Ikerketak Galectina-1 proteinak tumorearen inguruko zelulen nukleoan, fibroblastoetan, duen papera erakutsi du. Orain jakinarazitakoak "tumore mota honi eraso egiteko estrategia berriak diseinatzeko atea irekitzen du".
Gaixotasunaren intzidentzia 100.000 biztanleko 8-18 pertsonakoa da EAEn. Datu horien arabera, parkinsona bigarren gaixotasun neurodegeneratibo ohikoena da EAEn, alzheimerraren ondoren.
Texasko Osasun Zerbitzuen Estatuko Departamentuak ostiralean jakinarazi zuenez, South Plains eta Panhandle eskualdeetan dagoen elgorri agerraldiak 481 pertsona kutsatu ditu urtarrilaren amaieratik, eta horietatik 56 ospitaleratu egin dituzte.
Igande honetan izandako Getxotik Oinez Biziren X. edizioan parte hartu du Alberto Martinez Osasun sailburuak. Azaldu duenez, Euskadiko bizi-itxaropena Europako altuenetakoa da, Italiarekin batera. Gainera, osasun sistema indartsua baten eta aktibo mantentzearen garrantzia ere nabarmendu du.
Horrela, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoak baliogabetu egin du Hezkuntza Sailak enpresari ezarri zion 40.000 euroko isuna. Gainera, prozesuaren kostuak ordaintzera zigortu du Administrazioa, 3.000 euro.
Brian Thompson UnitedHealthcareren zuzendariaren hilketa "indarkeria politikoa" izan zela ziurtatu du Pamela Bondik. Bestalde, akusatuaren abokatuaren ustez, eskaera fiskal horrekin Mangione "hiltzen saiatzen ari dira", arrazoi politikoak direla eta.
Kataluniako, Kanarietako eta EAEko ikertzaileek hamar urtez 57.000 pertsonarekin (Lasarte-Oriako 4.700 tartean) egindako ikerketa zientifikoak frogatu du bi probek eraginkortasun maila bera dutela.
Kolonoskopia eta gorozkietan ezkutatutako odolaren proba baliokideak dira kolon eta ondesteko minbizia detektatzeko, Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartu duen eta Lasarte-Oriako 4.700 bizilagunekin egin den ikerketa baten arabera.
Monica Garciak zuzentzen duen Ministerioaren arabera, Martinezen planteamenduak espezializaziorik gabeko profesionalak kontratatzea sustatuko luke, eta horrek Lehen Mailako Arreta are gehiago prekarizatzea ekarriko luke.
Martinezek Osasun Ministerioa kritikatu du, Eusko Jaurlaritzak hainbat proposamen egin dituelako mediku faltaren arazoa konpontzeko eta "ez digulako erantzun. Etsigarria da. Ez digute egiten uzten, ezta egiten ere", azpimarratu du.
Alberto Martinez Osasun sailburuak Osasun Ministerioa kritikatu du, Eusko Jaurlaritzak mediku faltaren arazoa konpontzeko hainbat proposamen egin dituelako eta "ez digulako erantzun. Etsigarria da. Ez digute egiten uzten, ezta egiten ere", adierazi du.
Igande honetan argitaratutako ohar batean Alberto Martinez sailburuak esan duenez, "gurpilean makila" sartzearen parekoa da Gorenaren erabakia, eta gaur egun eskumen hori bere gain duen Osasun Ministerioari dei egin dio arlo horretan "erantzukizunez jokatu" eta "erreakzionatu" dezan.
2030erako dago aurreikusita, Arabako teknologia parkean egongo da eta 500 lanpostu sortuko ditu. Biomedikuntzan puntakoa izango da, eta zientzialarien etxea izatea nahi dute.
Guztira, osasun-profesionalen aurkako 1.176 eraso zenbatu zituzten; horietatik 283, fisikoak eta 893, hitzezkoak. Osakidetzaren ustez, salatutako erasoen kopuruak gora egin du osasun profesionalak kontzientziatuago daudelako.
"Zurrunbiloa" gazteen osasun mentala ardatz duen telesailaz aritu zaizkigu Aitziber Agirre Zurrunbiloa proiektuaren arduraduna eta Laura de la Iglesia gaztea. Agirrek nabarmendu duenez, etxeetan osasun mentalaz hitz egitea eta arazoez galdetzea ezinbestekoa da.
Gaitz horretan espezializatutako 600 profesional baino gehiago Glaukomaren Espainiako Elkartearen (SEG) Kongresuan parte hartzen ari dira egunotan Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian.
Alberto Martinez Osasun sailburuak Monica Garcia ministroari eskatu dio, halaber, medikuek erretiroa 72 urtera arte luzatzeko aukera izatea, Osakidetzak "salbuespen egoera kritikoa bizi duelako profesional faltagatik".
Erretiroa hartzeko adina, batez beste, 65 urtekoa da Europar Batasuneko herrialdeetan. Hala ere, hainbat estatukidek 67 urtera atzeratzea erabaki dute. Halaber, zenbait gobernu erretiro aktiboa bultzatzen ari dira, langile eskasiari aurre egiteko.
Bi arduradunek bilera dute gaur Madrilen, 13:00etan. Besteak beste, Lehen Arretako medikuen borondatezko erretiroa 72 urtera atzeratzeko aukera jarriko du mahai gainean Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.
