Unibertsitateko errektore Eva Ferreirak adierazi duenez, unibertsitatera sartzeko proba berriak (selektibitate zaharra) zalantzak sortzen ditu, eta funtsezkoa da informazio "argia eta fidagarria" izatea.
Greba egun honetan, Ikasleen Sindikatuak eta Ikasle Abertzaleakek manifestazioak egin dituzte Bilbon, Iruñean, Donostian eta Gasteizen, 12:00etatik aurrera.
Iazko ikasturtean baino 5.780 plaza gehiago izango dira aurtengoan. Ikastetxe publikoetako matrikulazioak % 6 igo dira, % 57,4raino, eta D eredukoek % 3 egin dute gora.
Duela urtebete jakin genuen Iñaki Arakistain eskalaitzailearen ekimenez Tolosaldeko Lanbide Heziketako irakasle eta ikasle talde bat Marokon, Taghia haranean, ur hornidura sistema hobetzen laguntzeko lanean ari zirela, eta orain, proiektua martxan jarrita bueltan dira etxean.
Azken urteetan, teknologia berrietan, robotizazioan, digitalizazioan eta automatizazioan espezializatutako langileak trebatzen ari dira Elgoibarko IMH Campusean. Gazteez gainera, jakintza berriak nahi dituzten langileak ere bertaratzen dira, Ixaka Egurbide zuzendari gerentearen hitzetan.
Euskal Herriko makina-erremintaren sektorea puntako teknologia eskatzen duen makina handietan eta soluzio konplexuetan espezializatu da azken urteetan. Bide horretan aurrera egiteko berritzen jarraitzea eta langileen trebakuntza handitzea du helburu epe ertainean.
Jakintza eta Teknologia Industrien klusterreko zuzendari nagusiak adierazi duenez, sektoreko enpresetan lanean hasi berri diren gazteen soldatak 1.300 eta 1.900 euro artekoak dira, eta hori, bere ustez, "ez da soldata txikia, eta merkatuko balorazioaren barruan dago".
Plaza berrien erdia baino gehiago Goi mailako zikloetan eskainiko dira, eta Informatika eta Fabrikazio mekanikoa dira gehien haziko diren lanbide arloak. Aurrerantzean malguagoa izango da formakuntza, eta titulazio baten modulu batzuk gaindituta ere ziurtagiri ofiziala lortu ahal izango da.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordeak azpimarratu duenez, Lanbide Heziketak ondo prestatzen ditu profesionalak, baina, oro har, lanpostu horiek betetzeko eskulan eskasia larria dago. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
Repelega Lanbide Heziketako zentroaren ekimen bati esker, ikasleek ikuskaritza energetikoak egingo dituzte hainbat eraikin publikoetan, energia-errendimendua hobetze aldera. Ikasle talde batekin Zunzunegi Institutuan izan gara.
Ikasleen ongizate emozionala bilatzen duen ekimen eder bat ezagutzera joan gara Tolosara, Lanbide Heziketako Inmakulada Ikastetxera. Proiektu aitzindaria jarri zuten martxan pandemia garaian, eta proiektu hori garatzen jarraitzen dute gaur egun.
Jon Jauregi Gasteizko Gamarra Ostalaritza Eskolako irakasleak zartagin, marmita, presiozko-eltze, kazola, kazo, paella eta lapiko desberdinen erabilerak azaldu dizkigu. Bestalde, bertako ikasleen eguneroko lanaz ere aritu zaigu.
Biologia molekularreko eta matematikako ikasketak dituzten unibertsitarioen defizita ere badago, baita Lanbide Heziketako tituludunak arlo hauetan ere: nekazaritza, gorputz- eta kirol-jarduerak, elektrizitatea eta elektronika, fabrikazio mekanikoa, osasuna eta kimika.
Nicolas Sagarzazu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko PlangiNtza eta Antolaketa zuzendariak esan du Espainiak onartu duen lege berria Euskadiko Lanbide Heziketa dualean oinarritu dela eta hemengo sistemari oinarri normatiboa ematen diola.
Ministroen Kontseiluak gaur onartu duen dekretuak iraupen laburreko formazioak egiteko aukera emango du eta horiek pilatu ahal izango dira zertifikatu bat eskuratzeko. 24-25 ikasturtean egongo dira indarrean, baina EAEko ikastetxe batzuk proba pilotuak hasiko dituzte irailean.
