Herritarren hainbat kexaren arabera, "enpresak ez du bermatzen euskararen presentzia bere dendetako seinaleztapenean, informazio idatzietan zein bestelako zerbitzuetan".
Balizko inbertsoreek Laudioko labearen itzaltze kontrolatua babesten dutela berretsi dute Foru Aldundiak eta EAJk. Laudioko alkateak, ordea, salatu du informazio falta dagoela.
Enpresa batzordeak salatu duenez, multinazionalak "aurreikusita zuen moduan" egin du itzaltzea, eta Jaurlaritzak "ez dio kontra egin". Tentsio beteko goiza izan da, eta beharginek itzaltzearen kontrako protesta egin dute lantegi atarian. Greba mugagabea bertan behera utzi dute sindiktuek.
Asteleheneko bileran, langileei jakinaraziko zaie "zer egin daitekeen Guardianen plana gelditzeko". Aukeren artean, lanuzteak proposatuko dituzte, "multinazionalaren erabakiarekin bat ez datozela erakusteko".
Ainize Gastaka alkateak elkartasuna adierazi die kaleratuko dituzten 171 langileen familiei, eta Udala irtenbide bat aurkitzeko lanean ari dela gaineratu du.
Gurpil ekoizleak Frantziako Cholet eta Vannes udalerrietan dituen lantegiak itxiko ditu 2026ra bitartean, Asiako lehia eta Europako lehiakortasunaren "hondatzea" argudiatuta.
Eusko Jaurlaritza pozik agertu da konpainiari emandako babesarekin, eta ziurtatu du "Euskadin industria eta enplegua indartzea den guztia albiste ona" dela.
Irizar kooperatibak errekor urtea izan du, 895 milioiko fakturazioarekin itxi du 2023a, aurreko urtean baino % 40 gehiago. Aurten mila milioi euroko fakturaziora hurbiltzea aurreikusten dute.
Sunsundeguiko langileen batzordetik lasai daudela adierazi dute, multinazional suediarrarentzat lanean jarraituko dutelako, eta Volvok lan zama handitzeko konpromisoari eutsiko diolako. Mikel Irujoren arabera, finantza arazoak izan arren, Altsasuko lantegiak bidegarritasuna bermatuta dauka.
Zibergaizkileak ustez bere esku izango lituzkeen datuak ez dira sentikortzat jotzen den informazioa, ez baitira banku-kontuak edo posta elektronikoen pasahitzak.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko jarduneko sailburuak azaldu duenez, enpresako zuzendariak iragarpenaren bezperan deitu zion bere asmoen berri emateko.
Beasainen egoitza duen konpainiak azaldu duenez, kontratazio-kopurua % 42 jaitsi da 444 milioira arte, baina "aurreikuspenak positiboak dira". Hala, 2024an salmentak % 10 inguru haztea espero du enpresak.
Azken seihilekoan galerak % 34 murriztea lortu badu ere, konpainiak plantilla doituko duela jakinarazi du, baina "gehiena lekualdatzeen bitartez xurgatzea" espero du. Vinod Philipek hartuko du Jochen Eickholt egungo kontseilari delegatuaren kargua, abuztuaren 1etik aurrera.
Etenaldia 13 egunekoa izango da, eta lantegiko arlo guztietako langileei eragingo die. Zuzendaritzaren iritzian, eskari kopuruaren jaitsierak eta arrazoi teknikoek eragin dute produkzioa tarte batean geratzea.
Urtarrilaren 19an aurkeztu zuen erreklamazioa Iberdrolak, Repsolek bere erregai berriztagarri berriak sustatzeko telebistan, prentsan eta Interneten zabaldutako publizitatearen aurka.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak nabarmendu du duela 70 urte Mercedes Benzek Arabako hiriburua "leku egokia" zela "etorkizuneko proiektu bat ezartzeko" erabaki zuela (adierazpenak gaztelaniaz).
Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadiko industriak mundu mailan duen pisua nabarmendu du, eta Mercedes Benz bezalako enpresekin lankidetzan aritzea onuragarria dela bi aldeentzat.
Astearte honetan, 2026tik aurrera furgoneta elektriko berriak ekoizteko instalazioak handitzeko eta egokitzeko lanak aurkezteko ekitaldia egin da Euskadiko automobilgintzako enpresa handienean, 5.000 lanpostu zuzen ingururekin.
Aire-sorgailuen negozio unitaten dituzten "arazoak konpontzea" eta "beste unitateen hazkundea aprobetxatzea" dira kopainia alemaniarraren helburuak lan-urte honetan, Christian Bruch Siemens Energyko presidenteak esan duenez.
Lanuzte horiek urtarrilaren 20 eta 21erako iragarritakoei gehitu behar zaizkie. Asteburu honetako lanuzteek 920 langileri eragingo diete, eta 40.000 pneumatiko gutxiago ekoitziko dituzte.
Zehazki, bederatzi lan-txanda desaktibatuko dira urtarrilaren 20ko eta 21eko asteburuan: zazpi, Turismo Jardueraren atalean, eta bi, goma fabrikatzeko tailerrean. Geldialdiak 674 pertsonari eragingo die, eta lantegiak 45.000 gurpil-azal eta 350 tona goma ekoizteari utziko dio.
Itsaso Gorriaren krisiak kautxu naturalaren gabezia eragin du, eta bi egunez eragingo die multinazionalak Espainian dituen lau lantegietako langileei, besteak beste, Euskadiko biei. Lantegi bakoitzak produkzio-geldialdien lan-txanda zehatzak zehaztuko ditu.
Neurriak 150 langileri eragingo die, eta borondatezko irteerak, errelebo kontratuak edo langileak beste lantegi batzuetara mugitzea proposatu du multinazionalak. Enpresa batzordean gehiengoa duten CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek zuzendaritzak proposatutako plana onartu dute.
Multinazionalak aurreko astean iragarri zuen Gasteizko lantegiko 150 langile kaleratzeko asmoa zuela. Halaber, hitzeman du sei hilabeteko epean ez duela ekoizpenaren jaitsieragatik kaleratzerik egingo.
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Michelingo lantegiko atarian, Gasteizen, desordena publikoak egotzita. Atxilotuek langileak lantegian sartzea oztopatu dute, hori dela eta, inguruan zeuden agenteek atxilotu egin dituzte, 04:30 aldera.
Enpresak joan den ostiralean iragarri zuenez, Gasteizko lantegiko 150 langile eta Lasarteko (Gipuzkoa) lantegiko 26 langile kaleratzea aurreikusi du. Era berean, beste 650 langileren lanaldiak murriztea ere jarri du mahai-gainean.
"Enpresaren plana zein den, zein bideragarritasun izango den, Nafarroaren aldeko apustua egiten jarraitzen den ala ez eta laguntzen paketeekin zer egingo den" jakin nahiko lukete sindikatuek.
Konpainiaren ustez, filial eolikoak ez dio 2026ra arte egoerari buelta emango. Bestalde, Espainiako Gobernuak bart baieztatu du bankuekin "berme lerro bat" negoziatzen ari dela Gamesaren "jarduna babesteko". Enpresa eolikoak arazo tekniko larriak izan ditu lurreko plataformen turbinekin.