Eguraldia ezegonkorra izango da larunbat eguerditik igande eguerdira bitartean. Tarte horretan, tenperatura nabarmen jaitsiko da eta euria egingo du. Are gehiago, txingorra ere bota dezake. Igande arratsaldetik aurrera, atertzera egingo du, eta elurraren mailak ere gora egingo du.
Bizi dugun negu epelak baratzean duen ondorioen gainean hitz egin digu Alane Intxauspe nekazariak. Otsailean hotza iristea espero du, porrua, aza, azalorea eta brokolia bezalako neguko laborantzen mesederako izango baita.
EAEko barnealdean eta Pirinioetan abisu horiak egongo dira indarrean egun horretan, elurteengatik. Iragarpen horren aurrean, Gasteizko Udalak zein Arabako Foru Aldundiak elurteei aurre egiteko planak jarriko dituzte martxan.
Astelehen eta asteartean, hotz egingo du, baina prezipitazio gutxi izango da. Asteazkenean, ia Euskal Herri osora iritsiko da elurra. Gaur, gauerdian, Elurteetarako Planaren larrialdi aurreko fasea aktibatu dute Gasteizen.
Xabier Casado ETBko "Eguraldia" saioko aurkezleak azaldu digunez, "asteazkenean DANA bat sartuko da; horrekin batera, ezegonkortasuna areagotu egingo da eta elur-maila 300 metrora jaitsiko da, eta, unean-unean, zertxobait gehiago ere jaitsi daiteke".
Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak egindako txostenaren arabera, Araban % 93 dira merkealdira joko duten kontsumitzaileak, Estatuko zifra handienetako bat; Bizkaian, berriz, % 89 dira, eta Gipuzkoan, % 86.
Igandean izotza egingo du eta zerua ia oskarbi geldituko da. Tenperatura maximoak koska bat igoko dira eta maximoak 11 eta 14 graduren arten kokatuko dira. Astelehenerako ez da aldaketa handirik espero.
Eskiak eta taulak Astun, Candanchu, Cerler eta Formigaleko pistetan behera ikus daitezke jada, eta oraindik eskiatzeko kilometro gutxi dituzten arren, lehen bisitarien gozagarri izan dira. Estazio horien erabiltzaileen erdiak baino gehiago euskal herritarrak dira.
Elur maila 1.000 metroan kokatu da larunbateko lehen orduetan, eta, beraz, mailarik altuenetan denboraldiko lehen elurtea bota du. Irudi hauek Aitor Agirrezabal Alustizak bidali dizkigu, Txindokitik.
Tenperaturak 10 °C inguruan kokatuko dira asteartetik aurrera, eta euria egiteko arriskua egongo da aste osoan. Elur-kota 1.000-1.500 metrora jaitsiko da; beraz, baliteke mendi goiak zuritzea.
Hotz eta lehor dator asteburua. Jaurlaritzako Segurtasun sailak abisu horia ezarri du elurragatik 12:00etatik 24:00etara eta izotzagatik 20:00tik 24:00ra.
Une honetan ibaiek gainez egiteko arriskurik ez badago ere, litekeena da uholdeak egotea, behin elurtea etenda eta euria hasten denean, kontuan izanda eguerditik aurrera hego haizea sartuko dela.
Gaur-gaurkoz ibaiek gainez egiteko arriskurik ez badago ere, litekeena da behin elurtea etenda eta euria egiten badu, uholdeak egotea, kontuan izanda ostegun arratsaldean hego haizea sartuko dela.
Elurraren maila 500 metro inguruan kokatuko da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, eta 400-600 metrora Nafarroan. Ipar Euskal Herrian, berriz, elurrari dagokion abisu horia ostegun goizera arte egongo da indarrean.
Asteazkenean zaparrada mardulak botako ditu eta sarri botako ditu, batez ere Kantauri isurialdean, eta tarteka trumoi-ekaitzak jo eta txingorra bota dezake. Elur-kota 400-500 metro inguruan egongo da eta noizbehinka 200-300 metrora jaitsi daiteke.
Neguko eguraldia bat-batean iritsi da gurera astelehen honetan, eta antzeko giroa aurreikusten da datozen egunetarako. Hala, euriak eta hotzak elurrari ere ireki diezaiokete bidea, asteazkenetik aurrera, maila baxuetan.
Negua bat-batean heldu zaigu astelehen honetan, eta ildo beretik jarraituko dugu aste osoan zehar. Hala, giro makurra espero da Euskal Herri osoan, hotza eta prezipitazioak nagusi izango direlarik.
Igandetik aurrera eguraldia desegonkortu egingo da. Astelehen eta asteartean euria izango da protagonista, asko botako du; 5 egunean 200 litro pilatu daitezke puntu askotan. Asteazkenean, eta ostegunean batez ere, nabarmen hoztuko du eta elurra egingo du 200-400 metrotik gora.
Bronkiolitisa duten bularreko haurrak artatzeko prestatzen ari da Osakidetza. Intzidentzia duela hiru urte baino txikiagoa izan arren, Gipuzkoan handiagoa da, baina larrialdi pediatrikoak antolatzen ari dira, kolapsorik izan gabe, kasuen gorakadari aurre egiteko.
Eskiatzaileek eta abeltzainek makilak eta eskiak eskuz aldatu dituzte Larra-Belaguan. Paraje hori zeharo aldatuko da: udaberritik larre berdeetan bazkatu dira ardiak eta behiak, abeltzainen zaintzapean. Gaurtik aurrera, gune horiek eskiatzaileen gozagarri izango dira. Momentuz elur gutxi dago.
Moda-etxeak kolore biziak erabiltzen hasi dira. Hala, fuksia, berdea, gorria eta horia batu zaizkie ohiko kolore neutroei. Eskularru eta jaka erraldoiak, azpitik tirantedun nikiak, gerriko-poltsak zein oinetako eta galtzerdi luzeak bueltan dira, Jokin Ayerregarayk moda adituak azaldu digunez.
Ekoizten dituzten edredoien % 85 poliesterezkoak dira; % 15, luma edo lumatxazkoak. Egunean 3.600 edredoi egiten dituzte. Argindarraren garestitzearen ondorioz, manta eta edredoien salmentak gora egin du nabarmen.
Aurtengo Neguko Bidezaintza Plana, halaber, tona askotako ibilgailuak erretiratzeko 7 garabik, koordinazio- eta zaintza-lanetan laguntzeko 130 ibilgailuk eta Ertzaintzako lurralde unitateko patruilak osatuko dute.
03:00etan, erlojua ordubete atzeratuko da neguko ordutegiari bide emateko, beraz, bihartik aurrera ordubete goizago argituko du, eta ordubete goizago ilundu.
Tximinia garbitzaileak jo ta su ari dira lanean. Inoiz baino lan karga handiagoa dute aurten. Krisi energetikoa dela eta, tximinia piztea erabaki dute herritar askok. Tximinia garbitzaileek argi esan digute, mantentze-lanak ezinbestekoak direla, segurtasuna bermatzeko.
Kezkatuta daude datorren neguarekin, ez ote duten energiarik izango berogailuak pizteko. Bada ezpada erre daitekeen edozein gauza pilatzen ari dira, negu gordinean berotu ahal izateko.
Gero eta gehiago dira erregai moduan erabiltzeko prest daudenak. Eskaera handitu dela eta, egurrik gabe gelditzeko beldurrez, betiko bezeroek bi hilabete lehenago erosi dute negurako egurra.