2023-2024 ikasturterako aurretiko matrikula egiteko epea ireki dute astelehen honetan, maiatzaren 26ra arte. Orotara, 58.910 leku eskainiko ditu Lanbide Heziketak aurten.
Euskadin, eskola porrota, eskola-uzte tasa % 4,8koa da. Estatuko batez bestekoaren azpitik nabarmen, ia %14koa baita Espainian. Eskola uzten duten gazteek ordea, bigarren aukera bat eduki dezakete. Horretara bideratuta dago, hain zuzen, zentro espezializatuen sarea.
EAEko Lanbide Heziketako ehun ikastetxe inguruk parte hartuko dute NeskUP! egitasmoan. Bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzea, genero arrakala desagerraraztea eta Lanbide Heziketako ziklo maskulinizatuenekin lotutako estereotipoen gainean sentsibilizatzea da helburua.
Euskararen erabilera zabaltzeko ahaleginean erreferente diren Gipuzkoako lantoki eta Lanbide Heziketako ikastetxe eta ikasleen jarduna aitortu da Arrasaten ospatutako ekitaldian.
EAEko unibertsitateetan ikasleriaren gehiengoa dira (% 54). Gainera, 80ko hamarkadatik hirukoiztu egin da unibertsitateko ikasketak dituzten andrazkoen ehunekoa.
Lanbide Heziketan gizonezkoak dira gehienak; emakumeek irudi pertsonalarekin, ehungintzarekin edo osasun-adarrekin lotutako heziketa-zikloak aukeratzen dituzte, gehienak enplegagarritasun txikikoak.
Behar bereziak dituzten ikasleak izan ohi dira, eta bide horretatik, lan-munduko ateak zabaltzeko balio die. Euskadin, aurten, ia 5.000 ikasle daude Oinarrizko Lanbide Heziketan.
Ikasketak amaitu eta sei hilabetera ikasleen % 75k lanean ari dira. Hala ere, informatika eta industria alorretan, esaterako, ez dira enpresen beharrak asetzen. Esparru horietan, gainera, oraindik emakumeen presentzia oso txikia da.
"Lanbide Heziketa gara: etorkizuneko profesionalak gaitun" izeneko proiektua jarri du martxan Ikaslan Gipuzkoak, ikasten ari diren emakumeen kezkak ezagutu eta egoerari irtenbideak emateko. Gaur egun ikasleen % 30 bakarrik dira emakumeak Lanbide Heziketan, eta arlo industrialean dabiltzanak % 12.
Datu ofizialen arabera, Euskadin % 8,3ko langabezia izan arren, enpresa batzuek arazoak dituzte zenbait lanpostu betetzeko. Azken datuen arabera, 5.238 lanpostu bete gabe daude, INEren arabera.
Bergarako zentro hau Europako bikaintasun sarearen parte ere bada, fabrikazio mekanikoan egiten duen lanagatik, eta Europan punta puntan dauden ikastetxeekin hainbat proiektutan hartzen du parte.
Eusko Jaurlaritzak ematen dituen bekak dira. Aurten 6,25 milioi euroko aurrekontua izan dute. 55 herrialdetan kokatutako 330etik gora enpresa nahiz erakundetan egingo dute lan bekadunek. Atzerriko enpresek eskaintzen duten malgutasuna gazteak erakartzeko gako nagusia da.
14.000 neska-mutilek egin zituzten iazko kurtsoan Lanbide Heziketako ikasketak. Gaur diploma hartzeko unea izan dute Euskalduna jauregian. Confebaskek gogora ekarri du, enpresek formakuntza mota horretako langileak behar dituztela, eta are gehiago talentua falta den une honetan.
Gipuzkoako enpresak aurreikusten du 80.000 langile beharko dituela datozen urteetan. Adegi Gipuzkoako patronalak egindako inkesta baten arabera, 10 enpresatik 8k ez omen du nahi duen hautagaia topatzen.
Adegiren inkesta baten arabera, STEM arloetako beharginak beharko dira. Lau kontratutik hiru ingeniaritzak, Informatika, Matematika, Biologia edo Enpresa-kudeaketako goi-mailako ikasketak dituzten pertsonei egingo zaizkie, baita Fabrikazio Mekaniko, Elektrizitate eta Elektronikakoei ere.
Datorren ikasturtean, 2022-2023 artekoan, Lanbide Heziketako ikasketaren bat hasi nahi duten ikasleek maiatzaren 9tik 27ra egin ahal izango dute matrikulazioa.