Xabi Zurutuza motor-gidari legazpiarra Moto 3 kategoriako Munduko Txapelketan lehiatuko da 2024an. Denboraldia hasteko pixka bat urduri, baina, aldi berean, oso gogotsu dagoela, eta bere helburua gazterik onenaren saria eskuratzea izango dela kontatu digu "Biba Zuek!" saioan.
Francesco 'Pecco' Bagnaiak bigarrenez irabazi du Munduko Txapelketa. Jorge Martin erori egin da lasterketako seigarren itzulian, eta titulua lortzeko aukerarik gabe geratu da.
Marquezek joan den astean iragarri zuen Repsol Honda taldea utziko zuela denboraldi honen amaieran, taldearekin sei aldiz MotoGPko txapeldun izatea lortu duen harremanari amaiera emanez.
Kazajistango Sari Nagusia eta Aragoiko Motorland probaren itzulera dira hurrengo denboraldirako nobedadeak. Lehena irailaren 16an jokatuko dute; bigarrena, berriz, irailaren 1ean.
26 denboralditan 432 sari irabazi ditu eta 9 mundialetan nagusitu da. Gainera, lau kategorietan munduko txapeldun izatea lortu duen pilotu bakarra da italiarra. Merezitako omenaldi hunkigarria jaso du Valentzian.
Pedro Acosta (KTM) Moto3-ko txapelduna da Algarveko Sari Nagusia irabazita; Francesco Bagnaiak MotoGP-ko mailan erdietsi du garaipena Joan Mir (Suzuki) katalanaren aurretik.
Francesco "Pecco" Bagnaiak (Ducati Desmosedici GP21) bere bigarren garaipena jarraian eskuratu du MotoGPn; Jordi Torres, bestalde, moto elektrikoetako txapelduna bilakatu da.
Italiarrak bederatzi aldiz irabazi du munduko txapelketak, horietariko zazpi kategoria nagusian. Bere hurrengo erronkak auto-gidaria izatea da eta MotoGPko talde berri baten jabea izatea dira.
Marc Marquezek (Repsol Honda RC 213 V) erorikoa izan du Asseneko zirkuituan egindako entrenamendu libreetako bigarren saioan. Kataluniarra onik atera da.
Marc Marquezek MotoGPko Alemaniako Sari Nagusia irabazi du Sachsentingeko zirkuituan, Miguel Oliveira portugaldarraren eta Fabio Quartararo frantziarraren aurretik.
Fabio Quartararo frantziarrak (Yamaha), Remy Gardner ustraliarrak (Kalex) eta Dennis Foggia italiarrak (Honda) irabazi dute Italiako Sari Nagusiko egunik tristeenean, Jason Dupasquier gidariaren heriotzaren ezagutu baita.
Jack Miller (Ducati Desmosedici GP21) australiarrak erdietsi zuen garaipena Frantziako Sari Nagusian. Johann Zarcok eta Fabio Quartararok bigarren eta hirugarren egin zuten, hurrenez hurren.
Jack Millerrek (Ducati Desmosedici GP21) Fabio Quartararoren (Yamaha) akatsei esker irabaztea lortu zuen Jerezeko Angel Nieto zirkuituan. Marc Marquezek lurrean amitu zuen.
Andrea Iannonek ezingo du MotoGP mailako Munduko Txapelketan parte hartu 2023ko abenduaren 17ra arte. Pilotu italiarrak positiboa eman zuen destranolona esteroideagatik.
"Denboraldi honetan gehiago ez lehiatzea erabaki dut. Datorren urtean itzultzea dela onena uste dugu", adierazi du pilotu kataluniarrak "twitter" sare sozialean.
Joan Mirrek Europako Sari Nagusia irabazi du MotoGP kategorian eta Munduko Txapelketa lortzetik gertuago dago. Marco Bezzechi irabazi du Moto2n eta Raul Fernandez Moto3n.
Morbidelli jaun eta jabe izan da MotoGPko lasterketan, Lowes bere aurkariak baino askoz gehiago izan da eta Masiak bigarren garaipena jarraian lortu du.
Garaipen handia lortu zuen MotoGP mailan; Alex Marquezek bigarren postu ikusgarria lortu zuen eta Joan Mir hirugarren postuarekin sailkapeneko lehen postura igo egin zen.
Frantziarrak eroriko gogorra izan du hirugarren entrenamendu libreetan. Ospitalera eraman dute, hausturarik ez duela konfirmatu eta Q1ean lehiatzeko itzuli da, denbora onena egiteko.
MotoGPko Emilia Romagnako Sari Nagusian Maverick Viñalesen (Yamaha YZR M 1) lehen garaipena ikusi zen, ondoren, Joan Mir (Suzuki) eta Pol Espargaró (KTM RC 16) geratu ziren, hurrenez hurren.
MotoGP mailako egungo munduko txapelduna den pilotu kataluniarrak ia agur esan dio denboraldiari besoko lesioaren ondorioz. "Ez da itzuliko ehuneko ehunean egon arte", adierazi du HRC taldeak.
Johann Zarco eta Franco Morbidelli gidarien gurpilek elkar ukitu dute eta bi motorrak hegaz atera dira Maverick Viñalesen eta Valentino Rossiren gainetik.
Brad Binderrek bere lehen garaipena eskuratu du MotoGP mailan, Brnoko zirkuituan Txekiar Errepublikako Sari Nagusia irabazita. Franco Morbicelli izan da bigarren eta Johann Zarco hirugarren.
Tailandia, Malasia eta Argentinako Sari Nagusiak bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Hala ere, abuztuaren 10ean beste lasterketa bat aurkeztuko dute.
Asteartean ebakuntza egin zioten igandean izandako erorikoaren ondoren eta ostegunean medikuek lehiatzeko baimena eman zioten. FP3an eta FP4an aritu da, baina Q1ean ezin izan du jarraitu.