Juan Guaido eta Leopoldo Lopez buru dituen Voluntad Popular alderdia erakunde terroristatzat hartuz gero, legez kanpo uztea erabaki lezake Venezuelako Justizia Auzitegi Gorenak.
Venezuelako fiskal nagusiak Justizia Auzitegi Gorenari eskatu dio zehaztu dezala Voluntad Popular, Juan Guaidoren eta Leopoldo Lopezen alderdi politikoa, erakunde terrorista den ala ez.
Venezuelako Inteligentzia Zerbitzuak Edgar Zambrano atxilotu du, asteartean Batzar Nazional Konstituziogileak zazpi diputaturi inmunitatea kendu ostean.
Gaur da astebete Nicolas Maduroren aukako estatu kolpe ahalegina egin zutela. Saiakerak ezinegona sortu du Chavismoan eta oposizioaren batasuna pitzatu du.
"Espainiak bere enbaxada ekintza politikorako zentro bat bilakatzea ez du onartuko", adierazi du Borrellek Libanon. Ministroa bisita ofiziala egiten ari da.
Nazio Batuek gaur iragarri dute bost direla protestetan hildakoak, hauetako hiru adin txikikoak. Beste 239 lagun zaurituta daude, tartean 10 kazetari, erdiak tiroz jota.
Nikolas Madurok indar erakustaldia egin zuen atzo Caracasko kaleetan zehar aginte militarren babesarekin. Egoera kontrolpean duela erakutsi beharra zuen eta militarrak bere alde daudela.
Leopoldo Lopezek ukatu egin du apirilaren 30ekoa estatu kolpea izan zela eta matxinada militar gehiago izango direla ziurtatu du. Bestalde, Espainiako Gobernuak esan du ez duela Lopez entregatuko.
Leopoldo Lopezen eta Lilian Tintoriren etxean lapurreta egin dute. Lekukoen arabera, Inteligentzia Zerbitzu Nazionaleko kideak izan dira etxean indarrez sartu direnak.
Astearteko estatu kolpe saiakeraren ondorengo istiluetan hil duten bigarren pertsona da. Asteartean, 24 urteko pertsona bat hil zuten Aragua estatuan. Dagoeneko 130dik gora dira zauritutakoak.
Espainiako Atzerri Ministerioak baieztatu duenez, Leopoldo Lopez, haren emaztea eta alaba enbaxadore espainiarraren Caracaseko egoitzan babestu dira Txileko enbaxadatik irten ostean.
Estatu-kolpe saiakeraren ondotik, istiluak izan dira Caracasen. Armadaren "leialtasun osoa" daukala azpimarratu du Madurok. Leopoldo Lopez Txileko enbaxadara joan da.
Lopezen emaztea eta alaba goizean goiz joan dira enbaxadara, Juan Guaidok oposizioko kidea askatu dutela jakinarazi eta matxinadarako deia egin duenean, hain zuzen ere.
Juan Guaido Venezuelako oposizioko buruak Nicolas Maduro Gobernutik kentzeko kolpe militarra deitu du, chavismoaren aurkako militarrek Leopoldo Lopez oposizioko kidea askatu eta gero.
Oposizioko buruzagiak esan du "Askatasun Operazioa" jarriko duela martxan jarraitzaileak mobilizatzeko eta Nicolas Maduroren kontrako presioa kalean indartzeko.
Bere burua Venezuelako presidente izendatu duen Delfin de Leopoldo Lopezek protagonismoa hartu du azken orduotan haren alderdiko ordezkari nagusien urruntzeak hala behartuta.