Lide Arana EHUko biokimikariarekin lolamizina antibiotiko itxaropentsuaz aritu gara. Gainera, Ana Galarragak eta Inhar Lopezek Elhuyar aldizkariaren ekaineko zenbakiaz hitz egingo digute.
Idoia Mujika materiaren fisika zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunarekin aztertu dugu kafeak eta beste zenbait landarek duten kafeinaz, kontsumoaz, gure organismoan duen ondorioaz eta landereengan duen funtzioaz.
EHUko Txoni Matxain izan dugu Schródinger eta kuantikaren beste matematika batzuez hizketan eta Xiomara Gezuraga irakaslearekin, berriz, Matematikaren didaktikaz aritu gara.
Teknopolisek, ETBren zientzia saioak, 25 urte bete ditu. Nagore Rementeria eta Iñaki leturia izan ditugu bide luze honi buruz hizketan. Gainera, "Norteko Ferrokarrilla" saioan elkarrizketatu ditugun emakume zientzialarien hitzekin erreportajea osatu dugu.
Arantza Del Pozo (Vicomtech) eta Joseba Laka (Tecnalia), adimen artifizial generatiboaz. Txatbotak, irudigintza, programazio automatikoa eta gehiago. Gainera, Elhuyar aldizkariaren azken zenbakiaren berri eman digu Ana Galarragak.
Aran Garcia Lekue Ikerbasqueko ikerlaria izan dugu gonbidatu Faktorian. Zientziaren berrikuntzez, euskal emakume zientzialaria izateaz, eta euskal eta atzerriko talentua erakartzeaz aritu zaigu.
Edurne Gastón Elhuyarreko kideak lagundurik, Emakume Zientzialarien egunarekin bat egin duten dendetara bisita egin du Amaraunak. Euskal Herrian zein nazioartean nabarmenak diren zientzialarien berri jakin nahi izan dugu.
Otsailaren 11 Emakume Zientzialariaren Eguna denez, saio berezia izan dugu. Batetik, Donna Strickland izan dugu, Fisikako Nobel sariduna 2018an. Gainera, Eli Alberdi eta Lide Arana izan ditugu haien arloetan emakumeen egoera aztertzeko.
Josu Aztiria (Elhuyar), Linguatec-AI proiektuaz: katalanaren, aragoieraren, okzitanieraren eta euskararen garapen teknologikoa adimen artifizialaren bidez.
Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Azken asmakizunak, ikerkuntza, ikertzaileak... Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi? Ostiraletan 22:00etan, eta igandeetan bazkalostean.
Zientziaren astearen barruan, Donostiako Tabakaleran "Zeta, guztiak ordezkatzeko materiala" izeneko tailerra eskaini du Ander Reizabal BCMaterials-eko zientzialariak. Haurrei, Zeta-Kapulutik haria nola atera edota etorkizunean 3D inprimagailu baten laguntzarekin zer egin litekeen erakutsi die.
Lide Aranarekin (EHU) aritu gara motor molekularrez, biratzen duten proteinez. Bestalde, Danel Solabarrietak Elhuyarrek antolatutako aurtengo Zientzia azokaz hitz egin du.
Jon Andoni Duñabeitia, zientzilari kognitiboa da, eta gaur egun, Madrilgo Nebrija Unibertsitatean katedraduna da. Giza kognizioaz aritu gara berarekin, eskuartean dituzten ikerketetez, eta berriki, The Conversation aldizkarian harremanei buruz idatzi duen artikulua ere mintzagai izan dugu.
Francesca Ferlaino Insbruck-eko unibertsitateko fisikaria. DIPCk antolatutako Passio for Knowledge kongresuan egindako elkarrizketa, supersolidoak egin dituen ikertzaile honi.
Aurtengo Nobel sariak aztertu ditugu, batetik. Bestetik, industriako ekoberrikuntzaz arituko gara: Teknikerreko Jon Ander Sarasua, IDEKOko Ibon Serrano eta BRTAko Jon Kepa Gerrikagaoitia.
Norberaren sistema immunologikoak tumoreen kontra egin dezan prestatu daiteke. Immunoterapia du izena, eta batzuetan funtzionatzen du eta beste batzuetan ez. Baina azkenaldian, indarra hartzen ari da tratamendu mota horrek. Donostiako Institutu Onkologikoko Olatz Olariaga farmazialariak eta Karmele Mujika onkologoak kontatu digute nola dagoen gaur egun tratamendu hori. Kontu handiz hitz egin digute, gehiegizko itxaropenak sortu gabe, baina aurrera egiten ari den terapia baten ilusioarekin.
Umorearen azterketa zientifikoa egin digu Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko Komunikazio arduradunak, Zientzia Gosarian. Hamaika txiste kontatu dizkigu, onak eta txarrak; guztiak frikiak.