Markina-Xemein

1 / 9 Hurrengoa
''Matxin'': ''Saiatuko gara Almeidak, etapa irabazita, lehen postuari eusten''

''Matxin'': ''Saiatuko gara Almeidak, etapa irabazita, lehen postuari eusten''

UAE taldeko zuzendariak, Joao Almeidak Itzuliko laugarren etapa eta lasterketako maillot horia eskuratuta, nabarmendu du nola portugaldarra ohitu behar den Itzuliaren ibilbideetara, alegia, nagusi diren mendate laburretara.

Etapa eta maillot horia Joao Almeidarentzat, Markina-Xemeinen, Itzuliko laugarren egunean

Etapa eta maillot horia Joao Almeidarentzat, Markina-Xemeinen, Itzuliko laugarren egunean

UAE taldeko portugaldarrak Izuan utzi ditu atzean aurkari guztiak, eta bakarka helmugaratu da; sailkapen nagusian, 30 segundora du Schachmann, orain arteko liderra. Alex Aranburuk, bikain beste behin, bosgarren postua lortu du.

2025eko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar-Eibar (153,6 km)

2025eko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar-Eibar (153,6 km)

Zazpi mendate igo beharko dituzte ziklistek, tartean 1. mailako hiru. Etapako lehen zatian, Krabelin izango da, eta antolatzaileek nabarmendu dute igoera hori "izugarri latza" izango dela. Trabakua bi aldiz igoko dute, eta, 2024an ez bezala, ez dute Gorla igoko, baina Karabieta bai.
Almeida: ''Oso pozik, ez naiz ondo sentitu, baina dena emanda irabaztea lortu dut'''

Almeida: ''Oso pozik, ez naiz ondo sentitu, baina dena emanda irabaztea lortu dut'''

Joao Almeidak irabazi du 2025eko Itzuliko 4. etapa eta bera da lasterketako lider berria. Garaipena bereganatu ostean EITB Mediarekin hitz egin du Portugalgo txirrindulariak. (adierazpenak gaztelaniaz)

Izuako igoerak Almeida aukeratu du 4. etapako irabazle eta Itzuliko lider berri

Izuako igoerak Almeida aukeratu du 4. etapako irabazle eta Itzuliko lider berri

UAEko txirrindulari portugaldarra Izuako igoeran nabarmendu da -3,5 km-koa % 10,6ko maldarekin- eta garaipenarekin sailkapen nagusiko lidergoan kokatu da, Maximilian Schachmann Soudal Quick-Step taldeko alemaniarraren lekua hartuta.
Izuako igoerako momentu onenak eta Itzuliaren 4. etapako azken kilometroa

Izuako igoerako momentu onenak eta Itzuliaren 4. etapako azken kilometroa

2025eko Itzulia txanpa erabakigarrian sartu da, laugarren etapa atzean utzita. Bideo honetan dituzu ikusgai helmugatik 10 kilometrora kokatuta egon den Izuako igoerako mementu onenak eta etapako azken kilometroa.

Euskaltel-Euskadiko Txomin Juaristik Itzuliko 4. etapako Izuarako igoeraren xehetasunak eman dizkigu

Euskaltel-Euskadiko Txomin Juaristik Itzuliko 4. etapako Izuarako igoeraren xehetasunak eman dizkigu

2025eko Itzuliko laugarren jardunaldian, txirrindulariek Izua igoko dute, Matsariatik. Euskaltel-Euskadi taldeko Txomin Juaristi ziklistarekin izan gara, igoeraren nondik norakoak bertatik bertara aztertzeko.

