Katedraleko errefektorioan ireki duten erakusketan, Cristobal Balenciaga jostun gipuzkoarrak 1922 eta 1966 bitartean sortutako goi-mailako joskintzako hamar pieza daude ikusgai.
Hondarribiko alardean gurpildun aulkian desfilatuko duen aurrenengoa da bera. Ohore handiz, jende askoren ordezkari sentitzen dela dio eta berditasunera bidean urrats garrantzitsua dela. Aurrenengoz Jaizkibelek konpainia gisa hartuko du parte Udalaren oniritziarekin eta pozik da bera pausoarekin.
Sheinek sekretu industrialak lapurtzea, faltsutzea, eskubide intelektuala urratzea eta publizitate engainagarria egitea AEBetan "infiltratzeko" leporatu dio Temuri. Aurkariak erosketa bakoitzarekin dirua galtzen duela ere ziurtatu du.
Gorane Gillen eta Txaber Agirre Gorakat-eko jabeak eta sortzaileak dira. Elorrion daukate denda baina online ere saltzen dute. Larruzko motxila, poltsak eta diru-zorroak egiten dituzte eta produktu bakoitza desberdina da; saioan beraien proiektua aurkeztu digute.
San Martin Auzo Elkarteak antolatuta, Miramar jauregian elkartu eta Kontxatik paseoa egin dute ehunka donostiarrek kapela jantzita, udari hasiera emateko. Arrakasta ikusita, auzoa ezagutarazteko abiatutako ekimena tradizio bihurtzeko bidean da.
Aitziber Badiola itxura aholkulariak koloreen azterketak egiten ditu. Sekula pentsatu al duzu zein kolore doakion ondoen zure aurpegiari? Adituak azterketa hori zertan dantzan kontatu digu eta hainbat ahoku eman dizkigu armairuko jantziei etekina atera eta erosketak zentzuz egiteko.
Ilea inspirazio iturri eta artelan erreminta da Gorka Larcanentzat. Artista bisualak dioenez, Euskal Herrian orrazkerari garrantzia handia ematen diogu. Diseinu grafikoan hasi zuen bere ibilbidea eta orain ile-estilista da. "Haizkora" proiektuan ilea eskultura bezala erabili du.
Aitziber Badiola Donostian lan egiten duen moda aholkularia da. Pertsona bakoitzari bere itxurarekin edo izaerarekin bat egiten laguntzen dio. Mesede egiten duten koloreetatik hasita, Aitziberrek norberaren estiloa bilatzen laguntzen du.
Moda industriak sortzen duen kutsaduraz aritu da Eneko Axpe "Biba Zuek!" saioan. Dioenez, dagoeneko fabrikatuta dauden arropa guztiekin munduko pertsona guztiak 20 urtez janzteko beste arropa daude. Bigarren eskuko arroparen aldeko apustua egitearen beharraz aritu da.
Buruko eta kapelak izan ditu hizpide Ana Goitiak "Biba Zuek!" saioan, eta Anita Ribbon artistaren denda-tailerrean izan da. Dioenez, Euskal Herrian ez gara oso ausartak burukoei dagokienez. Turbanteak dira bere gustukoenak, eta bere zenbait pieza erakutsi dizkio Ana Goitiari.
'Dresscode'rik gabe, gonbidatuei aske izateko aukera eman zaie aurtengo edizioan. Beltzak eta grisak izan dira nagusi, kolorearekin ausartu denik egon den arren.
Kolore biziaz baliatuta eta bolumenarekin jolastuz, ezkongaiei eta gonbidatuei jantziak neurrian egiten dizkie baina bere gaztetasunaz baliatuta kamisetak eta sudaderak ere saltzen ditu sare sozialetan.
Ehungintza da munduan gehien kutsatzen duen sektoreetako bat. Hasi materialen ekoizpenetik eta hondakinak deuseztatzeraino, industria horrek eragin nabarmena du ingurumenean. Gero eta marka gehiagok egiten dute moda jasangarriaren aldeko apostua. Horietako batekin izan gara.
Erosten ditugun jantzi gehienek zuntzak nahastuta izaten dituzte, erosoagoak edo arinagoak izan daitezen. Baina horrek ingurumenari kalte egiten dio. Maia Curuchet SKFK-ko zuzendari sortzaile eta moda jasangarriaren erreferenteak % 100 jasangarriak diren jantziak ekoizteko gakoak azaldu ditu.
Gaur gaurkoz bizi dugun etengabeko aldaketaren aurrean eta Fast Fashion delakoari esker, jantziek denbora gutxi irauten dute gure armairuetan, naturari kalteak eragiten dizkion ekoizpen ziklo konstante bat sortuz. Ingurumen-inpaktua murriztu daiteke? Moda jasangarria da apustu nagusietako bat.
Maialen Irastorza Oiartzungo jostunak eskuz egiten ditu Maixala markako poltso, motxila eta osagarriak. 'Hemen' azken bildumako poltsoak erakutsi dizkigu. Guztira, bederatzi modelo diseinatu ditu eta bost bat kolore ezberdin daude aukeran.
