Carlos Vicente Alaveseko jokalariak EA Sports Ligako 12. jardunaldian Mallorcaren aurka lortutako garaipenaz hitz egin du. Oso pozik agertu da emaitzarekin eta oso harro Mendizorrotzara hurbildu den taldeaz eta zaleez (adierazpenak gaztelaniaz).
Partida oso parekatuan, non intentsitatea aukerak baino gehiago nabarmendu den, Jon Guridik partidako gol bakarra sartu du, Ligan berriz irabazteko bost jardunaldiz jarraian galdu ondoren.
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute EA Sports Ligako 10. jardunaldiko Alavesen eta Valladoliden arteko partida (Mendizorrotza) urriaren 18an, ostiralean, 21:00etan. Guridi eta Guevara Alaveseko jokalariek futbol partidak euskaraz eta irekian ematearen garrantzia azpimarratu dute.
Toni Martinez Alaveseko jokalariak EA Sports Ligako 9. jardunaldian Barçaren aurka jasotako porrota baloratu du. Huts egindako abaguneek partidaren norabidea aldatzea eragotzi dietela nabarmendu du, baita kontrako golak ekarri dituzten akatsek ere.
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak EA Sports Ligako seigarren jardunaldian Sevillaren aurka lortutako garaipena baloratu du. Batez ere lehen zatian taldeak erakutsitako maila ona azpimarratu du, eta jokalariek entrenamenduetan landutakoa ondo aplikatu dutela gaineratu du.
Babazorroak 2-1 nagusitu dira Carlos Vicenteren eta Carlos Martinen golei esker, minutuek aurrera egin ahala menderatu duten partidan, Lukebakiok partidari emozioa eman arren.
Alavesek Sevilla hartuko du, ostiral gauean, Mendizorrotzan; Gasteizko taldeko entrenatzailearen iritziz, Sevillak aurreko partidan lortutako garaipenak "lasaitasun handia" emango die Francisco Javier Garcia Pimientaren gizonei. Luis Garcia Plazak uste du norgehiagoka "oso garrantzitsua" dela.
Alavesek 2 eta 0 irabazi du Mendizorrotzan Las Palmasen aurka EA Sports Ligako laugarren jardunaldiko partida. Golak Carlos Vicentek eta Toni Martinezek egin dituzte.
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak Donostian Realaren aurka jokatuko duten derbiaren inguruan hitz egin du prentsaurrekoan. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
Ander Guevara Alaveseko jokalaria pozik azaldu da Mendizorrotzan Betisen aurka lortutako puntuarekin. Taldeak partida ona egin duela adierazi du, eta emandako irudia "harro" egoteko modukoa dela.
Partida oso parekatua izan da eta bi taldeek nagusitasun uneak izan dituzte, baina babazorroen punteria faltak eta Sivera bikain batek markagailua hutsean utzi dute.
Alaveseko entrenatzaileak, Luis Garcia Plazak, taldean izan den "iraultza" azpimarratu du, irteera askorekin, baina pozik agertu da etorritako jokalari berriekin.
Alavesek Moussa Diarra aurkeztu du Mendizorrotzan. Toulouse taldean aritu ostean, 2028ra arte sinatu du babazorroekin, eta dagoeneko ezagutu ditu bere taldekideak.
Alaves entrenamenduetara itzuli da hilabete barru hasiko den denboraldia prestatzeko. Jon Guridi jokalariak azken urteetako bolada onarekin jarraitu nahi duela adierazi du.
Alavesek 2024/2025 denboraldiaren prestakuntza lanari ekin dio eta lehen egunean jokalariek azterketa medikuak izan dituzte. Ander Guevara gasteiztarrak "disfrutatzen jarraitzea" espero duela adierazi du. Era berean, azken egunetako zurrumurrei Alavesekin kontratua duela esanez erantzun die.
Alavesek Getaferen aurka jokatu du 2023-24 denboraldiko EA Sports Ligako 37. jardunaldiko partida. 1-0 irabazi du, salbazioa bermatuta zeukan, baina neurketa amaitutakoan zaleekin ospatu du beste denboraldi bat emango duela Lehen Mailan.
Halaber, klubak 10 euroko promozio berezi bat atera du Gloriosoko bazkideentzat. Gauzak horrela, bazkide bakoitzak bi sarrera jaso ahal izango ditu prezio horretan.
Azpeitiarrak Gasteizko taldearen bi golak sartu ditu, talde handi baten aurka. 2-2ko gola luzapenean egin du Guridik, eta Mendizorrotzan giro bikaina izan da.
Norgehiagoka Gloriosas Astea izenekoaren testuinguruan jokatu dute. Marta Sanadrik egin du gola, 13. minutuan. 4.000 zale izan dira 100 urte bete berri dituen Gasteizko zelaian.
Mendizorrotzak 100 urte bete ditu 2024ko apirilaren 24an, eta Alavesek Celtaren aurka EA Sports Ligako 33. jardunaldiko partida jokatu aurretik, klubak eta zaleek mendeurrena ospatu dute pankartekin, kantuekin eta euskal dantzekin.
Alavesek partida oso ona jokatu du, eta hasieratik izan du mendean Celta. Simeone, Guridi eta Benavidez izan dira golegileak. Garaipen honekin, babazorroek esku-eskura dute salbazioa.
Alfonso Fernandez de Troconiz Alaveseko presidenteak Garcia Plazaren balizko berritzeari buruz hitz egin du Radio Vitorian. "Misterraren berritzea bigarren mailara igaro da denboraldiko helburuak lortu arte", adierazi du Arabako taldeko presidenteak.
Larunbatean, hilaren 27an, 100 urte beteko dira Mendizorrotzan historiako lehenengo partida jokatu zutenetik; Santiago de Pablo historialariak EITB Mediarekin hitz egin du, eta zelaiaren gaineko hainbat istorioren eta bitxikeriaren berri eman digu.
Larunbat honetan 100 urte beteko ditu Mendizorrotza Alavesen futbol zelaiak, eta kluba ospatzen ari da aste honetan. Ander Guevarak eta Carlos aitak, Alaveseko jokalaria izan zen, hitzaldia eskaini dute.
Gasteizko taldeak oso gertu du mailari eustea ziurtatzea eta, ikuspegi horretatik, larunbatean Mendizorrotzan Celta aurkari jokatuko duen neurketa, Duarteren iritziz, "ezinbestekoa" da. Alaveseko atzelariak, halaber, Mendizorrotzako mendeurrena eta Luis Garcia Plaza entrenatzailea izan ditu hizpide.
Arabako taldea 2-0 nagusitu da Mendizorrotzan jokatutako EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partidan. Benavidez eta Luis Rioja izan dira golegileak. Luis Garcia Plazak zuzendutako mutilek hiru neurketa jarraian zeramatzaten irabazi gabe.
Samu Omorodion Atletico Madrilek utzita Alavesen ari den jokalariak koltxoneroen aurka neurtuko ditu indarrak igandean, apirilak 21. Partida berezia izango dela aitortu du.
Alaveseko jokalariak nola sentitzen den kontatu du elkarrizketa honetan. Erabat osatuta dagoela esan du, taldearekin lanean eta entrenatzen jarraitzeko prest.
Alavesek eta Celtak jokatuko duten partidarekin bat egingo du, eta, beraz, Gasteizko taldearen autobusari harrera egingo zaio apirilaren 27an, Cervantes Pasealekuan.