Datorren apirilaren 16an urtebete egingo dute Zuerako kartzelan 2017an eskuin muturraren gorroto diskurtsoen aurkako manifestazio batean izandako istiluengatik atxilotutako sei gazteetatik lauk. Atxiloketa ausazkoa izan zela eta epaiketa bermerik gabe egin zela salatu dute.
Basauriko Bridgestone lantegiko lehen greba eguna 05:00etan hasi da, eta erabateko jarraipena izan du. Beste bi greba-egunak apirilaren 11n eta 15ean izango dira.
Milaka pertsona atera dira AEBetan kalera, Trumpen eta Musken politiken aurka. "Hands off!" leloa nagusitu da 150 elkarte baino gehiagok deitutako manifestazioetan. Tartean dira sindikatuak, talde ekologistak zein LGTB eskubideen aldeko plataformak, besteak beste.
Milaka pertsonak parte hartu dute Estatu Batuetako hiri nagusietan, Washingtonen eta New Yorken, besteak beste, Donald Trump presidentearen murrizketen eta bere politiken aurka deitutako protestetan.
Goizean Gasteizen egin dute manifestazioa, eta arratsaldean Bilboko eta Donostiako kaleetara eramango dute protesta, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, eta "Soldata eta pentsio duinak orain, hemen eta denontzat" leloa lagun.
Gasteizen eguerdian egin dute manifestazioa, "pentsio duinak" aldarrikatzeko, eta Iruñean, Donostian eta Bilbon arratsaldean atera dira kalera milaka manifestari.
Euskal Herriko Etxebizitzaren Sindikatu Sozialistak deitu du martxa, eta atxikitu dira elkarte sozial anitz, besteak beste, sortu berria den Etxegabetzeen aurkako Nafarroako Suhiltzaileen Plataforma.
Lanuzteetan izandako jarraipen zabala nabarmendu dute sindikatuek (% 75), eta "eduki nahikoa" duen proposamena egiteko eskatu diote Jaurlaritzari. "Deirik ez balego, jarraipena emango genioke greben dinamikari", ohartarazi dute. Begoña Pedrosaren hitzetan, "eskua luzatuta" du Hezkuntzak.
Milaka irakasle kalera atera dira beste behin, zortzigarren greba egunean. Euren esanetan, jarraipena % 75ekoa izan da. Bien bitartean, Hezkuntza Sailak %48ra jaitsi du, eta negoziatzeko borondatea berretsi eta "lasaitasuna" eskatu du.
Zortzigarren greba egunean, LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek gaur goizean EAEko hiriburuetan manifestatzera deitu dituzte irakasleak, Hezkuntza Sailari lan-baldintzak hobetzeko eskatzeko.
Hezkuntza publikoko irakasleek Lakuako egoitzaren aurrean kanpatuta igaro dute gaua, 'Hitzarmen duina, orain' lelopean. Hitzarmena duela 15 urte iraungita dagoela salatu dute, eta Hezkuntza Sailari negoziatzera esertzeko deia egin diote.
Sindikatuek, berriz, salatu dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko batzar teknikoa, eta departamentuko iturrietatik esan dute "negoziazioetako gai garrantzitsuenetako bat" jorratu behar zelako ez dela egin.
Bilboko Jesus Maria eta Jesuitinas eskola erlijiosoetako irakasleek greba mugagabea iragarri dute hilaren 18tik. Ikasle falta dela eta, batu egingo dira irailean, eta irakasleek lanpostuak bermatzea nahi dute. Ikasle asko klaserik gabe daude, eta familiek hezkuntza eskubidea bermatzea eskatu dute.
Herriaren Alderdi Errepublikanoa (CHP) sinadurak biltzen hasi da hauteskundeak aurreratzea eskatzeko, Erdogan presidentea agintetik botatzeko asmoz. Ekrem Imamoglu Istanbulgo alkate eta CHPko buruzagiaren kartzelatzearen arduradun izatea leporatzen diote Erdogani.
Alderdi, sindikatu eta mugimendu sozialek adierazpen bat sinatu dute, nazioarteari Israelekin harreman komertzialak eta militarrak eteteko eskatuz, bakea lortzeko.
200 bat elkartek eta erakundek deitu dute, Generalitateko presidentearen dimisioa eskatzeko. 228 pertsona hil ziren 2024ko urriaren 29ko uholdeen ondorioz. Justizia kudeaketaren nondik norakoak eta abisuak berandu iritsi ote ziren ikertzen ari da.
Trapagarango zenbait bizilagunek herriko suhiltzaile-parke zaharraren okupazioari egozten diote segurtasun-gabezia areagotzea. Gaur dozenaka lagun atera dira kalera konponbide bat eskatzeko.
