Garikoitz Goñi ingeniaritza ikasketak egiten ari da Thailandiako hiriburuan. Lurrikara gertatu denean, gimnasioan zegoen, eta korrika atera da kalera. Agintarien aldetik dagoen informazio falta kritikatu du.
Martxoan jarri ohi dituzte Orion pinu-beldarrak harrapatzeko tranpak, baina tenperatura altuak direla medio, aurten otsailean ipini dituzte, lehenago iritsi baitira. Lander Orzaiz Orioko Udaleko lorazainak tranpa horien erabileraz eta eraginkortasunaz hitz egin digu.
Eider Arruti Orioko arraunlari ohiak Mutiozabal Txoren Ontziola proiektuari buruz hitz egin digu. Hezkuntza proiektu berritzailea da, egun batez itsasontzigile izateko aukera ematen diete ikasleei.
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak salatu duenez, ETAren hilketarik ankerrenetakoa izan zen. Denis Itxaso eta Maria Jesus San Jose sailburu sozialistak ere izan dira ekitaldian.
Oriako jaitsieraren XXXI. edizioa jokatu da, eta 77 ontzi eta mila arraunlari baino gehiago aritu dira bertan. Gizonezkoetan garaipena etxean geratu da, Oriok irabazi baitu; emakumezkoetan, berriz, Arraun Lagunak izan da nagusi.
Orioko itsas ondareari buruzko ikus-entzunezko lana Ibon Gaztañazpik zuzendu du. 63 minutuko lanari dokumental onenaren saria eman diote Noidako Nazioarteko Zinema Jaialdian.
Orioko eskubaloi jokalaria Limogesen jokatzen ari da. Bidasoa Irun utzi zuen 2022an, eta gustura dago Frantziako taldean. Gainera, Irungo taldearen aurka jokatzeko aukera izango du Europako Ligan. Otsailaren 18an Limogesen jokatuko da neurketa; hilaren 25ean, aldiz, Azkue Artalekura itzuliko da.
Benito Lertxundi abeslari oriotarrari esker ona emanez itxi dute Landako. Hainbat musikari eta sortzailek jarri diote ahotsa Lertxundiren abesti ezagunari, areto nagusian, bertan zeuden bisitariak kantura batuz.
Musikagintzan egindako bidea amaitutzat emango zuela iragarri duenetik lehenengo elkarrizketa eskaini digu oriotarrak. Aitortu duenez, pandemia garaiko etxeratzetik ez zeukan oholtzara itzultzeko gogorik, eta erabakia gauzatu izanarekin "oso ondo" sentitzen da orain.
Benito Lertxundik euskal kulturari egin dion ekarpena azpimarratu dute Jon Maia bertsolariak eta Joxemari Iriondo eta Joseina Etxeberria kazetariek. Oriotarraren moduko artista gutxi egon direla uste dute.
Zarauztarra San Nikolas ontzian izan da uretako neguko lehen entrenamenduan, eta Jon Olasagasti klubeko presidenteak EITBri baieztatu dionaren arabera, bera izango da oriotarren patroia datorren denboralditik aurrera.
Zarauztarra 'San Nikolas' ontzian izan da uretako neguko lehen entrenamenduan, eta Jon Olasagasti presidenteak ETBri konfirmatutakoaren arabera, bera izango da oriotarren patroia datorren denboralditik aurrera.
Gaur, klima-aldaketaren ondorioak arintzeko nazioarteko hainbat proiektu aurkeztu dira Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskadin, Bakio da proiektu horietako bat gauzatuko den udalerrietako bat.
Hasi da Kantauri itsasoan atungorriaren arrantza berreskuratzeko proiektua. Arraina gizentzeko Euskadiko lehen haztegiak izango dituen bi kaioletatik lehena itsaso zabalera eraman dute jada, eta operazioa berdina egingo da bigarrenarekin, aste honen amaieran edo datorrenaren hasieran.
