Alex Aranburuk (Cofidis) bosgarren egin du, irabazlearengandik 7 segundora. Nysen atzetik, Molemaar Caja Rural taldeko herbeheretarra eta Baglioli Lidl-Trekeko italiarra helmugaratu dira.
Belgikarrak erakustaldia eman du azken kilometroan eta hiru segundoko aldea atera die bigarren eta hirugarren helmugaratu diren Molenaar eta Bagioliri.
Xabier Isasa Euskaltel-Euskadiko txirrindularia Miguel Indurain Sari Nagusiko eguneko ihesaldian izan da. Zerbait positiboa ateratze saiatu direla adierazi du, baina ez direla fin ibili eta Itzulian hobeto egotea espero duela.
EITBren Kirol atalak Instagramen duen profilean (@kirolakeitb) maillot eta kulot bana zozkatuko ditugu, larunbatean, apirilaren 5ean, jokatuko duten eta zuzenean emango dugun lasterketako galderari zuzen erantzuten diotenen artean.
Probako 26. ekitaldian, ohi bezala, Lizarran hasi eta amaituko da. Parte-hartzaileek 1. mailako Girgillao eta 2. mailako Lezaun eta Eraul igo beharko dituzte, azken hori bi aldiz. EITBk zuzenean emango du lasterketa, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, 15:00etatik aurrera.
204 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek, datorren apirilaren 5ean, Lizarran. Guztira, 20 taldek hartuko dute parte. Lasterketa eitb.eus-en eta Euskal Telebistan izango da ikusgai.
Brandon McNulty nagusitu da 2024ko Miguel Indurain Sari Nagusian. Estatubatuarrak mendean hartu du Maxim Van Gils, bien arteko esprint zirraragarrian. Van Gils izan da bigarren eta Edgar Oscar Only hirugarren. Ion Izagirrek laugarren amaitu du.
Brandon McNultyk (UAE Emirates) irabazi du 2024ko Miguel Indurain Sari Nagusia, martxoaren 30ean, azken txanpara Maxim Van Gilsekin (Lotto Dstny) batera ihes eginda helduta eta belgikarra esprintean menderatuta. Ion Izagirre laugarren izan da.
Brandon McNultyk irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusiaren 25. edizioa. Ihes eginda heldu da azken txanpara, Maxim Van Gilsekin batera, eta estatubatuarra nagusitu da bien arteko esprintean. Ion Izagirre laugarren izan da.
Jon Izagirrek aukera du hirugarrenez irabazteko. Larunbatean jokatuko dute, hilaren 30ean, eta 22 taldek parte hartuko dute, WorldTeam mailako hamaika. Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma ere izango dira. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute, 15:00etatik.
Miguel Indurain Sari Nagusiak 25. urteurrena ospatuko du martxoaren 30ean. Edizio honetan, 22 talde ariko dira Nafarroako errepideetan, 200 kilometroko ibilbidean. Probaren bereizgarri nagusia azken txanpako gogortasuna izango da.
Datorren martxoaren 30ean Miguel Indurain txirrindularitza Sariaren 25. edizioa egingo dute Lizarran. 22 taldek hartuko dute parte, eta Jon Izagirre egungo txapelduna berriz irabazten saiatuko da. ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean izango da ikusgai.
Cofidiseko Jon Izagirre euskal txirrindulariak 2023ko Miguel Indurain Sari Nagusia irabazi du. Ormaiztegikoa bakar-bakarrik helmugaratu da. Garaipenak "plus" bat ematen diola Itzuliari begira onartu du.
Euskaltel-Euskadi, Caja Rural, Kern Pharma eta beste 18 talde, tartean UCI WorldTeam mailako hamar, Lizarrako irteeran izango dira, larunbatean. Aurreikuspena da parte hartzea Carapazek, Ion eta Gorka Izagirrek, Aranburuk eta Chavesek. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute lasterketa.
Lasterketak errepideko txirrindularitzaren izarrez beteriko zerrenda izango du, eta, besteak beste, Miguel Indurain eta Abraham Olano arituko dira bertan.
Caja Rural taldeko Jon Barrenetxea txirrindulariak erorikoa izan du Indurain Saria lehiatzen ari zela. Ihesaldian zegoen, eta bapatean oreka galdu eta erori egin da. Hala ere, gerora, ihesaldiaren bat egin du berriro bizkaitarrak.
Parte hartu Euskal Herriko Itzuliko etapetan egongo den lehiaketan, baita Miguel Indurain Sari Nagusian ere, eta Etxeondo etxeko ekipazio baten zozketan sartuko zara.
Gipuzkoarrarekin batera, Enric Mas, Oscar Rodriguez, Sergio Samitier, Gregor Muhlberger, Nelson Oliveira eta Antonio Pedrero lehiatuko dira Eusebio Unzueren zuzendaritzapean.
Apirilaren 2an Miguel Indurain saria emango dugu, zuzen-zuzenean. Gaur egin duten aurkezpenean azaldu dutenez, lasteketak 203 kilometro izango ditu eta Lizarran amaituko da. 21 talde arituko dira, 10 World Tourrekoak.
Movistar Team taldeko Enric Mas txirrindulariak erorikoa izan du jaitsiera batean eta lasterketa utzi behar izan du. Bere parte hartzea Euskal Herriko Itzulian zalantzan dago.
Euskal Herriko Itzuliaren atariko moduan goi-mailako lasterketa dugu gaur, Indurain Sari Nagusia Lizarran. Lasterketa zuzenean jarraitu ETB1en eta eitb.eus-en 15:00etatik aurrera.
Murtziarrak aurreikuspenak bete ditu eta bera nagusitu da Miguel Indurain Sarian. Verona bigarren izan da 20 segundora, eta hirugarren postuan Caja Ruraleko Nicholas Schultz sartu da.