2025eko Itzulia faborito argirik gabe abiatuko da Gasteiztik

2025eko Itzulia faborito argirik gabe abiatuko da Gasteiztik

Euskal proba, txirrindularitza egutegiko astebeteko lasterketa erakargarrienetako bat, zuzenean jarraitu ahal izango da egunero eitb.eus-en eta ETB1en.
2025eko Euskal Herriko Itzulia: txirrindularien zerrenda ofiziala

2025eko Euskal Herriko Itzulia: txirrindularien zerrenda ofiziala

Juan Ayuso iazko irabazlea ez da Itzuliaren 64. edizioan izango. Aurten, Pello Bilbao, Ion Izagirre, Sepp Kuss, Daniel Felipe Martinez, Joao Almeida edo Enric Mas dira, besteak beste, txapela bereganatzeko faborito nagusiak.
Joseba Beloki, Itzuliaren ibilbideaz: ''Beasaingo etapak markatuko du, dezente''

Joseba Beloki, Itzuliaren ibilbideaz: ''Beasaingo etapak markatuko du, dezente''

Lazkaotarrak Gasteizko erlojupekoa diseinatu du, alegia, lehenengo etapa. Haren iritziz, ibilbidea "nahiko konpentsatuta" dago; hirugarren etapan, Gaintzako eta Lazkaomendiko igoeretan aldeak egon litezkeela uste du.

Itzulia, berehala errepideetan eta EITBn

Itzulia, berehala errepideetan eta EITBn

2025eko Itzulia berehala izango dugu euskal errepideetan zehar, apirilaren 7tik 12ra, hain zuzen ere. Hona hemen iragarki bideoa, motorrak berotzeko.

2025eko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila, ibilbidea, ordutegia: Beasain-Markina-Xemein (169,6 km)

2025eko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila, ibilbidea, ordutegia: Beasain-Markina-Xemein (169,6 km)

Parte-hartzaileek zazpi mendate igo beharko dituzte, tartean 1. mailako Izua, azken hori eguneko azken kilometroetan. Igoera horren gainean, hala diote antolatzaileek: "Hor erabakiko da, zalantzarik gabe, etapako garailea, eta sailkapen nagusiak ere aldeak izango dira".
2025eko Euskal Herriko Itzuliak 16,5 kilometroko erlojupekoa izango du lehen etapan, Gasteizen

2025eko Euskal Herriko Itzuliak 16,5 kilometroko erlojupekoa izango du lehen etapan, Gasteizen

Lasterketako 64. ekitaldia ostegunean aurkeztu dute. Apirilaren 7an hasi eta 12an amaituko da, ohi bezala sei etapa izango ditu, eta, txirrindulariek, guztira, 27 igoera puntuagarri egin beharko dituzte; horietako lau 1. mailakoak izango dira, eta hiru azken etapan egin beharko dituzte.
Mariezkurrenaren sustoa orkatila bihurritu duenean, Markina-Xemeingo partidan

Mariezkurrenaren sustoa orkatila bihurritu duenean, Markina-Xemeingo partidan

Jon Mariezkurrenak orkatila bihurritu du Markina-Xemeinen Elordi eta Zabaletaren aurka jokatu duen Binakako Txapelketako partidan. Zorionez, dena susto batean geratu da eta jokatzen jarraitu ahal izan du.

Ibon Oregi: ''Surfa eta itsasoa pasioa dira niretzat''

Ibon Oregi: ''Surfa eta itsasoa pasioa dira niretzat''

Oregik bosgarren egin du Surf Egokituko Munduko Txapelketan. Bizkaitarrak istripu larria izan zuen 2020. urtean, eta ezkerreko hanka galdu zuen haren ondorioz.

Puntista ohien bazkaria Markina-Xemeinen

Puntista ohien bazkaria Markina-Xemeinen

100 puntista ohi inguru batu dira Markina-Xemeinen bazkari batean. Zestan izar handia izan den "Txino" Bengoa izan da antolatzaile nagusia. Zesta-punta berriz ere olatu aparretan egotea nola bizi duten galdetu diegu. 

Markina-Xemeinek irabazi du Euskal Herriko Eskuzko Herriarteko Txapelketa

Markina-Xemeinek irabazi du Euskal Herriko Eskuzko Herriarteko Txapelketa

Gasteizko taldeari finaleko hiru partidak irabazi dizkiete bizkaitarrek, kadete, gazte eta senior kategorietan.

