Ladis Galarza, Oinatz Bengoetxea, Asier Agirre, Julen Martija eta Jose Angel Iribar Buruz Burko finala ikustera bertaratu dira Bilboko Bizkaia frontoira eta zenbait adierazpen egin dituzte.
Erretiratu berria da baina sasoi betean dago Oinatz Bengoetxea. Pilotako hiru txapel handiak jantzi dituen zazpi pilotarietatik bat da. Oso maitatua ere bada kantxa barruan zein kanpoan. (Elkarrizketa osoa Nahieranen)
Lehen pilotakadak eman zituen Leitzako plazan agurtu da Oinatz Bengoetxea. Giro bikainean eta Asier Gartzia lehengusua lagun duela jokatu du bere azken partida Xalaren eta Barriolaren aurka. Etxekoen, lagunen eta zaleen babesa jaso du.
Urriaren 15ean, larunbatean, Oinatz Bengoetxeak behin betiko agur esango dio pilotari. Jokatzen hasi zen Leitza bere herrian amaiera jarriko dio kirol-ibilbide luze eta arrakastatsuari. Hasi zen lekuan agurtuko da. Aurrerantzean esatari lanak egingo ditu Euskadi Irratian.
Oinatz Bengoetxeak agur esango dio 20 urteko ibilbide profesionalari, Leitzan. Etxean izango da azken partida, larunbatean hilak 15. Leitzan izan da Eritz Hernandez herritarrei partiduari buruz galdezka.
ELA gaixotasunak jotako Luis Montero “Pitu” hernaniarrarentzat dirua batzeko asmoz herrian antolatu duten elkartasunezko pilota-jaialdian aritu dira gaur, larunbatean, Oinatz Bengoetxea eta Mikel Goñi. Ekimena oso arrakastatsua izan da.
Iruñeako Labrit pilotalekuan bere azken partida jokatu du profesional bezala Oinatzek; Mariezkurrenarekin batera Jaka-Aranguren bikotearen aurka irabazi dute (22-15).
Oinatz Bengoetxea arras ezaguna da kantxa barruan egindako ibilbidearengatik; handik kanpo, aldiz, gutxiago. Leitzarrak horren gustukoa duen bere borda erakutsi digu, besteak beste.
Oinatz Bengoetxearen agurra larunbatean egingo da Labriten. Asier Gartzia, OInatzen lehengusua da, eta Leitzako pilotariaren botileroa izan da hamahiru urtez.
Larunbat honetan omenaldi berezia egingo diote Oinatz Bengoetxea pilotariari Iruñeko Labrit frontoian. Ondoren, Euskal Herriko hainbat herritan ez ezik, kanpora ere joango da jokatzera urrian Leitzan amaitu arte.
Pilotari leitzarrak 20 urteko ibilbide oparoa errapasatu du gurekin. Une gozoenak eta gazienak zeintzuk izan diren aitortu dizkigu, bai eta lortu dituen txapel berezienen berri eman ere.
Oinatz Bengoetxea Beotibarren berragertu da lesiotik sendatu berri. Tolosako pilotalekuan profesional modura jokatu duen azken partida izan da. Garaipenarekin eta txalo zaparradarekin esan du agur leitzarrak.
Bengoetxea VI.ak tendinopatia du ezker aduktorean, haustura zantzurik gabe, eta atzeratu egin dira Tolosako eta Iruñeko frontoiei agur esateko neurketen datak.
Oinatz Bengoetxeak bere azken partida jokatu du Azpeitian, eta, Unai Alberdik, berriz, profesionaletako bere lehen neurketa jokatu du bertan. Batak zein besteak Sebastian Lizasoren bertsoak izan dituzte opari gisa.
Oinatz Bengoetxeak bere azken neurketa jokatu du Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Irabazi egin du Aretxabaletarekin bikote eginez, Peio Etxeberria eta Galarzaren aurka (22-18)
Urtarrilaren 29an Labriten behin betiko erretiroa haru aurretik, Oinatz Bengoetxean bere azken partida jokatu du Donostiako pilotalekuan. Andoni Aretxabaletak agur berezia egin dio Leitzakoari, Vicente Fernandezen kanta ospetsua abestuz.
Bengoetxea VI.ak azken aldiz jokatu du Bilboko Bizkaia pilotaleakuan, urtarrilaren 29an Iruñeko Labriten behin betiko erretiroa hartu aurretik. Hori dela eta, partidaren ostean omenaldi berezia egin diote.
Erretiroa hartuko duela iragarri du Oinatz Bengoetxeak. Urtarrilaren 29an jokatuko du profesional mailako bere azken partida, Labriten. Buruz Burukoa birritan irabazi du, Lau t'erdikoa behin, eta Binakakoa ere behin.
Oinatz Bengoetxeak erretiroa hartuko du. Bizkaia frontoian (abenduak 29), Ogetan (urtarrilak 2), Atano III.ean (urtarrilak 16), Beotibarren (urtarrilak 24) eta Labriten (urtarrilak 29) jokatuko ditu azken partidak. Ondoren, herri txikietako frontoietan jokatzea du helburu.
Bengoetxea VI.ak pilotazaleengandik agurtzeko zenbait partida jokatuko ditu frontoi nagusietan eta bere kirol ibilbide arrakastatsuari amaiera urtarrilaren 29an emango dio Iruñeko Labriten.
Jokin Altunak Lau t'erdiko Txapelketako finalerdiak jokatuko ditu Joseba Ezkurdiaren aurka, final-laurdenetako ligaxkako 3. eta azken jardunaldian garaipena lortu baitu Oinatz Bengoetxearen aurka (22-7).
Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkaren azken partida jokatuko da gaur Tolosako Beotibarren. Neurketa ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai gaueko 22:00etan.
Jokin Altunak eta Oinatz Bengoetxeak Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldian neurtuko dituzte indarrak, urriaren 25ean Tolosan. Finalerdietarako txartela izango dute jokoan.
Nafarroako Lau t'erdiko txapelketa martxan da. Baiko enpresaren final-zortzirenetako kanporaketan, Oinatz Bengoetxeak egin zuen aurrera larunbatean. Leitzarrak 22-15 irabazi zion Iraitz Zubizarretari.