Iker Zabala izango da Orioko entrenatzailea datorren denboraldian, hau da, Mikel Arostegiren tokia hartuko du. Arostegi minduta dago, beste urtebetez jarraitzeko "aukera irabazi" duela uste baitu.
Oriok, asteartean, Urdaibaitik iritsitako Iker Zabala entrenatzaile berria aurkeztu du. Zabalak hitzeman du gogotik lan egingo duela, eta adierazi du, oraingoz behintzat, Iñigo Larrinaga dela traineruko patroia, baina onartu du klubak Gorka Aranberrirekin hitz egin duela.
Ibon Gaztañazpik eta Nagore Urdapilletak "Errio" dokumentala sortu dute, Oria ibaia ardatz duena. Urdapilletak dioenez, modu oso berezian bildu dituzte Orioko barratik Mapilera aurkitu dituzten istorio asko. Orion aurkeztu dute, eta oso urduri egon ziren.
Luizia 17:00etan gertatu da, N-634 errepideko 5. kilometroan, Usurbil eta Orio artean. Ertzaintza Orioko biribilgunetik eta Belartzako biribilgunetik (Donostia) bideratzen ari da zirkulazioa eta auto-ilarak sortu dira.
Ane Otamendi eta Joseba Bernardoren proiektua da The Pass, surf & waves. Kafetegi, denda eta askotariko ekintzak egiteko erabiltzen duten patioa dauka The Pass, surf & wavesek, Orion. Bertan saltzen dituzten produktuak aurkeztu dizkigute eta bi errezeta gozo prestatu dute Sukalerrian saiorako.
Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaile ohiak Euskadi Irratian adierazi du orain arte ez duela ezer Oriorekin. Gaineratu du, aste honetan hitz egingo duela Gipuzkoako taldearekin eta ikusiko dela elkarrekin lan egingo duten ala ez.
Oriotarrak diren jatorri ugarietako ikasleak dituzte Orioko Zaragueta herri eskolan. Biba Zuek! saioak eskolara egin du bisita eta Julen Barriuso eskolako ikasketaburua eta Marije Pikabea irakaslearekin mintzatu da Afrika Bibang.
Txalupa urdin txiki batean, motorraren tor-tor-tor hotsa lagun, errioan gora egin dute elkarrizketa Orion filmatu duten "Errio" dokumentalaren zuzendariarekin eta protagonistarekin.
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 29an hasiko da Galizian VI Bandeira Cidade da Coruñarekin, eta abuztuaren 18an amaituko da Zarautzen XV. Zarauzko ikurrinarekin.
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia ekainaren 29an hasiko da, Galizian, Coruñako VIII. Banderarekin, eta irailaren 15ean amaituko da, Portugaleten, El Corte Ingles Banderaren L. edizioarekin.
Galizako Rias Baixas eta San Juan dira Kontxako Banderako trainerurik sarituenak, bost garaipenekin. Arran Lagunakek, ordea, azken bi edizioak irabazi ditu.
Orioko trainerua historiako talderik sarituena da, 32 garaipenekin. Hala ere, talde horiaren azken garaipena 2017an izan zen. Ordutik, Hondarribiak hirutan (2018, 2019 eta 2020), Santurtzik (2021) eta Urdaibaik (2022, 2023 eta 2024) hartu dute haren lekukoa.
Adur Tapia eta Nagore Iturralde Orioko arraunlariek Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiaren atarian hitz egin dute. Zaila ikusten duten arren, ahalik eta lanik onena egiteko asmoa agertu dute.
Gogotik egin du euria larunbat arratsaldean euskal kostaldean. Taberna atarian zerbait hartzen harrapatu ditu bat baino gehiago baina laster hustu dira terraza guztiak.
Asteazkenean eta ostegunean jokatuko dituzte Kontxako Banderan parte hartzeko probak. Zazpina txartel daude jokoan, eta faboritoak faborito, borroka bizia izango da.
Orio bigarren izan da Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako 1. jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.