Mendiko Lasterketen Munduko Txapelketa asteburu honetan jokatuko da Sorian, eta gaur goizean lehiatu da lehendabiziko proba: kilometro bertikala. Naiara Irigoienek eta Alain Santamariak bereganatu dute urrezko domina.
"Alpine Connection" izeneko egitasmoan, Jornetek 16 etapa egin ditu, 1.207 kilometro; desnibel metatua 75.344 metrokoa izan da. Suitzan, Frantzian eta Italian ibili da, eta gain mitikoak igo ditu, erronka honetan.
Beste behin irudi ikusgarriak utzi dizkigu lasterketak. Frantziarrak 19 ordu 54 minutu eta 23 segundo behar izan ditu 171 kilometro eta 10.000 metroko desnibel positiboa dituen lasterketa bukatzeko.
Fidel Fernandez kantabriarra eta Chelo Velasco asturiarra izan ziren onenak pasa den uztailaren 12tik 14ra jokatu zen Ehunmilak ultratrailaren 13. ekitaldian. 171 kilometro dituen lasterketa gogor bezain ederra da. Helmugara iristea bada nahikoa garaipen lasterketa honetan.
Joan den asteburuan Ehunmilak mendi-lasterketa jokatu zuten, eta gogorra izan arren, ibilbideak eskaintzen dituen bista pribilejiatuak nabarmendu dituzte hainbat parte hartzailek.
Fidel Fernandez Varelak irabazi du Ehunmilak mendi lasterketa, gizonezkoen mailan. 23 ordu, 26 minutu eta 7 segundo behar izan ditu 171 kilometroko ibilbidea egiteko. Igon Mancisidor Arruti izan da bigarrena eta David Calero Rodriguez hirugarrena.
Eskuderok txapela lortu du 90 kilometroak 10 ordu eta 1 minutuan eginda. Mayi Mujikak, berriz, 12 orduan heldu da helmugara, errekor berria ezarriz. Ehunmilak proban, aldiz, Fidel Fernandez doa lasterketa buru.
Malen Osa mendi korrikalariak, lehen aldiz Zegama-Aizkorri lasterketan parte hartu du eta bigarren postua eskuratu du. Gainera, Golden Trail Serieseko liderra da. Saioan korrikalariak bere ibilbideari buruz hitz egin du.
Ordiziarra Skyrunner World Series zirkuituko lidertzan da eta hori da aurtengo bere helburu nagusia. Bere lehen Zegama-Aizkorrin ere bosgarren postua lortu zuen, eta, larunbatean, ekainaren 15ean, Madeiran Euskal Selekzioarekin egongo da.
Ekainaren 1ean jokatu zen Leitzan Euskal Herria Mendi Erronkaren 10. ekitaldia. 67 kilometroko lasterketa da, eta aurten, gainera, Euskal Herriko Ultra Txapelketa ere izan da. Ander Iñarra eta Mayi Mujika gipuzkoarrak izan dira garaile, eta marka egin dute biek.
Mayi Mujika eta Ander Iñarra nagusitu dira larunbat honetan Leitzan jokatu den Euskal Herria Mendi Erronka lasterketan, eta biek ala biek marka ezarri dute.
Igandean, Zegama-Aizkorri mendi lasterketan aurrenekoz leihatu zen, eta bigarren postu ederra lortu zuen oñatiarrak; EITB harekin izan da, eta berak adierazi digu nola dabilen balentria hori erdietsita.
Inoizko Zegama-Aizkorri jendetsu eta arrakastatsuenetako bat izan zen igandean, maiatzaren 26an. Milaka pertsona gerturatu zen mendiko lasterketaz gozatzeko eta, lasterkarien artean, Kilian Jornet nagusitu zen, 11. aldiz proba honetan. Malen Osa oñatiarra bigarren postuan helmugaratu zen.
Korrikalariak harri, belar eta lokatz artean gora eta behera, eta ikusleek ere izan dute zereginik: goiz esnatzea aurrena, eta Aizkorri edo Sancti Spiritura igotzea hurrena.
Kilian Jornet bere marka hobetzear izan da, baina gutxigatik ez du lortu. Osak, aldiz, lasterketa bikaina egin du, eta bigarren izan da helmugan, Nordskar norvegiarraren atzetik.
Jornet nagusitu da gizonezkoen mailan, 3 ordu, 38 minutu eta 8 segundoko marka eginda, Elazzaoui izan da bigarren eta Przedwojewski hirugarren. Emakumezkoetan, Nordskar izan da onena, 4 ordu, 29 minutu eta 13 segundoko markarekin, Malen Osa izan da bigarren eta Marta Martinez hirugarren.
Kilian Jornet 2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoiko irabazleak EITB Mediarekin hitz egin du lasterketa bukatu ostean. Egindako lanarekin pozik azaldu da. (adierazpenak gaztelaniaz)
Naiara Irigoien nagusitu da 2024ko Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalean, emakumezkoen mailan. Gizonezkoenean, aldiz, Omi Ryunosuke izan da irabazlea. 250 lasterkeari lehiatu dira.