Xabi Barandika eta Imanol Lopez, Markina-Xemeingo Grand Slameko txapeldunak

Xabi Barandika eta Imanol Lopez, Markina-Xemeingo Grand Slameko txapeldunak

Gernika-Lumoko aurrelariak eta Zumaiako atzelariak Jean Olharan eta Ion Ibarluzea menderatu dituzte, finalean, bi jokotan, 15-7 eta 15-8, Markinako Unian, asteartean. Barandika eta Lopez nagusi izan dira, eta merezita irabazi dute.
Imanol Lopez: ''Oso pozik nago, bikote polita egin dugu, eta asko disfrutatu dugu''

Imanol Lopez: ''Oso pozik nago, bikote polita egin dugu, eta asko disfrutatu dugu''

Xabi Barandika eta Imanol Lopez izan dira nagusi Markina-Xemeingo Grand Slameko finalean. Egindako lanarekin gustura agertu dira partida ostean. 

Barandika-Lopez eta Olharan-Ibarluzea, Markina-Xemeingo finalera

Barandika-Lopez eta Olharan-Ibarluzea, Markina-Xemeingo finalera

Olharanek eta Ibarluzeak partida ederra egin zuten Laduche eta Basqueren aurka, eta 13-15 eta 14-15 nagusitu ziren. Barandikak eta Lopezek, berriz, Johan eta Del Rio hartu zituzten mendean, hiru setetan. Finala uztailaren 16an izango da, Karmen egunean.

Barandika-Lopez vs Olharan-Ibarluzea, Markina-Xemeingo final handia

Barandika-Lopez vs Olharan-Ibarluzea, Markina-Xemeingo final handia

Laduche eta Basque Markina-Xemeingo Grand Slametik at geratu dira Olharan eta Ibarluzearen kontra 13-15 eta 14-15 galduta. Barandikak eta Lopezek, berriz, mendean hartu dituzte Johan eta Del Rio (11-15, 15-9 eta 5-2).
Arroka handi bat menditik erori da Markina-Xemeinen, eta baserri baten aurka jo du

Arroka handi bat menditik erori da Markina-Xemeinen, eta baserri baten aurka jo du

Harkaitzak Bizkaiko udalerriko Arretxinaga auzoan dagoen baserri baten aurka jo du. Talkak gas-ihesa eragin zuen. Perituek baserriaren egituran izandako kalteak aztertu beharko dituzte, eta arroka egun gutxi barru kenduko dute.

Laduche-Basque vs Olharan-Ibarluzea eta Barandika-Lopez vs Johan-Del Rio, Markina-Xemeingo finalerdiak

Laduche-Basque vs Olharan-Ibarluzea eta Barandika-Lopez vs Johan-Del Rio, Markina-Xemeingo finalerdiak

Erkiaga eta Zabala Markina-Xemeingo Grand Slametik at geratu dira Laducheren eta Basqueren kontra 15-9 eta 15-8 galduta. Horrez gain, Ibarluzeak eta Olharanek mendean hartu dituzte Goitia eta Gorka bi setetan; gainera, azken horiek kanporatu dituzte.
Johan-Del Rio eta Barandika-Lopez bikoteak Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdietan daude

Johan-Del Rio eta Barandika-Lopez bikoteak Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdietan daude

Laduche-Basque bikoteak mendean hartu ditu Barandika eta Lopez hiru setetan (10-15, 15-12 eta 5-2) Marxika-Xemeingo Grand Slameko bigarren jardunaldian. Horrez gain, Johanek eta Del Riok irabazi egin diote Goitia-Gorka bikoteari (8-15, 15-12 eta 1-5).
Barandika eta Lopez indartsu hasi dira Markina-Xemeinen

Barandika eta Lopez indartsu hasi dira Markina-Xemeinen

Markina-Xemeingo Grand Slama atzo hasi zen, frontoia ia beteta zegoela, eta bi partida jokatu ziren: Barandikak eta Lopezek ederto ekin zioten txapelketari, Erkiaga eta Zabala 12-15 eta 10-15 menderatuta, eta Johanek eta Del Riok 11-15 eta 11-15 garaitu zituzten Olharan eta Ibarluzea.

