Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari alemaniarrak Itzuliko sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du, bigarren etapa amaituta; Schachmannek aurreneko egunean bereganatu zuen maillot horia, Gasteizen, erlojupekoa irabazita.
INEOS Grenadierseko txirrindulari australiarrak, taldekideek lan ona baliatuta, nagusitaun handiz irabazi du; sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, eta Maximilian Schachmannek maillot horia jantzita jarraitzen du.
Diego Uriarte Kern Pharmako euskal txirrindulariak mendiko liderraren elastikoa jantzi du Itzuliaren 2. etapan. Uriarte nafarra da, eta 'etxean' mendiko sariko mailota jantzea "berezia" izan da berarentzat.
Itzulia-Basque Country lasterketak atzean utzi du jada 2. etapa. Lodosan bukatu da, eta sprintean erabaki da irabazlea. Bideo honetan ikus dezakezu azken kilometroa, oso-osorik.
Unai Esparza Afizionatu mailako txirrindulariak 2025ko Itzuliaren 2. etaparen analisia egin du EITB Mediarentzat. Iruñean hasi eta Lodosan amaituko da. Hemen eman dizkigu hainbat xehetasun.
Euskal proba, txirrindularitza egutegiko astebeteko lasterketa erakargarrienetako bat, zuzenean jarraitu ahal izango da egunero eitb.eus-en eta ETB1en.
Juan Ayuso iazko irabazlea ez da Itzuliaren 64. edizioan izango. Aurten, Pello Bilbao, Jon Izagirre, Sepp Kuss, Daniel Felipe Martinez, Joao Almeida edo Enric Mas dira, besteak beste, txapela bereganatzeko faborito nagusiak.
Lazkaotarrak Gasteizko erlojupekoa diseinatu du, alegia, lehenengo etapa. Haren iritziz, ibilbidea "nahiko konpentsatuta" dago; hirugarren etapan, Gaintzako eta Lazkaomendiko igoeretan aldeak egon litezkeela uste du.
Gizonak gidatzen zuen ibilgailua bidetik atera da, NA-134 errepidean zihoazela, Lodosa parean, eta ezponda batetik erori da. Emakumea helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Lasterketako 64. ekitaldiko etaparik luzeena da, eta Nafarroan jokatuko dute, osorik. Mendate puntuagarri bakarra du, 3. mailakoa, La Oliva, jardunaldiko lehen zatian; ondorioz, baliteke irabazlea esprintean erabakitzea.
Lasterketako 64. ekitaldia ostegunean aurkeztu dute. Apirilaren 7an hasi eta 12an amaituko da, ohi bezala sei etapa izango ditu, eta, txirrindulariek, guztira, 27 igoera puntuagarri egin beharko dituzte; horietako lau 1. mailakoak izango dira, eta hiru azken etapan egin beharko dituzte.
Aspeko pilotariek seigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketan, Jaka eta Imaz tanto bakarrarengatik mendean hartuta. Aurkariek aurre egin diete, eta gutxigatik ez dute lortu partida zail bati buelta ematea.
Tolosak eta Barañainek amaiera eman zioten atzo Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldiari, eta gaur Lodosak hartuko du lekukoa seigarrenari hasiera emateko. Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta dira sailkapenaren buruan, bost garaipen erdietsi eta gero.
Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.
54 urteko gidari gipuzkoar bat hil da gaur Lodosan (Nafarroa), artikulatutako bi kamioik talka eginda. Istripuaren ondorioz, azido sulfurikoa isuri da errepidean.
Kamioi gidari bat hil da NA-134an Lodosa parean bi kamioiren artean izandako istripuan. Kamioietako batek zeraman azido sulfurikoa errepidera isuri da eta errepidea itxi behar izan dute garbiketa lanak egin ahal izateko. Urotzen NA-150ean auto bat bidetik atera da eta pertsona bat hil da istripuan.
189 txerri zeramatzan kamioi bat bidetik atera da eta irauli egin da N-129 errepideko 32,8 kilometroan, Lodosan. Gidaria onik atera da istriputik. Lehen datuen arabera, animalia gehienak bizirik atera dira.
Guardia Zibilak arau-hauste larria egotzi dio zabortegiaren jabeari. Zigor administratibo horrek 100.000 eurorainoko isuna ekar lezake. Mugikorren pantailak, ordenagailuenak eta dokumentuak aurkitu ditu Guardia Zibilak bertan.
Oraindik ez da argitu nortzuk ziren hildako 40 bat kideak. Pailazoak eta trapezistak desagertu ziren, eta abandonatuta utzi zituzten karpa bat eta elefante bat. 1936ko uda Lodosan pasatu zuen animaliak.
Osasun Departamentuak urriaren 10ean abiatuko du txertaketa kanpaina modu orokorrean; adinekoen egoitzetan, irailaren 26an hasiko da. 60 urtetik gorakoek eta gaixotasun larriren bat dutenek SMS mezua jasoko dute, hitzordua kudea dezaten.
Beste pertsona bat arin zauritu da, eta Lizarrako ospitalera eraman dute. Aire-poltsaren eta segurtasun-uhalaren aurkako kolpearen ondorioz makadura torazikoa du.
Zenbatutako 434 kasuetatik 126 Iruñeari dagozkio, eta Txantrea eta II. Zabalgunea auzoak dira kaltetuenak, 18 eta 17 positibo atzeman baitituzte bertan, hurrenez hurren. Lizarran 19 kutsatze izan dira.
459 positibo berri atzeman dituzte, bezperan baino 20 gehiago. Gauerditik indarrean daude kanpoaldean 10 pertsona baino gehiago biltzeko debekua eta herri bazkariak, kalejirak eta entzierroak galarazten duena.
Bigarren egunez egin dute behera positiboek, zortzi egunez goranzko joeran izan ostean. Bezperan baino 156 kasu gutxiago eta ostegunean baino 287 gutxiago dira atzo zenbatutako kasuak.
Iruñea, Zizur Nagusia eta Barañain dira kasu berri gehien agertu diren udalerriak. Atzo 3.440 proba diagnostiko egin zituzten, eta % 14,3k eman zuten positibo.