Maiatzaren 12an Kanpezu-Joar mendi lasterketa jokatu zen, eta Euskadiko txapelak izan ziren jokoan. 26,5 kilometroko ibilbidean azken txanpa bikaina eginda Ander Iñarra lezoarra nagusitu zen gizonezkoetan. Emakumezkoetan, berriz, sekulako erakustaldia eman zuen Ainara Urrutiak.
Zegama-Aizkorri lasterketa maiatzaren 26an jokatuko da, eta, besteak beste, han izango dira Kilian Jornet -berak dauka lasterketako markarik onena- eta Manuel Merillas eta Daniela Oemus iazko garaileak.
Zegama-Aizkorri lasterketa maiatzaren 26an jokatuko da, eta, besteak beste, han izango dira Kilian Jornet -berak dauka lasterketako markarik onena- eta Manuel Merillas eta Daniela Oemus iazko garaileak.
Gemma Arenas eta Miguel Heras korrikalariek irabazi zuten aurtengo Domusa Teknik mendi-lasterketa, Azpeitia, Errezil, Bidania-Goiatz eta Beizama arteko ibilbidean. Mayi Mugikak eta Oihana Azkorbebeitiak osatu zuten nesken podiuma; gizonezkoena, berriz, Alvaro Ramosek eta Goar Lopetegik.
Javi Dominguez mendi korrikalaria elkarrizketatu dugu "Helmuga" saioan. Lana, kirola eta familia uztartzeak zer dakarren kontatu digu, baita mendian zer sentitzen duen ere.
Javi Dominguez mendi korrikalari gasteiztarra izango da igande honetako protagonista ETB1eko "Helmuga" saioan. Mendian korrika egiteak zer ematen dion kontatuko du, besteak beste.
Azaroan ospatuko da Mariren Kobak Trail lasterketa. 90 km inguruko lasterketan, kobak topatu behar dituzte parte hartzaileek, baina ibilbidea markatu gabe dago. Orientazio mapak eskaintzen dizkiete, eta 15 minutu dituzte mapok interpretatzeko. Bidean, pertsonaia mitologikoekin egingo dute topo.
Korrikalari katalanak aurten lehiatuko dituen lasterketak zeintzuk izango diren jakinarazi du, eta horien artean dago Zegama-Aizkorri. Dagoeneko hamar aldiz irabazi du Gipuzkoako mendi lasterketa, eta berea da errekorra.
Zapata konpontzaileen 4. belaunaldikoa da Oskar, eta berak jartzen ditu punta- puntako vibram zola italiarrak. Euskal Herritik ez ezik, Granada, Albacete edo Benasquetik jasotzen dituzte enkarguak eta praka bete lan daukate. Vibram etxeak Europako ehun zapatarirekin egin du akordioa zolak jartzeko
Gontzal Murgoitio mendi korrikalariak aitortu du 2023. urtea zaila izan dela berarentza; baina, aldi berean, azpimarratu du orain mentalki hobeto dagoela, eta aurten berriro saiatuko dela entrenamenduez gozatzen eta lehiaketetan bere mailarik onena ematen.
Etiketa Berdea zer den azaldu digu Gotzon Idirin korrikalariak. Izan ere, mendi lasterketek hartu duten norabidearekin kezkatuta, egoera bideratzeko dekalogoa, manifestu bat, sortu dute.
Gizonezkoen mailan, Julen Martinez de Estibariz izan da irabazlea, 10 ordu, 44 minutu eta 48 segundoko markarekin. Emakumezkoenean, aldiz, Ane Zabala nagusitu da, 14 ordu, 30 minutu eta 2 segundoko marka eginda.
Aurten 'Ehunmilak' lasterketa irabazi zuen Uxue Fraile kirolariak. 29 orduz, 175 bat kilometro egin zituen oinez eta korrika. Horrelako lasterketa bat nola prestatu eta aldez aurretik zer jan behar den azaldu digu korrikalariak.
SOS Deiak-112 zerbitzura egindako dei batek Larrialdi Zerbitzuei jakinarazi die mendi-lasterketa horretan parte hartzen ari zen atleta bat ondoezik zegoela. Korrikalaria helikopteroan eraman dute Zeanuriko kanpaina-ospitalera.
600 korrikalarik hartu dute parte Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren hamargarren edizioan. Clementine Geoffrayk irabazi du emakumezkoen mailako lasterketa, eta Alain Santamaria izan da nagusi gizonezkoen mailan. Biek, gainera, errekor berriak ezarri dituzte.
Alain Santamariak irabazi du gizonezkoen mailako lasterketa eta Clementine Geoffray izan da nagusi emakumezkoen mailan. Biek ala biek, probako errekorrak ezarri dituzte.