Alemaniako taldeak, denera, 299.900 furgoneta saldu zituen urtarriletik irailera bitartean (Gasteizko lantegitik ateratzen direnak tartean), iaz baino % 7 gutxiago, beraz; horietatik 91.100 uztailetik irailera bitartean saldu ziren, iazko epe berean baino % 12 gutxiago.
Neurri hau bihar, astelehena, sartuko da indarrean. Horrela, Muntaketa Gordina, Pintura eta Azken Muntaketa sailetan, 04:30ean amaituko da gaueko txanda.
Zuzendaritzak eta enpresa batzordeak bilera egin dute Euskadiko lantegi handienaren egoera aztertzeko. Aurten, 33 egunez gelditu behar izan dute ekoizpena, malgutasun neurriei helduta, aldi baterako lan-erregulazioa saihesteko.
Mercedes-Benzek 1.000 milioi euro inbertitu ditu Gasteizen duen lantegian, 800.000 metro karraturaino handitzeko. Lanen helburua da 2026tik aurrera furgoneta elektriko berriak ekoiztea.
Aurretik iragarrita zituzten irailaren 6ko eta 20ko etenaldiei gehitzen zaizkie egunok. Etenaldia joan den maiatzean lortutako malgutasun-akordioaren barruan sartzen dira.
Alemaniako lizentziapean, DKW F89L modeloa IMOSA (Industrias del Motor, S. A.) enpresak fabrikatu zuen eta, denborarekin, Mercedes-Benzen esku geratu zen. Natxo Saenz de Camara bildumako ibilgailuetan espezializatutako kazetariak furgoneta horren arrakastaren jatorria azaldu digu.
Etenaldia 13 egunekoa izango da, eta lantegiko arlo guztietako langileei eragingo die. Zuzendaritzaren iritzian, eskari kopuruaren jaitsierak eta arrazoi teknikoek eragin dute produkzioa tarte batean geratzea.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak nabarmendu du duela 70 urte Mercedes Benzek Arabako hiriburua "leku egokia" zela "etorkizuneko proiektu bat ezartzeko" erabaki zuela (adierazpenak gaztelaniaz).
Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadiko industriak mundu mailan duen pisua nabarmendu du, eta Mercedes Benz bezalako enpresekin lankidetzan aritzea onuragarria dela bi aldeentzat.
Astearte honetan, 2026tik aurrera furgoneta elektriko berriak ekoizteko instalazioak handitzeko eta egokitzeko lanak aurkezteko ekitaldia egin da Euskadiko automobilgintzako enpresa handienean, 5.000 lanpostu zuzen ingururekin.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren arabera, erosleek kalte ordaina jasotzeko eskubidea dute, iruzur bidez salerositako autoen legez kontrako gailuak kalte egin badio.
Gaur eta martxoaren 24an etenda egongo da ekoizpena. Urteko bigarren etena izango da. Lan hitzarmenean jasota dagoen malgutasun poltsatik deskontatuko zaie langileei.
Lanuzteak tarteko, ez dira heldu automobilgintza enpresak behar zituen piezak, eta ondorioz, muntaketa gordina, muntaketa eta pintura arloetan geldituta egongo da produkzioa.
Ostegunean, ELAk irabazi zituen hauteskunde sindikalak lantegian. Gainera, joan den udan hitzarmena errefusatu zuen bloke sindikalak, ELAk, LABek eta ESKk, multinazionalaren zuzendaritzarekin sinatu zutenak gainditu zituen: UGT, CCOO, Ekintza eta PIM.
Gainera, joan den udan hitzarmena errefusatu zuen bloke sindikalak (ELA, LAB eta ESK) multinazionalaren zuzendaritzarekin sinatu zutenak (UGT, CCOO, Ekintza eta PIM) gainditu ditu.
Mercedes-Benzek ez du oraindik baieztatu, baina fabrikako zuzendari nagusiak ziurtzat jotzen du. Konpainiaren plana da 1.200 milioi euro inbertitzea Gasteizko lantegian, eta esleipena aurretiko pausoa litzateke.
Emilio Titos lantegiko zuzendaria Gorka Urtaran Gasteizko alkatearekin bildu da goizean, eta instalazio berrien nondik norakoak aurkeztu dizkio. Nabarmendu duenez, egitasmoak hiriaren Eraztun Berdea eta udal araudia "errespetatuko" ditu.
Gorka Urtaranek nabarmendu du "egun handia" dela Gasteiz, Araba eta EAE osoarentzat. Jaso duten proposamenak, gainera, hiriaren Eraztun Berdea eta udal araudia "errespetatzen" dituztela adierazi du alkateak.
5.000 pertsonak egiten dute lan Gasteizko lantegian eta zeharkako 30.000 lanpostu inguru sortzen ditu. Udako oporren ondoren, 2026ra arte onartutako lan hitzarmen kolektiboarekin ekin diote lanari beharginek.
ELAko idazkari Nagusiak Euskadi Irratian adierazi duenez, hitzarmena adostu ondotik, ez du Gasteizko Mercedesen inguruko inbertsioen inongo berririk. "Lotsagarri" jo du langileek jasan behar izan dute presio mediatiko eta politikoa.
Emilio Titos zuzendari nagusiak ohar batean adierazi duenez, "orain etorkizuna gure sendotasunetatik eraikitzea dagokigu, eta elkarrekin egingo dugu!".
Ez da ELAk, LABek eta ESKk eskatu bezala urtero soldatetan KPIaren igoera aplikatuko, baina aurten % 6ko soldata igoera izango dute langileek, hilean 176 euro gehiago batez beste. 2023 eta 2026 artean berriz, igoera % 2,25ekoa izatea adostu dute.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak oso positibotzat jo du Mercedes-Benzeko langileen bozketaren emaitza. Zupiriak uste du Mercedes-Benzek egin nahi duen inbertsioak garrantzi handia duela Gasteizko lantegiaren jarraipena ziurtatzeko.
Sortuko idazkari nagusiak begi onez ikusten du Mercedes-Benzek agindutako inbertsioa, baina oso kritiko agertu da enpresaren zuzendaritzarekin eta EAEko ordezkari instituzionalek izandako jarrerarekin.
Esti Cosano EITB Mediako albistegietako ekonomia arduradunak Mercedes-Benzeko langileen bozketaren emaitzak enpresaren eta euskal ekonomiaren etorkizunean duen garrantzia aztertu du.
Atzoko erreferendumeko emaitza eta izandako parte-hartzea, biak azpimarratu ditu Industria sailburuordeak. "Balorazioa oso positiboa da, dudarik gabe", esan du.
UGT, CCOO, Ekintza eta PIM sindikatuek azpimarratu dute aurreakordioari babesa ematea ezinbestekoa zela multinazionalaren zuzendaritzarentzat, 1.200 milioiko inbertsioa egiteko. LABek eta ELAk langileen mobilizazioak eta lan-baldintzak hobetzeko borroka azpimarratu dituzte.
Oso parte hartze handia (% 94) izan da erreferendumean. Tailerretan ezezkoak irabazi badu ere, bulegoetan eta boto telematikoan zabal babestu dute gehiengo sindikalak zuzendaritzarekin adostutako ituna, eta, hortaz, baietza gailendu da azkenean.