Erkiagak eta Zabalak porrot egin dute Barandikaren eta Lopezen kontra Markina-Xemeingo Grand Slamean

Erkiagak eta Zabalak porrot egin dute Barandikaren eta Lopezen kontra Markina-Xemeingo Grand Slamean

Barandika-Lopez bikoteak mendean hartu ditu Erkiaga eta Zabala 12-15 eta 10-15eko emaitzarekin, eta Johanek eta Del Riok 11-15 eta 11-15eko emaitzarekin irabazi diote Olharan-Ibarluzea bikoteari. Frontoia ia beteta egon da.
Barandika eta Lopez, gogotsu Markina-Xemeingo Grand Slamari ekiteko

Barandika eta Lopez, gogotsu Markina-Xemeingo Grand Slamari ekiteko

Xabier Barandikak eta Imanol Lopezek bikotea osatuko dute Markina-Xemeingo Grand Slamean. Biak ala biak prest daude lehiari ekiteko. Ekainaren 15ean hasiko da txapelketa, Erkiaga-Zabala eta Barandika-Lopez bikoteen arteko neurketarekin.

Markina-Xemeingo Grand Slama, ekainaren 15a eta uztailaren 16a bitartean

Markina-Xemeingo Grand Slama, ekainaren 15a eta uztailaren 16a bitartean

Zesta-puntako Markina-Xemeingo Grand Slama ekainaren 15ean hasi eta uztailaren 16an bukatuko da. Sei bikote ariko dira nor baino nor gehiago: Erkiaga-Zabala, Barandika-Lopez eta Laduche-Basque, A multzoan, eta Olharan-Ibarluzea, Johan-Del Rio eta Goitia-Gorka, B multzoan.

Jai Alai League txapelketaren bederatzigarren proba jokatuko da Markina-Xemeinen

Jai Alai League txapelketaren bederatzigarren proba jokatuko da Markina-Xemeinen

Larunbat honetan hasita, puntistak nor baino nor gehiago arituko dira Markina-Xemeingo Pilotaren Unibertsitateko frontoian. A multzoan Erkiaga-Zabala, Barandika-Lopez eta Laduche-Basque arituko dira.  B multzoan Olharan-Ibarluzea, Johan-Del Rio eta Goitia-Gorka. Finala uztailaren 16an jokatuko da.

Frida Watkins eta Erika Mugartegi: ''Kriston partida ona jokatu dugu bi bikoteek''

Frida Watkins eta Erika Mugartegi: ''Kriston partida ona jokatu dugu bi bikoteek''

Markinako aurrelaria eta Zumaiako atzelaria garaile izan dira Elaia eta Maialenen aurka jokatutako neurketan: 15-8 eta 15-12.

2024ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar-Eibar (137,8 km)

2024ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar-Eibar (137,8 km)

Zazpi igoera puntuagarri izango dira, horietako hiru, Azurki, Krabelin eta Izua, 1. mailakoak, Itzuliaren azken jardunaldiko profilean. Aurreikuspena da etapa erabakigarria eta ikusgarria izatea.
Jai Alai League txapelketa urte osan zehar jokatuko da etenik gabe

Jai Alai League txapelketa urte osan zehar jokatuko da etenik gabe

Jai Alai League, zesta-puntako txapelketa urte osora zabaldu da. Etenik gabeko egutegia izango du, 100 partida baino gehiagorekin, eta lau izatetik hamahiru txapelketa izatera igaroko da; Bilbo, Gasteiz, Zumaia, Markina-Xemein eta Lekeitio batuko dira; Iparraldeko torneoak bikoiztuko dira.

