Miriam Arraizak eta Enara Gamindek Binakako txapelketa irabazi dute. Gazteek 22 eta 18 hartu dituzte mendean Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan.
Ekitaldia Oiartzunen izan da eta Ana Urkiza elkartearen presidentek eman dio saria, musika ondare tradizionala berreskuratzen eta zabaltzen egindako lana eskertzeko. Beltranek 50 urte baino gehiago eman ditu musikaren alorrean, besteak beste, desagertzear zeuden instrumentuak berpizten.
"Mihiluze"n lehen saioa zuten arren, finalera iritsi eta 35.100 euroko zakua eraman dute Ekhi errenteriarrak eta Unax oiartzuarrak. Udaberrian ospatzen diren jaiak zeintzuk diren asmatu dute. Urrezko galderan, guztietan zaharrenak diren biak zeintzuk diren asmatu dute. Zorionak!
Bidean galdutako paketeen azoka txiki bat antolatu dute Oiartzungo Carrefour saltokian. Paketeak itsu-itsuan erosten dira. Itxita daudenez, jendeak ukitu eta ukitu egiten ditu, barruan zer izango ote duten jakiteko. Baina asmatzea ez da erraza.
Etxean bizi diren eta zaurgarritasun- eta mendekotasun-egoeran dauden adinekoen arreta eta zainketa hobetzeko helburua du ekimen aitzindari honek. Gipuzkoako 18 udalerri dabiltza sistema honekin lanean, eta 8 herri gehiagotan hasiko dira laster.
Istripua 17:45 aldera gertatu da, Behobiarako noranzkoan. Kamioiak guraizearena egin du, eta zeramatzan hainbat auto galdu ditu. Ibilgailuak errepidean gurutzatuta geratu dira, eta autobideko bi errei itxi behar izan dituzte.
Istripua 17:45 aldera gertatu da, AP-8an, Oiartzunen, Behobiarako noranzkoan. Kamioiak artaziarena egin du eta zeramatzan autoetako batzuk galdu ditu eta galtzadan gurutzatuta geratu dira. Ondorioz, autobideko bi errei itxi behar izan dituzte.
Gipuzkoako Auzitegiak ebatzi du eskolako jantokiak menu beganoa ez emateak ez dituela alaben oinarrizko eskubideak urratzen. Familiak ez du baztertzen epaiaren aurkako errekurtsoa aurkeztea.
Maistra bikaina da Juli mus jokoan, 90 urterekin. Enbido, hordago eta halakoak erabiltzeaz gain, irabazteko sekretua gezurra esatea omen da, eta hori horrela, Julik keinuak egiten dizkio bere bikoteari. Masterclass-a eman dio Nogalesi bere etxeko atarian.
Soldaduzka Zaragozan, Jakan eta Candanchun egin zuen Inaziok. Han ikasi zuen eskiatzen, eta baita parranda egiten ere. Mendizalea da eta mendira daraman motxila erakutsi dio Pagadiri. Doraemonek baino objektu gehiago ditu bertan gordeta!
Artaso elkarteko kidea da Pili. Urtero hainbat ekintza eta txango antolatzen dituzte. Ur parkera joaten dira autobusez, eta Josu gidariari abestu egiten diote! Bestalde, lantegian, hilean behin egiten dute bazkaria, eta hor ere ez da musikarik falta!
Dinamitak baino potentzia gehiago du Jazintok etxean egiten duen sagar-orujoak, Miren Nogalesen hitzetan. Mekanikaria da Jazinto, baina ingeniaria beharko luke, 38 gradu dituen edaria ekoizteko makineria nola eraiki duen ikusita.
84 urte ditu Joxe Mari Irastorzak, eta "Azeri" ezinenez ere da ezaguna. Joxe Marik etxea erakutsi dio Mikeli, baita jaio zen sehaska ere. Urte osoan ibiltzen da abarkak jantzita. Joxe Mari eta Pagadi, biak dira ezkongabeak eta bakarrik bizi dira: bata kalean, eta bestea, baserrian.
Karrika auzoko paraje berdeetan murgilduko dira aste honetan Pagadi eta Nogales. Hainbat auzokide ezagutuko dituzte, Joxe Mari eta Juli, tartean. Eskiatzen ere ikasiko dute, non eta Oiartzunen. Ez galdu, igandean, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Donostialdeko 10 udalerritako 118 taxiek asteburu, jaiegun bezpera eta udan jardun ahalko dute hiriburuan, eta Donostiako 308 taxiek herri horietan ere egin ahalko dute lan.
Ondorengo udalerrietako taxiek lan egin ahal izango dute Gipuzkoako hiriburuan: Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta. Donostian zerbitzuak dituen arazoak konpontzea da helburua.
Gorenean zenean atzera egin zuen Iriondok. Osasun arazoek, giro politikoak, inertziak, eta, batez ere nekeak eragindako hautua izan zen. Patriarkatuaren haize-kontra bidea egin beharrak sortutako nekea, hori izan zen arrazoi nagusia. Eta hori da Jon Martin Etxebesteren azken lanaren emaitza nagusia.
Alaia Martinek hitz horiek utzi dizkigu Gipuzkoako txapela jantzi eta biharamunean. Aitortu digu, azken hilabeteotan, "zaintzara eta bertsoetara bakarrik" egon dela eta asko eskertu du etxekoengandik eta bertsokideengandik jasotako babesa.
