Opus Deiren unibertsitateko ikasle talde batek "marikoia", "putakumea" eta "ustela" deitu dio, bart, Iruñeko unibertsitate horretan egin den jardunaldi batetik atera denean.
Grande-Marlaska eraikinetik atera denean, "marikoia", "puta semea", "ustela" eta gisako irainak bota dizkiote. Ikasleak "que te vote Txapote" abestuz joan dira bertatik.
Duela hiru urte, eroriko larria izan zuen, eta hezur-muineko edema bat eragin zion; ondorioz, hanketako mugikortasuna galdu zuen. Horren aurrean, Tantakak egindako diru-bilketari esker, 5.000 euro lortu zituzten Charlesen operazio- eta errehabilitazio-gastuak ordaindu ahal izateko.
Irati Jerez eta Iker Elizetxea Nafarroako Unibertsitateko ikasleak eta Tecnun eRacing taldeko kideak dira. 1 Formulako autoa nola eraikitzen duten azaldu digute. Horrez gain, lasterketen inguruko xehetasunak eman dizkigute.
Eusko Jaurlaritzari ez zaizkio egokiak iruditu Gorenaren argudioak eta nahiago du konstituzionaltasun blokea aplikatzea. Zehaztu duenez, tituluak homologatzeko 200 eskabide daude erregistratuta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Goizean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 13.433 ikaslek Euskara eta Literaturaren inguruan ikasitakoa erakutsi beharko dute, baita Historiari buruz dakitena ere. Nafarroan, bigarren eguna dute, atzo hasi baitzituzten probak.
Guztira, 4.036 pertsonak egingo dituzte probak Foru Erkidegoan; ikasle kopurua ia bikoiztu egin da azken hamarkadan. EAEn, bihar hasiko dira azterketak eta 13 433 ikasle daude deituta, 2023koaren antzeko kopurua.
Nafarroan, probak ekainaren 4tik 6ra bitartean egingo dira, eta nabarmentzekoa da ia bikoiztu egin dela ikasle kopurua azken hamarkadan. EAEn, berriz, egun bat beranduago hasiko dira azterketak; ekainaren 5etik 7ra, eta 13 433 ikasle daude deituta, 2023koaren antzeko kopurua.
Gazako bakearen alde estatuko unibertsitate campusetan egiten ari diren kanpaldiak eta manifestazioak babestea erabaki dute, eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren defentsarekin "etengabeko konpromisoa" berretsi. Hego Euskal Herriko campusetan, gutxienez bihar arte eutsiko diete kanpaldiei.
Unibertsitateko lehen urtean gazteek zalantzak edukitzea guztiz normala da eta sanoa gainera. Aukeratutako graduaren inguruan zalantzak sortzen bazaizkie, entzun egin behar zaie, gelditu, pentsatu eta behar bada aldatu. Drama gehiagorik gabe.
Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia gaur hasi eta aste honetako ostirala bitartean egingo da, eta ezohikoa hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra bitartean.
Patricia Andres eta Mikel Isla izan dira bi onenak 11.500 hautagairen artean. Gainera, EHUn medikuntzan graduatutako 10 pertsona daude 100 kalifikazio onenen artean.
Jokin Bildarratz Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak esan du "justifikatuta" dagoela pandemiaren ondorioz "ezohiko egoera" bizi izan duten ikasleek egoera horretara egokitutako azterketa egin behar izatea.
Pilar Alegriaren ministerioak selektibitatearen egitura birplanteatzea proposatu die autonomia-erkidegoei eta unibertsitateei, LOMLOE legearen eskumen-ikaskuntza ezartzeko, hiru ikasturteko trantsizioarekin.
Guztira 3706 ikaslek egingo dituzte probak gaurtik ostegunera bitartean Nafarroako Unibertsitate Publikoak Iruñean eta Tuteran dituen campusetan. Aurten 952 dira azterketak euskaraz egingo dituztenak.
Asteazken honetan hasiko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio Probak. Hiru egunez, azterketak egingo dituzte, eta horiei aurre egiteko, bi urtez lan eta lan ibili dira ikasleak. Ikasteko azken asteburua den honetan, neska-mutilak nola dauden jakin nahi izan dugu.
Unibertsitate ikasketak "bizitza osorako" diren idea gainditu nahi du zirriborroak. Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren aurreproiektua aurkeztu du gaur Unibertsitate ministroak, "datozen asteetan" ministroen kontseiluak onartu eta legegintzaldi honetan onar dadin.
Pedro Sanchezen exekutiboa eta gobernu autonomikoetako ordezkariak gaur goizean bilduko dira egoera aztertzeko, eta, ezustekorik ez bada, aurrez aurreko klaseak datorren astelehenean hastea erabakiko dute.
Neurri nabarmenenak honako hauek izango dira: ikasleen artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia gordetzea, musukoa behar bezala erabiltzea eta eskuen higienea mantentzea.
Nafarroako Osasun Sailak ziurtatu duenez, talde zaurgarrienen immunizazio prozesuarekin amaitzen ari da, eta hitzordu berria uztailaren 9tik 14ra bitartean izango da.
Matrikulatutako ikasleetatik, 2.276 emakumeak dira eta 1.593 gizonak. Hizkuntza ereduen arabera, 2.801 ikaslek gaztelaniaz egingo dute proba eta 1.068k euskaraz
Plagioak, sexu jazarpena edota nobatadak 2 hilabetetik 3 urte arteko kanporatzearekin zigortuko dira. Ministro Kontseiluak gaur onartu du Unibertsitateko Bizikidetzarako lege proiektua.
Golardo garrantzitsuenetariko bat da Europako zientziaren arloan, eta Donostiako zientzialariaren "ikerketa eta irakaskuntza lorpen garrantzitsuak" saritu ditu.
Beriain ondo ezagutzen dute unibertsitatean, bertan lizentziatu baitzen 1999an. Harrezkero, kazetariak fakultatearekin izan duen harremana oso estua izan da.
Nafarroako Opuseko Unibertsitateak abisua eman die bere ikasleei. Zorrotzak izango dira eta unibertsitatetik kanpo ere arauak hausten dituena espedientatu egingo dute.