Etxebizitza tradizionalak izendatu behar zituzten Gregoriok eta Santik. Lehen proba gaindituta, eraikin horietatik mugikorrak zein ote ziren igarri behar zuten. Bete-betean asmatu eta 110.200 euro poltsikoratu dituzte Belauntzako anaiek. ETB1ek inoiz eman duen zakurik handiena da, alajaina!
Gasteizek telebista azoka antolatu du larunbatean Reutilizagunean. Azken asteetan, LTDaren itzalaldia dela eta, Garbiguneetara botatako telebistak dira eskura jarriko direnak. Ekipo horiek LTD sintonizadore bat baino ez dute behar kanalak HDn ikusteko. Udalak bigarren bizitza bat eman nahi die.
Baieztatu zure telebista bereizmen handiko emisioak jasotzeko bateragarria dela. Gaur-gaurkoz telebista gehienak bateragarriak dira, baina telebista zaharra bada, litekeena da aukera hori ez izatea.
Otsailaren 8tik aurrera EITBk LTDan dituen kanal guztiak HD bereizmen handian baino ez dira emango. Horrela, ETB1 SD eta ETB2 SD kanalak desagertu egingo dira, eta ETB3k eta ETB4k SDtik HDra migratuko dute. Leire Aguadok, EITBko jarraipen-koordinatzaileak, aldaketaren xehetasun guztiak eman ditu.
Telebista inteligenteen sorrerarekin, baztertuta gelditu da neurri batean Teletestuaren erabilera. Pixkanaka, desagertzen ari da herrialde guztietan, baina, hala ere, uste baino jende gehiagok erabiltzen du, ETBn, esaterako.
Bermeoko Alkimetxu jatetxean garaiko barazkiak hazten dituzte, baserriko lursailean. Javier Hormaetxeak haien berezitasunak azaldu dizkigu. Ikusgarriak dira haien ortuko porruak!
"Hasi dantzatzen!" DBHko gazteentzat bideratutako unitate didaktiko bat da, jendea dantzan murgiltzea helburu duena. Dantza talde desberdinen elkarlan honetan 12 dantza ikasi ahal izango ditugu.
Jon Zabalak eta Maite de Cruz Aguilerak "Eraman eta On Egin!" denda erakutsi digute. Bertan kozinatutako janaria saltzen dute, etxera eramateko. Karrilerak nola egiten dituzten erakutsi digute.
Irailaren 30ean amaitu dira ETBren aldi bereko emisioak Gipuzkoan eta Araban, eta urriaren 1etik aurrera ETB ikusi ezin duenak behin betiko kanala sintonizatu beharko du.
Espainiako Gobernuak etxe guztietan bermatu nahi du Lurreko Telebista Digitala, antena egokituta ez duten etxeetan ere. Prozesuak aurrera jarraituko du, baina ekipo zaharrak ez aldatzeko eskatuta.
LTDko kanalak ikusten jarraitzeko, milaka herritarrek egokituta izan beharko dute antena, kateak berriro sintonizatu beharko dituzte eta kanalak berriro ordenatu, urrutiko agintea erabiliz.
Martxoaren 2tik 3rako gauean, irekian ematen duten hainbat telebista-kate kanalez aldatuko dira. Hemen azalduta dago zer egin behar duzun ETBk zure urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko.
Martxoaren 2tik 3rako gauean, irekian ematen duten hainbat telebista-kate kanalez aldatuko dira. Hemen, azalduta dago zer egin behar duzun ETBk zure urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko.
Otsailaren 16tik 17rako gauean, irekian ematen duten hainbat telebista-kate kanalez aldatuko dira. Hemen, azalduta dago zer egin behar duzun ETBk zure urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko.
Otsailaren 10etik 11rako gauean, irekian ematen duten hainbat telebista-kate kanalez aldatuko dira. Hemen, azalduta dago zer egin behar duzun ETBk zure urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko.
Otsailaren 11n, Hego Euskal Herriko dozenaka udalerritan, Lurreko Telebista Digitaleko kanal batzuek orain arteko frekuentzietan emateari utziko diote. Beste batzuetan, martxoaren 3an gertatuko da.
Aldaketak ez du telebista katerik desagerraraziko, ezta sorraraziko ere. 700 Mhz banda 5G telefonia mugikorrerako zerbitzuentzat libre utzi behar da, eta horrek eragin du frekuentzia aldaketa.
700 Mhz banda 5G telefonia mugikorrerako zerbitzuentzat libre utzi behar da eta horretarako lurreko telebista digitala sintonizatzea ezinbestekoa izango da.