Biktimak erakartzeko iragarkiak jartzen zituzten sare sozialetan. Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak tranpa bat jartzea erabaki zuen. Salaketa jarri ondoren, Ertzaintzak 39 eta 40 urteko bi emakume atzerritar atxilotu zituen, lizentziarik gabe eta homologatu gabeko produktuekin lan egiteagatik.
Amaia Mayorrek, Osakidetzan ordezkari gehien dituen sindikatuaren bozeramaileak, esan du Osasun Mahaiak ituna egitea espero duela, eta ondoren "agintariei" egokituko zaiela gauzatzea. (JATORRIZKOA GAZTELERAZ)
Gastu osoa, herritarren poltsikotik ordaintzen dena eta gobernuek ordaintzen dutena, 319 eta 352 eurokoa da, hurrenez hurren, pertsonako eta urteko. Bi kasuetan, zatirik handiena estaldura publikoarekin ordaintzen da.
Gaixotasun horiekin lotutako sendagaiak hartzen dituzten herritarren ehunekoak gora egiten du adinarekin. Hala ere, botikak kontsumitzeko arrazoia desberdina da adin bakoitzean: gazteenek antsietate eta depresiorako behar dituzte; helduenek, berriz, lo egiteko.
Hego Euskal Herrian hamar herritarretik seik botikaren bat hartzen dute. Edozein adinetako jendeak hartzen baditu ere, kontsumoa handitu egiten da nagusitu ahala, batik bat, 55 urtetik aurrera. 75 urtetik gorakoen % 90ek hartzen dituzte botikak.
Gaur egun 2.905 ikertzaile ari dira lanean, batez ere, onkologia, gaixotasun neurodegeneratiboak eta gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko proiektuetan. Ikerketarako inbertsio publikoa % 36 hazi da bost urtean, eta 2025ean 52 milioikoa izango da.
36.000 gaixo egon ziren Osakidetzako zentroetan ospitaleratuta covid-ak jota, eta horietako 3.000k zainketa intentsiboetako unitateetan bukatu zuten. Aitor eta Iker izan ziren hiltzetik gertu egon zirenetako bi. Rufinak, Txaroren amaginarrebak, ez zuen zorte bera izan.
2020-2022 aldian sei olatu egon ziren, eta 800.000 kasu atzeman zituzten. 8.771 pertsonak galdu zuten bizia, eta 36.000 gaixo egon ziren Osakidetzako ospitaleen sarean ingresatuta.
Murgian Karmeldarren komentu historikoak erabateko itxura aldatuko du, bertan eraikiko baitute Euskadiko lehen "cohousing senior" proiektua. 51 apartamentu izango ditu, erabilera-lagapeneko erregimenean, lagunartean zahartzea erabaki duten 50 eta 70 urte bitarteko pertsonentzat.
Hasiera batean, egun dagoen langile kopuruari eutsiko zaio: bi mediku, hiru erizain eta bi laguntzaile txandako. Osasun Sailak duela hiru urte erabaki zuen ospitale horretako larrialdi zerbitzua ixtea, eta ordutik Txagorritxun eman dira mota horretako zerbitzu gehienak.
Aita santuak eskerrak eman dizkie Erromako Gemelli erietxeko osasun-langileei, eta "konfiantza" du jarri dioten tratamenduan. Arnas krisi berririk izan ez duen arren, odol-analisi batzuek giltzurrun arazoak izaten hasi dela erakutsi dute, igande arratsaldean zabaldutako oharraren arabera.
Euskadiko ugalketa-zentroetan, egiaztapen bikoitzak egiten dira prozesu osoan. Horregatik, Gorka Barrenetxea Reproduccion Bilbao klinikako zuzendariaren ustez, ia ezinezkoa da Euskadin gauza bera gertatzea.
Osasun sailburuak iragarri duenez, martxoaren 6an "proposamen eta irtenbide ausartak" eztabaidatuko dituzte Ministerioan, bere esanetan, gainerako osasun zerbitzu autonomikoentzat "eredugarri" den Osakidetza hobetzeko.
Mikel Baza Bueno familiako medikuak argi du: gizarte hipermedikalizatua gara. Psikofarmakoak farmako erabilgarriak direla dio Bazak, "ondo erabiltzen baditugu". Xabier Madariagarekin mintzatu da pilulen kontsumoaren eta beharrizanaren inguruan; ikus ezazu bideoa.
Xabier Martinez Mendia eta Amaia Bacigalupe de la Hera eta ikerlariak elkarrizketatu ditugu psikofarmakoen inguruko informazioa biltze aldera. Izan ere, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen arabera, Espainia Europako hirugarren herrialdea da psikofarmakoen kontsumoan.
Mikel Sarmiento Carpiok txiki-txikitatik hartu ditu pilulak. Oraindik ez du argi psikofarmakoekiko mendekotasuna duen edo benetako beharra den. Xabier Madariagari kontatu dizkio hainbat hausnarketa kimikoen inguruan.
Arantxa Iglesias Fernandezekin izan da Xabier Madariaga Saregile Orioko (Gipuzkoa) Emakumeen Etxean. Psikofarmakoak hartu izan ditu Arantxak, eta iraganeko eta gaur egungo egoera emozionalaz mintzatu da Madariagarekin.