Gipuzkoako taxi zerbitzua ez dela kalitatezkoa eta urtez urte arazoa areagotzen ari dela salatu dute, eta horrek euren negozioei kalte egiten diela. Besteak beste, arazoaren atzean taxi falta dagoela uste dute.
Bizilagunek Correo kalean ireki berri duten laugarren hotela inguratu dute, auzoa ez dagoela salgai salatzeko. Bihotzean izeneko auzo elkarteak deituta, auzoa itotzen ari dela diote.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-aterpetxeetan, aurtengo abuztuan, bisitariak % 15,2 areagotu ziren, eta landetxeek 25.471 turista hartu zituzten, % 5,4 gehiago.
Ziortza Artolak azaldu digunez, Musunzar ostatu-jatetxean terraza, tabernako barra eta jatetxea dituzte. 8 logela dituzte, eta 26-30 lagunek har dezakete ostatu bertan. Andoni Riaño sukalde arduradunak txanpiñoi beteak nola egiten dituen azaldu digu.
Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak ekimen bat erregistratu du gaur Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzari tasa turistiko bat abian jar dezala eskatuz. Zehazki, gaualdien gaineko zerga proposatu du Sumarrek, bisitari gehien dituzten udalerrietan.
Jon Hernandez legebiltzarkideak adierazi duenez, tasa horrekin turismoak garbiketan, garraioan eta segurtasun-zerbitzuetan eragiten dituen gastu gehigarriak ordainduko lirateke.
Zein da Euskadi bisitatzen duen turistaren profila? Nazioarteko turista, sasoiz kanpo bidaiatzen duena, 55 urtetik gorakoa eta bikotearekin bidaiatzen duena. Gehiago gastatzen du, eta gurean 4,1 egun dago batez beste.
Hotelen eta bidaien prezioak asko igo diren arren, familia gehienek oporretara joateari ez diotela uko egin uste du Lore Urangak, Zumaiako BQD bidaia-agentziako arduradunak. Hori bai, gaur egun aurrekontuak garrantzia handia duela azpimarratu du nora joan erabakitzean.
Nafarroan igoera askoz apalagoa izan da. 2023ko hilabete berarekin alderatuta, % 2,8 egin du gora, eta Estatuko batez bestekoaren azpitik geratu da (% 8,1), igoera txikiena izan duen erkidegoa izanik.
Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak helegitea aurkeztu du Bilboko Udalean. Horren arabera, eraikitzen ari diren hotelaren fatxadako irtenguneak baimendutakoa baino luzeagoak dira eta Udalak solairu bat gehiago eraikitzeko baimena eman du.
Hotelak, ostatuak, jatetxeak eta tabernak barne hartzen dituen sektoreak gora egin zuen langile kopuruan, 2021ean baino % 5,5 gehiago, zein negozio zifran (% 25,7).
Donostia da mota honetako etxebizitza gehien dituen udalerria: 1.286. Erdialdean, Grosen eta Parte Zaharrean daude gehienak. Bilbok 938 ditu, gehienak Zazpikaleetan.
Kostako udalerriek dute etxebizitza turistiko gehien, hiriburuetatik aparte. Bermeo (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa) daude zerrendaren goiko postuetan.
Bizkaia da etxebizitza turistiko gehien dituen lurralde historikoa: 2.000tik gora. Gipuzkoa da bigarrena, oso gertu, 1.000 biztanleko bederatzi plaza baititu.
Udan, euskal herritar askok Katalunia aukeratuko dute oporretarako. Turismoari begira, Generalitateak ezarri duenez, larrialdi-eremuetan, turismo-establezimenduek 100 litro baino ezingo dituzte kontsumitu plaza bakoitzeko, ur-eskasia kudeatzeko ahaleginean.
Plazen % 30 izan zituzten beteta aurreko hilabetean, Eustaten arabera. Aipatzekoa da partikularrek kudeatutako etxebizitzak ez direla sailkapen honetan sartzen. Ifrentzuan, landa-ostatuetako sarrerak % 3,4 gutxitu ziren.
Ertzaintzak ohartarazi duenez, gero eta iruzur gehiago atzematen dira oporretako bizitokien erreserbak egiterakoan. Iruzur gehienak, erreserba egiten ari garela, web orritik kanpoko esteka bat erabiliz edo webgune faltsu baten bidez gertatzen dira.
Iker Legardonek (Ertzaintza) eta Kepa Loizagak (OCU) gomendatzen dute ez fidatzea gure erreserba egiteko datu gehiago eskatuz jasotzen ditugun mezuekin. Gainera, ahalik eta informazio gehien gordetzea gomendatzen dute, iruzur eginez gero erabili ahal izateko.