EAEko hezkuntza publiko ez-unibertsitarioko irakasleen % 75ek egin dute bat Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek gaurko deitutako grebarekin, deitzaileek eurek emandako datuen arabera.
Pasaiako Portu Agintaritzak kirol arrantza debekatu zuen martxoaren 1etik portu-eremuan, hondakinak pilatzen direla eta bizilagunei arazoak eragiten diela argudiatuta. Arrantzaleek arrantza librea arautzeko eskatu dute, eta horretarako lekuak jartzeko.
43 elkarte, sindikatu eta mugimendu sozialek deitutako martxak baliabideak eskatu dizkie erakundeei migratzaileak kriminalizatzen dituzten mezuei irmo aurre egin ahal izateko.
Manifestu bateratu batean, elkarte deitzaileek salatu dute Euskadin aurki onartuko duten Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak herritar asko dituela kontra, eta enpresa energetiko handien interesak lehenesten dituela.
Lurraren defentsan Euskal Herri osotik bertaratutako ehunka pertsona bildu dira Gasteizen. Elkarte deitzaileek salatu dute Euskadin aurki onartuko duten Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak herritar asko dituela kontra, eta enpresa energetiko handien interesak lehenesten dituela.
Milaka lagun bildu dira Gernika-Palestina herri ekimenak deitu duen martxan, 'Genozidioa stop. Israel, ¡alto el fuego ya!' lelopean eta hainbat alderdi, sindikatu eta erakunde sozialek bat egin dute, baita hainbat pertsona ezagunek ere, batez ere euskal kulturaren arlokoak.
Palestinarekin Elkartasuna plataforma Israelekin "harreman guztiak hausteko presioa" egitearen alde agertu da. Bertan salatu dutenez, Israelen erasoak "ez dira gertaera isolatuak" eta Israelek "proiektu kolonial, arrazista eta espantsionista" du.
Mila pertsona inguru bildu dira ostiral honetan Martxoak 21 Arrazakeriaren Aurkako Batzarrak Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira deitutako manifestazioan.
Herri-ekimenak larunbatean 17:30ean hasiko den manifestazio nazionalean parte hartzeko deia egin du, Israel egiten ari den genozidioarekin amaitu eta nazioarteko komunitateari eskatzeko "bide guztiak" erabili ditzala hura su-etenera itzultzera behartzeko.
Zuzenean kontratatuta dituen 660 langileren etorkizunak erabat ilun jarraitzen duen bitartean, goizean bertan abisatu dute lantegian hasi duten protesta ekintzaz.
Michele Serra kazetari eta idazleak egunkari batean egindako deialdiari jarraituz, Italia osoko eta atzerriko herritarrak eta ordezkari politikoak elkartu dira EBren jatorrizko balioak aldarrikatzeko, siglarik gabeko manifestazio batean.
Ekintzaileak sartu dira, eta ekitaldia eten behar izan dute. Betharramgo ikastetxeko ikasle ohiak gero eta bortxaketa, tratu txar eta tortura kasu gehiago salatzen ari dira egunotan. 150 salaketa-pasa daude elizgizon eta zaindarien aurka, baina ia kasu guztietan delituak preskribatuta daude.
Aleksandar Vucic presidente nazionalistaren aurka ikasleek deitutako martxa bazen ere, opositore eta herritar askok bat egin dute horrekin. 15 lagun hil ziren azaroan orain gutxi eraberritutako tren geltoki bateko sabaia behera erorita, eta hori izan da protesten abiapuntua.
Manifestariek Arabako Foru Aldundiaren eraikina inguratu dute, "industria-sarea nola desegiten ari den eta enpresak nola ixten ari diren" ikusi duen eskualde baten egoeraren aurrean erakundeen gelditasuna salatzeko.
Milaka emakume kalera atera dira "indarkeriarik gabeko bizitza askeak izateko eskubidea" aldarrikatzera. Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta Itaiak nork bere aldetik deitu dituzte mobilizazioak aurten ere.
Jesusen Bihotza plazatik atera da protesta, euripean, eta Kale Nagusitik egindako ibilbidean zehar batu zaizkio Errekalde, Santutxu, Zurbaranbarri eta Deustu auzoetako emakumeak.
Milioika emakume kalera atera dira mundu osoan martxoaren 8ko aldarrikapenetan bat egiteko, askatasuna, berdintasuna eta beren bizitza eta gorputzei buruzko erabakitzeko ahalmena eskatuz.
Batu sindikatuko kideek azaldu dutenez, baliteke familia batzuek "kalean lo egin behar izatea". Asier Iragorri Basauriko alkateak "surrealista" iritzi dio familiek
2.640 euroko laguntza horri uko egin izana. 22 familietatik zazpik bakarrik onartu dute, eta dagoeneko topatu dute bizitokia.