Azken 40 kilometroak bakarka eginda nagusitu da txirrindulari esloveniarra Italiako klasikoan. Remco Evenepoelek eta Giulio Cicconek osatu dute podiuma. Laugarren, berriz, Ion Izagirre sartu da.
Pogacar geldiarazten saiatuko dira, besteak beste, Remco Evenepoel belgikarra, Richard Carapaz ekuadortarra, Enric Mas espainiarra eta denboraldi amaiera bikaina izaten ari den Marc Hirschi suitzarra. Ezustekoa emateko faboritoak dira, Roglicen faltan.
Tadej Pogacarrek Il Lombardia 2023 irabazi du erakustaldi berri batekin, 30 kilometrora erasoa jota eta helmugara bakarrik iritsita. Andrea Bagiolik eta Primoz Roglicek osatu dute podiuma.
Proba larunbatean jokatuko dute, urriaren 7an; historian 117. aldiz jokatuko dute. 238 kilometroko ibilbidea du, eta aurreikuspena da, besteak beste, hauek parte hartzea: UAE taldeko Tadej Pogacarrek, 2021eko eta 2022ko irabazlea bera, Primoz Roglicek (Jumbo) eta Remco Evenepoelek (Soudal).
Gizonezkoen lehen lasterketa otsailaren 20an hasi zuten UAE Tourrarekin; emakumezkoen World Tourreko kideek, berriz, martxoaren 5ean ekin zioten lehiari Strade Bianche lasterketan.
Lasterketa esloveniarraren eta Enric Masen arteko buruz burukoan erabaki da. Mikel Landa izan da bi iheslarien erritmoari eutsi dion bakarra eta hirugarren bukatu du.
Mikel Nieve Caja Ruraleko txirrindularia txirrindularitza profesionaletik erretiratuko da larunbat honetan Il Lombardia txapelketa jokatu ondoren. Hauek dira lasterketaren aurretik egin dituen adierazpenak. Irudiak: Caja Rural.
Il Lombardiaren 116. edizioa urriaren 8an egingo da. Egutegiko azken monumentua egongo da jokoan. Txirrindulariek Bergamo eta Como arteko 253 kilometroko ibilbidea gainditu beharko dute.
Tropeleko beste hiru izen ospetsuk ere parte hartuko dute klasikoan, hala nola Alejandro Valverdek, Vincenzo Nibalik eta Mikel Nieve nafarrak, besteak beste. Hiruek baliatuko dute Italiako klasikoa txirrindularitzan profesionalki aritzeari uzteko.
Esloveniako txirrindularia Fausto Masnadarekin helmugaratu da. Ia minutura zazpi txirrindulari heldu dira, tartean, Roglic eta Valverde. Mikel Landak ez du lasterketa amaitu.
Tadej Pogatxarrek urteko azken monumentua irabazi du, Lombardiako Giroa, garai bateko erakustaldia emanez gainera. Helmugara 40 kilometro falta zirela erasoa jo eta gero lortu du esloveniarrak bere denboraldia borobiltzea.
Pandemiak baldintzatutako denboraldian gazteen izenak denon ahotan izan dira: Pogacar (Tourra), Tao Geogeghan Hart (Giroa), Van Aert (Milano-San Remo), Evenepoel eta Ganna, besteak beste.
Trek Segafredo taldeko txirrindulariak ezustekoa eman die Valverde, Bernal eta Primoz Roglic esloveniarrari Civiglio igotzean egindako erasoan, 50 segundoko aldea irabaziz.
Italiako Giroko 15. etapa Ivrea eta Comoren artean izango da, guztira 232 kilometrotakoa. Etapa Nibalirentzat aproposa izango da, Lombardiako giroaren ibilbidea egingo dute eta.
Giroa maiatzean jokatuko da (5-27), Tourra uztailaren 7tik 29ra, Espainiako Vuelta abuztuaren 25etik irailaren 16ra eta Euskal Herriko Itzulia apirilean (2-7).
Horrenbestez, Warren Barguil frantziarra izango da Sunweb taldeak lasterketa irabazteko izango duen txirrindularirik sendoena, Wilco Kelderman eta Sam Oomen taldekideekin batera.
Esteban Chaves iazko txapeldunak ezin izango du parte hartu Giro dell Emilian izandako erorikoaren ondorioz. Tom Dumoulin ere baja da, azken orduz ezezkoa eman ostean.