gehiengo osoa pilatzen duten Aldatu Elortzibar (AE), Agrupación Independiente Noain – Elortzibar (AINE) eta Harana Gara taldeek "ardura politikoagatik" aurkeztu omen dute mozioa.
50 familia daude euren etxeetara bueltatu ezinda, eta dozena batentzat luze jo dezake (bi urte-edo): euren etxebizitzak txikituta daude edo kalte larriak dituzte. Ikerketaren berri ere ez dute, hilabeteren buruan.
Urtarrilaren 13an zauritutako 9 pertsonetatik bakarrak jarraitzen du une honetan ospitaleratuta, 13 urteko adin txikiko batek. Egun batzuk Zainketa Intentsiboetako Unitatean igaro ondoren, gela arrunt batean jarraitzen du orain osatzen.
Leyre Olza kazetaria leherketaren ondorio okerrenak pairatu zituen eraikinean bizi zen. Goiz hartan usain txarra nabaritu zuen, baina ez zuen pentsatu zer gerta zitekeen.
Hirurak egonkor daude, eta hobera egiten ari dira. Horietako bi gela arruntetan daude ospitaleratuta, eta hirugarrena, berriz, Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Guztira, bederatzi pertsona zauritu ziren astelehenean izandako gas leherketan, horietako bi larri.
17:38an, Zabalegi kontzejua kaleko 14. zenbakia duen atariko bizilagun batek 112ra deitu du, gas usain handia sumatzen zuelako. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta eraikina hustu dute. Gas konpainiak probak egin arte kalean itxaron dute.
Sebastian Marco Noaingo alkateak adierazi du gasa hornitzen duen konpainiari eskatu zaiola astelehenean gas-instalazio osoa berrikusteko, bizilagunak lasai egon daitezen.
Gasa hornitzen duen enpresak eta suhiltzaileek egindako azterketen ostean, alkateak berretsi duenez, "ez da gas-ihesik egon", baina egun batzuk lehenago gertatutakoagatik bizilagunen "alarma ondo ulertzen" duela adierazi du: "Guztiz ulergarria da".
Leherketa gertatu eta ia bi egunera, Noaingo (Nafarroa) Lostra etorbideko eta Zabalegi Kontzeju kaleko bizilagun gehienek etxera itzultzeko baimena jaso dute. Bizilagunen joan-etorria etengabea izan da etxera itzul zitezkeela esan dietenetik.
Noaingo etxebizitza batean leherketa izan eta ia bi egunera, bizilagun gehienek etxera itzultzeko baimena jaso dute. Etxera itzultzeko gogoa izan arren, askok onartzen dute beldur pixka bat ere badutela.
Sebastian Marco Noaingo alkateak, Amparo Lopez Nafarroako Gobernuko Barne kontseilariak eta Alicia Echeverria Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak iragarri dutenez, "herritarrak ez daude arriskupean".
40 etxeko bizilagunak geratzen dira bueltatzeko, eta horietatik zortzi, leherketatik gertuen dauden bi atarikoak, "kalte larriak" jasan dituzte. Agintariek zortzi etxebizitza horietako bizilagunak noiz itzuli ahal izango diren ez dute zehaztu. Bestalde, aurkitu dute gas-ihesa zuen hodia.
Hala ere, Amparo Lopez kontseilariak ez du konpainia gertatutakoaren erantzule egin nahi izan, "ikerketapean dagoelako, eta susmoak oinarri hartzea delako". Esan du bizilagunak etxera itzultzeko erabakia "guztien artean" hartuko dela, "segurtasuna bermatuta" dagoenean.
Ezbeharra atzo gauean jazo zen, bezperan gas-leherketa gertatu zen Nafarroako udalerri berean. Eskuetan erredurak zituela eta kea arnasteagatik intoxikatuta, erietxera eraman zuten emakumea.
22 urteko gizonezko gazteak eta 13 urteko neskatoak larri jarraitzen dute Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko ZIUn. Erietxe berean Noainen zauritutako beste bi lagun dituzte, egonkor, eta hirugarren pertsona bat San Miguel klinikara eraman zuten atzo.
