimen aldeko ekitaldia.
Pili Zabala Elkarrekin-Podemoseko legebiltzarkideak 'Faktoria' saioan esan du "mina eta ezintasuna" sentitu zituela atzo Eusko Legebiltzarrean sortutako tirabira bizita.
Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidearen esanetan, "ez da esploratzen jarraitu nahi dudan mundu bat". "Indarkeria desberdinen egoera ixten ez bada, historia errepikatu egin daiteke", ohartarazi du.
Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia izan da 2016 urteko hauteskunde autonomikoetan. Zabala Elkarrekin Podemoseko taldearen presidentea da, eta hezkuntza batzordearen arduraduna.
Gabriel Rufian, Arnaldo Otegi, Pili Zabala eta Andoni Ortuzar izango dira, besteak beste, erabakitzeko eskubidearen alde datorren igandean egingo den mobilizazio handian.
Polizia komisarioarekin 2016. urtean eta orain bi aste egindako bi bileren berri eman du Joxi Zabalaren arreba eta Elkarrekin-Podemoseko parlamentarioak.
PSE-EEk eserleku kopuruari eutsiko lioke; Elkarrekin Podemosek eta PPk, aldiz, babesa galduko lukete, boto portzentajeari zein ordezkari kopuruari dagokienez.
Ildo horretan urratsik eman ote duen galdetuta,ez ditu ekimenak ukatu. Eusko Legebiltzarrean egiaren batzordea osatzea eta Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren artxiboak zabaltzea eskatu du.
Epaimahaiak esan duenez, soilik eskatutako kalte-ordaina ukatzeko orduan aipatzen da hildakoak ETAren kideak direla. Hala, ez da hildakoen ustezko errugabetasunaren printzipioa urratzen.
Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak Alfonso Alonsoren hitzen arira PP gogor kritikatu du, Memoria eta Bizikidetza lan taldeko partaide ez izateagatik.
Elkarrekin Podemos alderdiko legebiltzarkideak erabakitzeko eskubidearen alde daudela nabarmendu du. Era berean, araudian ezarritako legeak errespetatu behar direla esan du.
'Azken faseari ekiteko', helburu nagusia 'espainiar eta frantziar estatuen immobilismoari aurre egitea' izango da, eta horretarako gizarte bera protagonista izatea nahi dute.