Zazpi udalerri batuta, 84 kide ditu dagoeneko Udalbiltzak

Zazpi udalerri batuta, 84 kide ditu dagoeneko Udalbiltzak

Berrobi, Dima, Izurtza, Larraun, Markina-Xemein, Mendaro eta Plentziako udalek bat egin dute Euskal Herriko udalen partzuergoarekin larunbat honetan Bergaran egin duten Batzar Orokorrean. Ekitaldi itxurako batzarra izan da, gainera, aurten Udalbiltzak 25 urte beteko dituela-eta.
Jakak eta Mariezkurrena II.ak lidertza sendotu dute, Peña II-Eskiroz bikotea mendean hartuta (22-19)

Jakak eta Mariezkurrena II.ak lidertza sendotu dute, Peña II-Eskiroz bikotea mendean hartuta (22-19)

Jakak eta Mariezkurrena II.ak garaipena bereganatu dute Peña II.aren eta Eskirozen kontra, 22-19ko emaitzarekin, Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko norgehiagokan. Hala, bada, irabazleak sailkapeneko liderrak dira 8 lehia irabazita. Eskirozek Albisu ordezkatu du.

Eskirozek Albisuren lekua hartuko du Markina-Xemeinen larunbat honetan

Eskirozek Albisuren lekua hartuko du Markina-Xemeinen larunbat honetan

Ataungo atzelariak eskuin eskua minduta dauka eta Eskirozek hartuko du bere lekua Jaka eta Mariezkurrena II.aren aurkako partidan.
Arai Lejardi: Baneukan ilusioa txapela irabazteko, ez nuen erraza ikusten aina posible bai

Arai Lejardi: "Baneukan ilusioa txapela irabazteko, ez nuen erraza ikusten aina posible bai"

Markinako atzelariak emakumeen buruz buruko lehen txapelketa irabazi du, Berriatuan jokatu zen finalean.
Ibarzabal: ''Honek denak ez luke zentzurik izango sortzen den ilusio horrengatik guztiagatik ez balitz''

Ibarzabal: ''Honek denak ez luke zentzurik izango sortzen den ilusio horrengatik guztiagatik ez balitz''

Izan zezakeen biharamun onenarekin esnatu da Nerea Ibarzabal, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan garaile izan eta gero, bigarrenez jarraian. Beste batzuk erreferente izatetik beste batzuen erreferente izatera igaro da. 

Nerea Ibarzabal 2023ko Bizkaiko bertsolari txapeldunaren agur bertsoa

Nerea Ibarzabal 2023ko Bizkaiko bertsolari txapeldunaren agur bertsoa

Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du larunbat honetan Bilboko Miribillan jokatu den 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, 1.036,5 punturekin. Jone Uria Albizuri izan da bigarrena, 1.029,5 punturekin.

Tomas Goyogana, Goitiaren aitona, hunkituta iloba Eusko Label Winter Seriesen jokatzen ikusteagatik

Tomas Goyogana, Goitiaren aitona, hunkituta iloba Eusko Label Winter Seriesen jokatzen ikusteagatik

Tomas Goyogana puntista ohia hunkitu egin zen azaroaren 13an Alex Goitia iloba Eusko Label Winter Series txapelketa jokatzen ikusi zuelako. Aitonak ilobaren norgehiagoka ikusi zuen, zuzenean, Gernikako Jai Alai frontoian. Horrela bizi izan zuen neurketa.

Lea Artibaiko bi emakume baserritarren egunerokoan sartu gara, euren zailtasun eta pozak kontatu dizkigute

Lea Artibaiko bi emakume baserritarren egunerokoan sartu gara, euren zailtasun eta pozak kontatu dizkigute

Bidane Baskaran artzaina eta Bakene Markiegi idi eta zaldi zaintzailea izan dira protagonista Markina Xemeinen egin dugun juntadizoan. Lea Artibaiko azoka nagusiak eraman gaitu hara.
1 / 9 Hurrengoa

    Bisitatuena

    1
     
    kargatzen