Opor garaian kenduta, sektoreak hazteko duen joera erakusten dute datuok. Sarreren herena atzerritik etorri dira, iazko sasoi berean baino % 8 gehiago.
Konpainiak berak eman du isunaren berri AEBetako Burtsa eta Baloreen Batzordeari aurkeztutako urteko txostenean. Isuna ordaintzeko dirua gorde duela jakinarazi du.
Eustatek establezimendu turistikoen artean egindako azken inkestaren arabera, igo egin dira sarrerak zein gaualdiak. Aipatzekoa da Donostian izandako hazkundea, bai sarreretan (% 12) zein gaualdietan (% 14).
Duela 10 urte jaio zen Zuhaitz-etxeen proiektua. Material jasangarriekin eraikitako etxolak dira, beti ere ingurumena zainduta eta zuhaitza kontuan hartuta.
Landetxeen kasuan, berriz, sarrerak 2022koak baino % 2,3 handiagoak izan dira. Gainera, atzerritarren gaualdi kopurua nabarmen hazi da bai apartamentu turistikoetan (% 26,5) eta landetxeetan (% 16,4).
Eraikin guztiek ez dute estatuturik, eta estatutu guztietan ez da aktibitate ekonomikoen inguruko debekurik jasotzen. Javier Oñate notarioak Auzitegi Gorenak gaur etxebizitza turistikoei buruz kaleratutako epaiaren inguruko hainbat argibide eman ditu.
Arlo Zibileko Salak epaia eman du Donostiako erkidego batek eta Oviedoko (Asturias) beste batek aurkeztutako bi salaketaren ostean. Horrela, Gorenaren iritziz, erabilera turistikorako etxebizitzak alokatzea jarduera ekonomikoa da, eta erkidegoek berariaz debeka dezakete.
Donostiako Udalaren Hirigintza Sailak hotela zati batean irekitzeko baimena eman du. Azaroan, hotelak eta jatetxeak jarduera eten behar izan zuten, araudia betetzen ez zutelako.
Donostiako Udalak Mirakontxako Nobu hotela aldi baterako ixteko agindu du, araudi mailako irregulartasunak tarteko. Luxuzko establezimendua joan den abuztutik dago irekita, baina, itxuraz, ez du beharrezko lizentziarik. Mario Dominguez arkitekto eta kultura-ondarean adituarekin izan gara.
Eneko Goia Donostiako alkateak onartu du hotela hiru hilabetez egon dela martxan aldez aurreko jakinarazpen batekin eta dagokion lizentziarik gabe, eta gaineratu du ixteko agindua Ancoraren salaketa baino lehenagokoa zela.
Donostiako Udalak ostatuaren eta jatetxearen jarduera geldiarazi du, ireki zutenetik hiru hilabetera. Bost izarreko establezimendua auzitara jotzea aztertzen ari da, hotela ustekabean itxi eta gero.
Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduei erreparatuz gero, abuztuan 896.915 ostatu-gau zenbatu dira, 2022ko abuztuan baino % 6,9 gehiago. Betetze-maila. Betetze-maila % 87,5 % izan da abuztuan, plazaka neurtuta, eta % 9,0 %, gelaka neurtuta.
803.887 gaualdi erregistratu ziren uztailean, 2022an baino % 4,9 gehiago. Gainera, atzerritar jatorriko sarrerak estatukoak baino gehiago dira, % 10,7 gehitu baitira, eta guztizkoaren % 53,4 dira.
Gure hiri eta herrietako kaleak jendez gainezka daude azken egunetan. Berotik ihesi, asko dira gurera bisitan etorri diren turistak. Bisitari gehienak espainiar Estatutik datoz.
Ekainean gora egin du bisitarien kopuruak iazko urtearekin alderatuta. Aurreko urtean baino % 8 bisitari gehiago izan dira hoteletan, eta etorri direnen erdiak baino gehiago atzerritarrak izan dira. Aurreikuspenek diote aurtengo udan ere bisitari kopurua oso altua izango dela.
Hornitzaileak lanez gainezka dabiltza egun hauetan Iruñeko tabernetan. Gaurkoa dute askok urtean lan gehieneko eguna. Langile kopurua bikoiztu egin behar izan dute taberna eta hotel askota.
Bilboko hoteletan ez dago lekurik, %1 00ean daude mundu osotik etorritako bisitariei esker. Lasterketa famatuak erakarrita etorri dira, baina tartea hartu dute hiria eta inguruak ezagutzeko.