Bizilagunek ez dute ulertzen nori bururatu ote zitzaion jendeari etxeetara gauzen bila sartzen uztea, egoera benetan kontrolpean ez egon arren. Agintariek adierazi dutenez, ikerketa abiatu dute leherketa zerk eragin zuen argitzeko eta baimen hori nork eman zuen jakiteko.
Dozena bat pisutan hormak baino ez dira geratzen. Badaezpada, etxebizitza asko ebakuatu dituzte, eta 250 pertsona inguru ezingo dira oraingoz etxera itzuli.
Antxon San Martin Gas Nature enpresako langileak adierazi duenez, gaur egungo galdarek segurtasun-sistema asko dituzte, eta hainbat faktore pilatzearen ondorio izan daiteke Noaingo leherketa.
Goizean goiz, bizilagunei etxera sartzen utzi diete, gauza batzuk jasotzeko, baina, ondoren, debekatu egin diete bertara sartzea. Bizilagun askori inguruko hoteletan eman diete ostatu.
Bi lagun ZIUn daude, baina euren bizia "ez dago arriskuan", alkateak jakinarazi duenez. Bien bitartean, etxetik irtenarazitako 250 pertsonetatik "ahalik eta gehienek gaur bertan" etxera itzultzeko aukera izan dezaten lanean ari dira agintariak.
Suhiltzaileak, Foruzaingoa, Guardia Zibila eta anbulantziak lanean ari dira tokian bertan. 30 atari (100 etxebizitza, guztira) hustu behar izan dituzte eta 250 bizilagun inguru ezingo dira oraingoz etxera itzuli.
Sebastian Marco Noain-Elorz Haraneko alkateak jakitera eman duenez, zaurituen artean ez dago inor larri. Une honetan, Udala lanean ari da etxeak utzi behar izan dituzten familiei ostatu emateko.
Gas-isuri batek eragindako leherketa handi bat izan da gaur arratsaldean Noaingo (Nafarroa) etxebizitza-bloke batean. Foruzaingoa, Guardia Zibila eta anbulantziak bertan ari dira lanean. Oraingoz ez da jakitera eman zauriturik ba ote dagoen (festaro.es-en irudiak).
2024-2025 Eusko Label Winter Serieseko 10. jardunaldiko bi partidak eman diote amaiera 2024ari, zesta-puntari dagokionez. Gernika-Lumoko (Bizkaia) Jai Alai frontoian Noaingo (Nafarroa) zale batzuk bertaratu dira. Zale amorratuak dira, eta hainbat bitxikeria kontatu dizkigute.
Sutea goizaldean gertatu da, eta Cordovillako parkeko agenteak, Udaltzaingoa eta Foruzaingoa bertaratu dira, baita Oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantzia bat ere, zauritua ospitalera eraman duena.
Sugarrak trenbidetik hurbil zeuden, eta Iruñea eta Noain arteko tren zirkulazioa eten behar izan dute. Iruñea eta Castejon lotzen dituzten trenei eragin die zirkulazio etenak. Dagoeneko sua kontrolatu eta tren zirkulazioa lehengoratu dute.
Trena Volkswagen lantegira bidean zihoan, ibilgailuak kargatzeko asmoz, eta, ezustean, errailetik atera da. Ezbeharrean ez da inor zauritu eta tren zerbitzua 17:10 inguruan jarri dute martxan berriro.
Iñaki Lanpreabek aurkeztu digu Noainen dagoen 5 zentzumenen parkea. Xabier Irigoien, Aztiko zuzendari zientifikoarekin arrain mesopelagikoak ezagutu ditugu.
Protestak eta ezinegona nagusi dira Noainen, herriko negozio bateko jabeak berea ez zen txakur bat ustez eraman eta urkatu ondoren. Duna txakurraren jabeak justizia eskatu du, eta bere abokatuak 6 eta 18 hilabete arteko espetxe zigorra eskatu du inputatuarentzat.
"Gizartea kontzientziatzeko egin dugu publiko" azaldu dio jokalariak ETBri. SD Nueva Montaña klubeko zuzendariak salaketa jarriko du astelehenean bertan.
Azken agerraldiak ikusita, gazteak immunizatu nahi ditu, batetik, Nafarroako Gobernuak, eta, bestetik, AstraZenecaren bigarren dosiaren zain dauden adinekoen pauta amaitu nahi du hilabete amaierarako.