53.300 jarraitzaile ditu Jon Plazaolak Instagramen, Euskal Herrian jarraitzaile gehienetakoa duena, alegia. Lolita, Chicote...jarraitzen ditu, besteak beste, Jon Plazaolak.
Jon Plazaola aktorea, aurkezlea, gidoilaria, monologista, showmana... izan da 'Gure Kasa'ko gaurko gonbidatua. Une honetan A3eko 'Allí Abajo' telesailaren 4. denboraldian dabil murgilduta.
Turismoak euskal ekonomian duen pisuari erreferentzia eginez, 'Ocho Apellidos Vascos' filmeko San Telmo baselizan izan dira Etxegoien eta Tapia ikasketa, turismoa eta frackingari buruz hizketan.
Ocho Apellidos Catalanes filmaren protagonistek (Ocho Apellidos Vascos-en ondorengoa) grabazioaren irudiak zabaldu dituzte. Esperotako filma azaroaren 20an estreinatuko da zinema aretoetan.
Arrasateko andaluziar zentro mitikoan aurkeztu du ETB2k astelehenean estreinatuko duen realitya. Reyes Pradosek aurkeztuko du 8 lehiakide andaluziar eta beste 8 euskaldun protagonista dituen saioa.
Berto Romero eta Rosa María Sardà edukiko dituzte lagun Dani Rovira, Clara Lago, Karra Elejalde eta Carmen Machi protagonistek. Gidoiaren Borja Cobeaga eta Diego San Josek idatzi dute berriz.
Euskal arrantzalearen arima islatzen ote da 8 apellidos vascos filmean? Santa Luzia Hiru ontziaren jabea da Emeterio, eta pelikularen grabazioaz aritu da Ibon Gaztañazpirekin.
Zumaiako San Telmo baselizan izan da Ibon Gaztañazpi, Jose Miguel bertako zaindaria ezagutzeko asmoz. 8 apellidos vascos filmean azaltzen da baseliza, eta bisitari ugari izan ditu pelikula dela eta.
Zumaiako Bedua jatetxeak 8 apellidos vascosen eragina bizi du, urte biribila izan baitute aurtengoa. Baina euren arrakastaren gakoa urte luzeko lanaren ondorio dela azpimarratu dute amorru handiz.
8 apellidos vascos-en Andaluziako taberna irudikatzen duen eszena Arrasaten grabatu zuten. Bertan izan da Ibon Gaztañazpi, Aitziber Garmendia eta Lander Otaola aktoreekin kontu-kontari.
Leitzan izan da Ibon Gaztañazpi, udal arduradun batekin eta hainbat ostalarirekin hitz egiten. Harrituta daude 8 apellidos vascos filma dela eta herriak azkenaldian izandako bisitari kopuruarekin.