Gipuzkoako bertsolari txapeldun gisa lehen orduak igaro ditu jada Alaia Martinek. Oiartzunen hitzordua izan du goizean ETBrekin, eta atzoko sentsazioei buruz zein etorkizunerako planei buruz aritu da.
Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Oiartzuarrak Beñat Gaztelumendiren kontra jokatu du azken buruz burukoa. Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo, Andoni Rekondo eta Eneritz Artetxe izan dira hurrengoak sailkapenean.
Gizonaren gorpua herriko Oliden kanpinean topatu dute, 12:30 aldera. Autopsiaren zain, lehenengo ikerketen arabera, suizidioa da heriotzaren hipotesi nagusia. Antza denez, ez du arma bat erabili bere burua hiltzeko, eta atzo gauean ikusi zuten azkenekoz bizirik.
Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.
Pozarentzat kanabera soinua aukeratu du agurrerako. Landa lana egitera joatean lagun izan dituenak, kontzertuetan kide dituenak eta familia izan ditu gogoan aitortza jasotzean.
Geroz eta herri gehiagotan ospatzen da Gau Beltza urriaren 31n. Oiartzunen Abaraxka Ludoteka antolatzen hasi zen duela urte batzuk. AEBko Halloween ospakizunaren gorakadaren ondorioz hasi ziren antolatzen eta aurten liburu eta kanta bana sortu dute.
Seguran jokoan ziren lepokoa eta txapela Oiartzunera eta Lezora joan dira aurten, Katerin Artolak eta Iker Belintxonek jantzita. Maren Galvez lezoarrak eta Gorka Granado sopelarrak irabazi dute bigarren saria, eta Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrek hirugarrena.
2024ko denboraldian, atzelari oiartzuarrak Binakako Txapelketako finalerdiak jokatu zituen, eta urriaren 4an Nafarroa Arenan izango da, CaixaBank Masterseko finalaurrekoetan, Javier Zabalarekin batera, Altuna III.a eta Iztueta aurkari.
Furgonetako gidaria atxilotu dute pertsonen legez kanpoko trafikoaren edo immigrazio klandestinoaren ustezko delituagatik. Epailearen aurretik pasa ondoren, aske gelditu da
Hilotzak Euskal Herrira ekartzeko beharrezko izapideak amaitu dituzte, eta jasotako babesa eskertu dute. Istripuan zauritu zen hirugarren euskal herritarra dagoeneko etxean da.
Arotza da Mikel Zuriarrain, eta egurrezko bizikleta egitea lortu du. Ez da erronka erraza izan, baina apurka-apurka ametsa bete du. Interneten ikasi zuen nola egin bizikleta.
Beharrezko izapideak amaituta, astelehenean edo asteartean helduko dira hilotzak Euskal Herrira. Istripuan zauritu zen hirugarren euskalduna dagoeneko etxean da.
Mendizaleen senideak atzo heldu ziren Chamonixera. Eusko Jaurlaritzak adierazi du "talde kontsularraren eta familiaren zerbitzura" dagoela, izapideekin laguntzeko.
Mendizaleen familiak Chamonixen dira jada. Eusko Jaurlaritzak adierazi du "talde kontsularraren eta familiaren esku" jarri dela, beharko lituzketen izapideekin laguntzeko.
Joana Mendiburuk adierazi duenez, Mont Blancen hildako oiartzuarraren familia oso ezaguna da herrian. "Beraien espazioa errespetatu behar da eta doluan lagundu", gaineratu du.
Chamonixeko Jendarmeriaren erreskate taldeko bozeramaile batek azaldu duenez, alpinistak 100 metroko altueratik erori dira, Gervasuttiko korridorean. Erreskate helikoptero batek hildakoen gorpuak berreskuratu ditu arratsaldean, eta Chamonixera eraman ditu.
Oiartzuarrak Deustuko Unibertsitatean egin zituen Euskal Filologiako ikasketak. Frantziskotarra eta Jakin taldeko kidea, UZEIn eman zuen lan ibilbidearen zatirik handiena. Andres Urrutia euskaltzainburuak nabarmendu du Euskaltzaindiak "asko" zor diola.
1962an gertatu zen, zehazki "La Reina de Chantecler" filman. Sara Montiel zen protagonsita eta Donostian zegoen egun batzuetan, Oiartzungo jaitara joateko gonbita jaso zuen. Hala kontatzen du pelikulak eta hori erabili dute Oiartzungo San Juan kaleko jaia iragartzeko.
Eñaut Arbelaitz eta Ekain Telletxea Zilibito Records musika taldeko partaideak dira. Talde oiartzuarrak Gazteako azken maketa lehiaketa irabazi du. Bi partaideek musika sortzeko prozesuaz hitz egin digute.
80ko hamarkadan futbol jokalari izandakoa da Sorkunde, Oiartzun KE futbol taldean. 86-87ko denboraldian ekarri zuen Euskal Herrira Erreginaren Kopa; lehen aldiz irabazi zuen euskal talde batek.
Natalia Saldaña, Imagiland-eko hezkuntza aholkularia da. Oiartzungo enpresa horretan jolas hezitzaileak egiten dituzte. Demasiado Azucar izeneko jolasa da horietako bat. Hala ere, telebistan jolas horiek erakusteko arazoak izan dituzte.