Nepaleko Poliziak adierazi duenez, orain arte 193 hildako eta 96 zauritu daudela baieztatu da, 31 desagertu egoteaz gain; beraz, ez da baztertzen hurrengo orduetan hildakoen kopuruak gora egitea.
Batzuk gurdietan eta beste batzuk elefanteen gainean atera behar izan dituzte Chitwan-go parke nazionaletik. Azken lau egunetako euriteen ondorioz, 70 pertsona hil dira gutxienez.
Gontzal Hernando izan dugu gurekin, Antsotegi hotelaren bidez Nepali laguntzako 14.000 euro bildu zituzten eta orain erakusketa bat jarri dute. Sunakali txikiaren istorioa ere jaso dugu.
Gainera, milaka jaioberri arriskuan daudela ohartarazi du Save the Children erakundeak. Bestalde, nazioarteak emandako erantzunarekin desengainua hartu du NBEk.
Gazte hondarribiarra Nepalen dago Kathmandun. Nagore Etxaburu bertako musika eskolan piano irakaslea da eta 2 lurrikarak bertatik bertara bizi izan ditu.
Nepalen, apirilaren 25eko hondamendia ahaztu gabe dutela, beste lurrikara bat izan dute. Ez da aurrekoa bezain handia izan, baina edonola ere indartsua: 7,3 gradukoa.
Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri Gaietarako ministroak Bulgarian, bisita ofizialean, adierazi duenez, Nepalen dauden 152 espainiarrak topatu dituzte, eta onik daude, “Jainkoari esker”.
Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroak adierazi du ez dagoela inolako itxaropenik lurrikaraz geroztik falta diren 6 espainiarrak aurkitzeko.
Langtang haranean zeuden mendizaleek Nepalgo lurrikara izan zen unean hartutako irudiek izua eta urduritasuna erakusten dute. Katmandun hasi dira berreraikitze lanetan
Ibon Zinkunegiren arabera, orain premiarik handiena etxerik gabe geratu diren 300 bat mila lagunentzako behin-behineko etxebitzak eraikitzea da laster monzoi sasoiko euri handiak datozelako.
Bestalde, Espainiako Kontsulatuak babes gabe utzi zituela salatu dute Aitor Gonzalez eta Patxi Peña Arabako mendizaleek. Kontsulatuak etxera itzultzeko kudeaketak berandu egin zituela kritikatu dute.
Kolera, disenteria edo elgorria bezalako gaitzen arriskua handia da Nepalen, eta horri aurre egiteko laguntza eskatu dute. Saneamendu egokia eta edateko ura behar dituzte, baita babeslekuak ere.
Nepalen, 100 bat gorpu aurkitu dituzte Langtang eskualdeko herrixka batean. Elur jausi batek suntsitu zuen herrian gorpu gehiagoren bila segitzen dute. Heltzear dagoen euri sasoiak kezka sortzen du.
Lurrikara gertatu eta astebe pasata oraindik erreskate talderik eta laguntzarik jaso ez duten tokiak daude Himalaia mendietan. Agintariak monzoiaren iritsierak egoera larriagotuko duen beldur dira.
Bestalde, Katmanduko behin behineko kanpalekuetan zeuden biktimen % 75ek alde egin dute. Atzo bi lurrikara izan ziren aurreko asteko epizentrotik gertu.
Jose Manuel Garcia-Margallok esan du desagertutako 59 espainiarren bila ari direla Nepalen. Horietatik bederatzi kalte “larriak” pairatu zituen gune batean zeudela erantsi du.
Krishna Devi Kadkhak 130 ordu baina gehiago egin ditu Katmanduko eraikin baten hondakinen azpian. 25 urteko emakumea israelgo erreskate taldeak atera du.
Milaka pertsona Katmanduko ibarretik, hondamenditik, ihes egiten ari dira, izurriteen beldur direlako. Hala ere, landa-guneetan egoera okerragoa dela ohartarazi dute gobernuz kanpoko erakundeek.
Lurrikara gertatu eta sei egunera, landa eremu inkomunikatuetako egoera latza da. Helikopteroz edo oinez baino ezin da ailegatu herri askotara, eta zaurituek zain jarraitzen dute.
Laguntza Katmandu hiriburura iristen ari bada ere, arazoak dituzte hori nekazal guneetara eta mendi guneetara eramateko. Bestalde, hatzetan izozteak dituen euskal mendizalea gaur espainiaratuko dute
39 espainiar zeramatzan bigarren hegazkin batek Madrilen lur hartu du arratsaldean. Besteak beste, Txentxo Jimenez politikari nafarra hegaldi horretan heldu da.
Han bezala elur oldeak izan ziren hainbat tokitan larunbatean. Horietako batek Lantang parke nazionaleko herrixka bat harrapatu zuen eta trekking egiten zeuden 250 mendizaleren berririk ez zen.