Kafe Antzokiaren hastapenetatik bidelagun leiala izan da Oskorri. Bixente Martinez taldeko kidearen eskutik hasierako garaiak nolakoak izan ziren gogoratu ditugu.
Bilboko Arriaga Antzokian eskaini du Oskorrik bere azken kontzertua. Emanaldi hunkigarri honek 45 urteko ibilbide oparo eta arrakastatsuari amaiera ematen dio.
Oskorrik, Natxo de Felipe buru izanik euskal musika herrikoia landu duen talderik beteranoenak, atzean utziko ditu agertokiak igande honetan, Bilboko Arriaga antzokian.
ETBren kamerak Oskorri taldearen abesti ezagunenaren bila atera dira Euskal Herrian barrena. Elkarrizketatutako biztanle bakoitzak, baina, bat du gogoan. Eta zuk, zein nahiago duzu?
Oskorrik, ia 45 urteko ibilbidearen ostean, zazpi kontzertu eskainiko ditu agur esateko. Lehenengoa Getxon izango da, irailaren 6an, eta azkena Bilbon, Arriaga Antzokian, azaroaren 22an.
Folk taldeak Getxo, Baiona, Gasteiz, Donostia, Iruñea, Maule eta Bilbo bisitatuko ditu taldearen ibilbideari azkena jartzeko kontzertu sortan, irailaren 6tik azaroaren 22ra.
Agurra iragarri zutenetik, etengabeak izan dira musikazaleongan Oskorriren ibilbide oparoarekin lotutako oroitzapenak, hausnarketak… Taldea gertutik jarraitu duten zenbati lagunengana jo dugu.
'Euskaltzaindian hizkuntza mugatzen dute. Indar atzerakoiak daude. Purismo berri bat sortu da'. 'Masa kritikorik ez dago euskal kulturan. Zenbatek irakurri dute Amurizaren liburua?'. Karlos Cid eta Xabier Amurizarekin ere gaiaz hitz egiteko aukera izan du zuzenean abeslari bizkaitarrak
Gabriel Arestiren errepertorioa zein berari eskainitako kantak hartu dituzte. Lehen kontzertua Kilometroak festaren kanpainiaren baitakoa izango da, otsailaren 22an Tolosako Leidor Antzokian.