Linea horrek Usansoloko ospitalera eramango du metroa, eta etorkizunean Busturialdetik eta Durangaldetik datozen Euskotrenen lineekin lotuko du. 400 metroko tunel bat eraikiko dute, eta 2. eta 5. lineak hartzeko geltoki bihurtuko da Sarratu.
Bestalde, Lutxana eta Erandio arteko bidaia 90 segundo gehiagokoa izango da, Metro Bilbaok zehaztu duenez, obrek irauten duten bitartean, 18 hilabetez.
Androidekin funtzionatzen duten telefonoetarako aplikazioa Bizkaiko garraio publiko guztietan erabil daiteke, Renfe, Bizkaia Zubia eta Portugaleteko txalupa eta aldiriko aparkalekuetan izan ezik.
Bizikleta pribatua gehiago erabiltzea da helburua, garraio publikoaren osagarria izan dadin. Datozen hilabeteetan Ansio eta Ibarbengoara hedatuko da ekimena, eta ondoren beste geltoki batzuk etorriko zaizkio atzetik, Bilboko batzuk, besteak beste.
Datozen hilabeteetan Ansio eta Ibarbengoara hedatuko da ekimena, eta ondoren beste geltoki batzuk etorriko zaizkio atzetik, Bilboko batzuk, besteak beste.
Foru Aldundiak berretsi du otsailaren 20ra arte izango dela % 50eko deskontua lurraldeko garraio publikoan. Bestetik, 12 urtetik beherakoentzako doako txartela onartu dute.
Erasoa 07:00etan izan da Abandoko metro geltokian. Biktimak zauri arinak ditu, eta sendagiria eman diote jada. Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu du.
Iazko abenduaren 23an adostu zuen Euskadiko Garraio Agintaritzak 12 urtetik beherakoentzat garraio publikoa doakoa izatea. Horrek 130.400 umerengan izango du eragina.
Sare guztiari eragin dion etenaldia egin dute, baina berrezarri dute. Eskailera mekanikoak eta igogailuak ere zerbitzurik gabe izan dira tarte luze batez.
Makinistari abisua eman diote, geltokira iritsi aurretik gelditzeko, biktima harrapa ez zezan. Biktima Gurutzetako ospitalera eraman dute, buruan kolpe handia baitzuen.
Metro Bilbaok iragarri duenez, hiru orduz, trenak bide beretik joan dira Bolueta eta Etxebarri geltokien artean, eta horrek sare osoari eragin dio. 16:15 inguruan, konpondutzat eman dute arazoa.
Enpresak jakinarazi duenez, "arazo teknikoengatik" egin dute etenaldia 06:00 aldera, eta bost ordu behar izan dute konpontzeko. Goizeko 11:00etan berriz ere lehen trena atera da, behar den frogak egin ondotik.
Garraio azpiegitura hau abian jarri zenetik martxan dauden trenak ordezkatuko dituzte. Bost bagoirekin osatutako tren digitalak izango dira, eta, beraz, edukiera % 12 handituko da. Trenez gain, aginte postu zentralizatua berrituko da eta horrek maiztasuna hobetzeko aukera emango du.
Metro Bilbaok Sopelan dituen tailerretan izan da lehendakaria astelehen honetan, eta alderdi politikoekin laster izango dituen bilerak izan ditu mintzagai.
Atzeratu diren ikasleei ikasgeletan sartzen uzteko agindu du EHUk, baita azterketen denbora luzatzeko ere. Matxura balaztatze-sisteman jazo da, 08:45 aldera, Sarrikoko geltokian.
Matxura 08:45ean izan da, Sarrikoko geltokian. Ke handia sortu, eta beste geltoki batzuetan ere zabaldu denez, larrialdietako haizagailuak aktibatu behar izan dituzte.
Zerbitzu horrek doako konexioa eskaintzen du 15 minutuz, "geltokian itxaroteko denbora laburra aprobetxatzeko". Orain arte konexio gehien dituzten estazioak Alde Zaharra, Abando eta San Ignazio dira.
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak agerraldia egin du Batzar Nagusietan, EH Bilduren galdera bati erantzuteko. Koalizio subiranistako batzarkideak 1. linean maiztasunak areagotzea eskatu du, Uribe Kostari zerbitzu hobeagoa emateko.
Metro Bilbaok ohar bat argitaratu du 'Barik garraio txartela' Facebookeko kontua ez dela ofiziala eta bertan garraio publikorako eskaintzen diren deskontuak faltsuak direla jakinarazteko.
Etxebarriko geltokian gertatu da matxura. Metroko beharginek 18:45ean konpondu dute matxura. Arazoa konpondu ondoren, zerbitzuak normaltasuna berreskuratuko du pixkanaka.
Aurretik, Renfek, Metro Bilbaok, Euskotrenek, Bizkaibusek edo Gasteizko autobusek debekatu dute beren instalazio eta ibilgailuetan patinete elektrikoak sartzea.
Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua normaltasunera itzuli da goizean goizetik. Metro Bilbaok jakinarazi duenez, "maiztasunak betetzen ari dira", atzerapenik gabe.
Trenak ere 15:00 pasata hasi dira bi geltokien artean zirkulatzen, baina trenbide bakar batetik egingo dute, eta maiztasunak txikiagoz. Etxebarri eta Basauri arteko zerbitzua etenda egon da 09:00etatik, eta Basauriko geltokia, itxita, geltokiko katenarian izan den matxura baten ondorioz.
Etxebarri eta Basauri arteko zerbitzua etenda dago eta Basauriko geltokia itxita dago 09:00etatik. Arazo tekniko horien ondorioz, atzerapenak gertatzen ari dira hiriko gainerako zerbitzuetan.
Arrazoi teknikoak direla eta, zerbitzua eten egin behar izan dute 17:20 aldera, eta ordubetera itzuli da egoera normaltasunera. Metro Bilbaok jakinarazi duenez, atzerapenak izango dira sare osoan, gertatutakoaren ondorioz.