Hondakinetatik sortutako bio-materialak egiten ditu eta hainbat erabilpen ematen dizkio. Jakak, belarritakoak… Denetarik egiten du Mirari Dorronsoro Amasa-Villabonako sortzaileak. Kimuri izeneko marka du, eta bio-materialekin nola egiten duen lan azaldu digu.
Auzokideetako batek diseinatu ditu jantziak: Asier Ferrer gazteak, alegia. Goi Mailako Joskintza ikasten dabil Bilbon. Herri nafar horretako 100 bizilagunek babesa erakutsi diote Asierri, etorkizun oparoa duela sinetsita.
Kotoi arropa markaren sortzaileak oso kezkatuta daude multinazionalek eskaintzen duten kontsumo ereduarekin, eta bestelako bideak jorratzen dituzte. Maialen Porroyk azaldu digu oihal birziklatuak erabiltzen dituztela beraien kotoizko jantziak egiteko.
Nola egin lanpara bat laranja azalekin? Zein material sortu daiteke kafearekin, arrautzekin, porruekin edo tipula azalekin? Mirari Errondosorok material horiek erabiltzen ditu Kimuri markaren baitan bere sorkuntzak egiteko. Jasangarritasuna du helburu eta biomaterialak sortzen ditu soberakinekin.
Albistegietan hasi zen Ana Goitia. Gerora, moda munduan murgildu zen, eta orain bakarrizketari modura ari da. Baina telebista mundua gustatzen zaio gehien, eta orain "Akelarre" saioa aurkeztuko du Nerea Garmendiarekin batera.
Behar ditugulako zein nonbaitera joan eta oroigarri gisa eramateko erosten ditugu, eta azkenaldian dendetan ere opari moduan ematen dizkigute. Plastikozkoko poltsen aurrean alternatiba jasangarritzat jaio ziren, baina hala al dira?
Hondartzetan topatutako ehun birziklatuekin bainujantziak egiten ditu Marta Arribas diseinatzaileak. Aurtengo udan izango diren joerak zeintzuk diren azaldu dizkigu.
Lan hitzarmen berria 2026. urtearen amaierara arte egongo da indarrean. Akordioan, % 12ko soldata igoera adostu dute 2023rako, % 4koa 2024rako, % 3,5ekoa 2025erako eta % 2,5ekoa 2026rako.
Londresetik iritsitako artista ikusgarri horrek bere gorputza erabiltzen du bere artea islatzeko. Erakusketak egin ditu mundu osoan, eta aldaketa klimatikoaren aurkako ekintzailea ere da.
Gaur, ekainak 9, eta bihar La Encartada Moda itzuliko da La Encartada fabrika-museora. Mende bat baino gehiagoko historia duen makineria gordetzen du museoak, eta industria-ondarearen erreferentziazko leku bilakatu da. Bertan izan gara aurtengo edizioaren nondik norakoak ezagutze aldera.
CIC nanoGUNE ikerketa-zentroan garatutako VPI teknologiak mundu mailan erabiltzen den teknika bat hobetu du ehunen propietate fisiko eta kimikoak hobetuz. Ehungintza sektorearentzat aukera ezin hobea, moda, diseinua eta teknologia batuta, etorkizunean hobeto bizitzeko aukera emango duelako.
Jokin Ayerregaray moda aditua eta estilista da, eta Astindu Ganbara proiektuan moda euskaraz jorratzen du. Estilisten lanaren nondik norakoak azaldu ditu eta Euskal Herriko diseinatzaileak aurkeztu dizkigu. Euskal Herrian modan bere erreferenteak nortzuk diren azaldu du.
Laza Clothing markaren sortzailea da Maia Apaolaza diseinatzailea. Londresen egin zituen unibertsitate ikasketak, eta ondoren Parisera joan zen ametsa betetzeko asmotan. Madrilen 11 urtez beste batzuentzat lanean aritu ostean ekin zion Laza Clothing markari.
Maite Perurenak harri-jasotzaileentzako txalekoak diseinatu, sortu eta josi egiten ditu. "Biba Zuek!" saioan kontatu digunez, "auzoko Tere bizilagunaren Sigma markako josteko makina zahar batekin" hasi zen josten. Ikus ezazu elkarrizketaren zati bat. (Osorik, Nahieran)
Koloreei dagokienez, laranja, morea, ultramorea eta berdea izango direla nagusi azaldu digu Jokinek. Horrez gain, osagarrien garrantzia azpimarratu du, eta Maixala proiektua ere ezagutu dugu.
Aurten, Oscarretako estilismoak ez du dirdira egin, alfonbraren kolore aldaketak ez du lagundu. Moda adituaren ustez, egokien jantzita joan dira Cara Delevigne, Andrew Garfield, Cate Blanchett eta Ludwig Göransson. Ez dago gaizki jantzita doanik, gorputzera ongi egokitzen ez diren jantziak baizik.