Konpainiak salmenten % 15eko igoera izan du, guztira 35.527 milioi euro. Mercadonak 31 denda eta 2.400 langile baino gehiago ditu EAEn. Nafarroan beste 11 supermerkatu eta 700 behargin baino gehiago ditu.
Sindikatuen deialdirik gabe, dozenaka nekazari euren traktorekin bildu dira Jundizko industriagunean. Mercadonaren banaketa zentroaren inguruan egin dute protesta, eta bertako sarrera-irteerak itxi dituzte. Euren "lurrak" eta "osasun publikoa defendatzen ari direla esan dute.
Datorren ostiralean hasiko den Euskaraldiari babesa erakutsi diote hainbat supermerkatuk. Eurentzat ere garrantzitsua delako bezeroek euskaraz kontsumizeko aukera izatea.
Lidleko Gelatelli Eclipse, Mercadonako Espiral, eta Aldiko Chupy Fresh eta Chupy Cola dira produktuak. Etxean dituzten pertsonei ez kontsumitzeko eta saltokian itzultzeko gomendioa eman diete.
Orain dela bi urte, alarma egoera baino lehen, komuneko paperarekin bizi izandako zoramena errepika ez dadin, supermerkatuek ezohiko neurria hartu dute: errazionamendua. Arazoa ez omen da hornidurarik eza, kontsumitzailearen portaera baizik.
Horien artean daude Mercadona, FCC taldea edo Ignacio Ugartetxe euskal enpresaria. Ordainketa gehienak hauteskunde garaian egin ziren, kontratu publikoak lortzeko asmoarekin.
Sindikatuak adierazi duenez, COVID-19aren ondorioz jarduera bertan behera utzi beharko balitz, "frutak, barazkiak eta arrainak hornitzeko arazo larri bati aurre egin beharko genioke".
Eroski eta Mercadona bezalako enpresa banatzaile handiek lasaitasunerako deia egin dute, esanez lanean dabiltzala dendatan elikagaien hornidura bermatzeko.
Legez kanpokotzat jotzen du Auzitegi Gorenak Mercadonak duen lurzoruaren birkalifikazioa. Litekeena da eraikina bota behar izatea, baina bide judizialak luze jo dezake.
Jaurlaritzarekin ituna izenpetu dute Carrefour, Inditex edota Mercadona merkataritza kateek. Idatzizko zein ahozko harremanetan euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute.
Mercadonak bere lehen denda zabaldu du gaur Bizkaian. Goizean goizetik, bezero askok ilara luzeak sortu dituzte sarreran eta egun osoan jendez gainezka egon da supermerkatua.
Valentziako elikagia kateak Bizkaian ireki du lehenengo supermerkatua. Azaroaren 12an, Basaurikoaren txanda izango da. Egun, hiru supermerkatu ditu Gasteizen eta beste bi zabalduko ditu abendurako.
Mota guztietako iritziak jaso ditu 'EHZ'k Mercadonaren irekieraz. Prezio merkeak eta sortuko dituen 40 lanpostuak aipatzen dituzte, baina denda txikiak itxiko diren beldurra ere badago.
50 milioi euro inbertituko dituzte eta Jundizeko industrialdean egingo dute. 100 lanpostu sortuko dira. Lanak 2015eko bigarren seihilekoan hasiko dira.
Asteazken honetan inauguratu du Mecadonak EAEko lehen denda Gasteizen. Iñigo Agirre Arabako hiriburuan izan da, supermerkatuko lehen erosleekin batera, eta baita denda txikien jabeekin ere. Ikus ezazu
Probintzia honetan eraikiko den marka honetako lehen supermekatua Iruneko Araso Industria-Gunean eraikiko da, baina ez du data zehatzik. 'EHZ'n bertako biztanleen iritziak jaso ditugu.
Mercadona zabalduko dute Basaurin (Bizkaia), eta herritarrek ondo ikusten duten arren, merkatari txikiek ez dute hain egoki hartu erabakia. Alde ala kontra daude basauritarrak? Ikus ezazu erreportajea
Eibarko merkatari txikiak kexu dira, Mercadonak Eibar erdian dendagune berria ireki nahi baitu. Oraingoz, asmoa besterik ez da, baina merkatariak kontra azaldu dira.
Epailearen aurrean adierazi duenez, egindako ordainketa bakarrak FAES fundazioari (Jose Maria Aznar presidente ohia da fundazio horretako presidentea) eta Mujeres por Africa elkarteari egin zizkion.
Mercadonak ekarriko dituen ondorioekin ez datoz bat dendariak. Batzuen ustez, erosleak erakartzeko amua izango da. Beste batzuen iritziz, gainerako dendetan lanpostuak galtzeko arriskua ekarriko du.