Pablo Lasoren mutilek denboraldiko hirugarren garaipena lortu dute etxean, Euroligan, Alba Berlinen aurka (80-57), Markus Howarden erakustaldi berri baten ostean. Izan ere, Baskoniako izarrak 26 puntu egin ditu 7 hiruko saskiratuta.
Gasteizko taldea hondoratu egin da Lyonen azken minutuetan, eta porrota jaso du Asvelen aurka (76-69), azken txanpan egindako akatsengatik kondenatuta; bigarren zatian markagailuari buelta eman eta 14 puntuko desabantaila berreskuratu ondoren.
Pablo Lasoren taldeak lan ederra egin du azken laurdenean, eta horri esker eskuratu du garaipena. Horrenbestez, Gasteizko taldeak erakutsi du gero eta gertuago duela bere mailarik onena, denboraldi hasiera honetan.
Gasteizko taldeak ostegunean ekingo dio 2024-25 denboraldiko Euroligari, Buesa Arenan, 20:30etik aurrera, Partizanen aurka. Timothe Luwawu-Cabarroten iritziz, Baskoniak "gero eta gertuago" du bere sasoi punturik onena.
Pablo Laso Baskoniako entrenatzaileak 2024-2025 denboraldirako dituen helburuez hitz egin du. Gainera, taldea osatzen duten jokalariez ere mintzatu da. (adierazpenak, gaztelaniaz)
Entrenatzaile gasteiztarra asteazkenean aurkeztu du Baskoniak; 1995ean, duela 29 urte, jokalari zebilela, kluba utzi zuen, eta orain, ordea, bueltan da. Lasok, prentsaurrekoaren hainbat adierazpenetan, nabarmendu du ilusio handiz ekingo diola erronka berri honi.
Xabier Añua Pablo Lasoren entrenatzaileetako bat izan zen, eta EITB Mediarekin hitz egin du Baskonia zuzenduko duen teknikari gasteiztarrak Arabako taldeari eman diezaiokenaz. (adierazpenak gaztelaniaz)
Aurrelari nafarrak ondo ekin dio partidari, Beotibarren, baina Iñaki Artola eta Ander Imaz gehiago izan dira, eta merezita irabazi dute. Horrela, Artolak eta Imazek aurreneko puntua lortu dute, Binakako Tapelketan.
Arabako Foru Aldundiak saskibaloiko entrenatzaile gasteiztarrari eman dio saria , haren "balio pertsonalengatik, kirol-merituengatik eta arabar jatorria defendatzeagatik".
Real Madrileko entrenatzaileak alta jaso zuen eta entrenamenduetara itzuli da, baina ez da Endesa Ligako finaleko lehen partidan egongo Bartzelonaren aurka.
Buesa Arenan jokatu den Endesa Ligako finalerdietako Baskonia - Real Madril partida ikustera gerturatu diren zaleek minutu bat iraun duen txalo-zaparrada eskaini diote Pablo Lasori. Real Madrileko entrenatzaile gasteiztarra bere etxean dago duela bi egun miokardio-infartu bat izan ostean.
Entrenatzaile madrildarrak azaldu du medikuak "duela bost egun baino hobeto" dagoela ziurtatu diola. "Indarrez eta lehenbailehen itzultzeko gogoz nago", gehitu du.
Neven Spahija Bitci Baskoniako entrenatzaileak eta Alex Mumbru Surne Bilbao Basketeko entrenatzaile ohiak animoak bidali dizkiote Pablo Lasori. Real Madirleko entrenatzaileak ekainaren 5ean, igande goizaldean, miokardioko infartua jasan zuen.
Bilbao Basketek Real Madrilen aurka jokatuko du asteazkenean Endesa Ligako 19. jardunaldiko atzeratutako partida. Madrilgo taldea ez dabil ondo azken boladan, baina Alex Mumbru Bilboko taldeko entrenatzaileak Pablo Laso Real Madrilgo teknikariaren aldeko hitzak esan ditu.
Real Madril Endesa Ligako finalean izango da Valentzia Basket (80-77) finalerdietako hirugarren partidan gaindituta. Usman Garuba (16 puntu eta 14 errebote) onena izan zen.
Pablo Laso gasteiztarrak zuzendutako Real Madril Errege Kopako lehen finalista bihurtu da, Txus Vidorreta bilbotarrak entrenatzen duen Lenovo Tenerife mendean hartu baitu (85-79).
Madelen Urieta (Araski) eta Pablo Laso (Real Madril) dira 2020. urteko entrenatzaile onenak, Espainiako Saskibaloiko Entrenatzaileen Elkartearen aburuz.
Pablo Lasok Real Madril entrenatzeko ardura hartu zuenetik, 19 titulu lortu ditu. 2020ko Errege Kopako txapeldunak dira, eta euskal entrenatzailea palmaresa handitzen ari da.
Euroligak urteko entrenatzaile onenaren Alexander Gomelskiy Saria eman dio Pablo Lasori. Euskal entrenatzailearen esanetara txapeldun izan zen Real Madril.
Real Madrilek txapelketa eta titulu guztiak irabazi ostean, denboraldiko entrenatzailerik onena izendatu dute Laso. Sinetsi ezinik daude oraindik Madrilen.
Pablo Laso harreraz harrera dabil, denboraldian ereindako uzta biltzen. Entrenatzaile gasteiztarraren esanetara, Real Madrilek irabazi zezakeen guztia irabazi du, eta azken garaikurra, ACBkoa.
Pablo Lasoren taldeak 9garren Euroliga erdietsi zuen igandean. Dudarik gabe, sari bikaina izan da Gasteizko teknikariarentzat. Izan ere, ezbaian jarri izan da hainbatetan bere lana talde merengean.
Final Fourra, NBAko konferentzietako finalak eta ACB Ligako azken bi jardunaldiak aztergai Essie Hollis Time saskibaloi tartean HEM-en. Aitor Uriondo saskibalo entrenatzaileak aztertu digu Milanen jokoan den Final Fourra. Pablo Laso gasteiztarraren eskutik Real Madrid Maccabiren aurka arituko da.