Orain arte dekretu bidez zegoen araututa udako aparkaleku sistema. Iragan apirilaren 7ko udalbatzan, baina, ordenantza berria onartu zuten, EAJren babesik gabe. Aldaketa gutxi izango du aurtengo sistemak, iazkoarekin alderatuta.
Finalean, ostegunean, Erika Mugartegik eta Oaia Otañok Maite eta Frida menderatu dituzte, bi jokotan, eta Aritz Erkiagak eta Gorka Sorozabalek, ordea, Urreisti eta Lekerika hartu dituzte mendean, hirugarren jokoan.
Unai Laso eta Peio Etxeberria Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan estreinatuko dira apirilaren 19an, Lekeition; jada, materiala hautatu dute. Bestalde, Jokin Altuna eta Javier Zabala Donostian lehiatuko dira, 2. jardunaldiari dagokion partidan; hauek ere, hautatu dituzte pilotak.
Lekeition izan dira Iker, Klara eta Maria "SOS Kantak Arriskuan" saioan. Bertan, herritarren laguntzaz, 'Eskarmentu barri bat' abestia berreskuratzea lortu dute. Arrantzale talde batek bizitako egoera latz bati buruz hitz egiten du kantak. Gozatu bertsio berriarekin!
UAE taldeko portugaldarrak Izuan utzi ditu atzean aurkari guztiak, eta bakarka helmugaratu da; sailkapen nagusian, 30 segundora du Schachmann, orain arteko liderra. Alex Aranburuk, bikain beste behin, bosgarren postua lortu du.
Udalaren arabera, zuzendariak ikasleei eragindako tratu txarren salaketak jaso ditu. Banda elkarte batek kudeatzen duen arren, zuzendariaren kontratua Udalarena da, eta beste hainbat arrazoirengatik, haren kontratua eten du. Zuzendariak eta elkarteak salaketak "faltsuak" direla diote.
Apirilaren 5, 12 eta 17an Lekeitioko Master Series txapelketa jokatuko da, gizonezkoena zein emakumezkoena. Parte-hartze zabala izango du, eta Xabi Barandika, mina hartuta dabilenez, zalantza da.
Azaroaren 3an Lekeitioko herriak 700 urte betetzen ditu, eta ospatzeko, urte osorako egitaraua prestatu dute, "Izan Lekeitio 700!" leloarekin. Herriaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egiteko erabiliko dute hau, herriko nortasunari balioa emateko.
Erasoa Gabonetan izan zen. Gizonezkoak ukituak egin zizkien neskatoei eta sexu harremanen bideoak ikusarazi. Ertzaintzak ez du baztertzen salaketa gehiago egotea.
Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.
Etxaunek herriko adineko pertsonentzat eskatu du ametsa: Jai bat antolatu nahi du zahar-egoitzan. Horretarako, erraldoiak, txokolatea eta musika eraman dituzte bertara herriko txikienek.
Pauleri asko gustatzen zaio herriko zinema-aretora joatea eta ohitura hori galtzen ari dela uste du. Xabier Madariagak haren ametsa bete nahi du. Zinemazale Elkartea da herriko zinema-aretoaz arduratzen dena eta ekitaldi bat antolatu dute, elkarteko kideei eskerrak emateko.
Lekeition izango da Xabier Madariaga aste honetan, Azkue eskolako haurren ametsak betetzeko asmoz. Ez ezazu galdu Ametsen Arbola, igandean, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.
Julian Arrate Lekitto Bedarrako lehendakaria da. Ortuaren kultura zabaltzeko sortu zen ekimena, eta pertsonak euren artean harremantzeko modu bat ere bihurtu da, bakardadeari aurre egiteko. Ostegunero biltzen dira ortuan.
Euskal Zine Bileraren 47. edizioa asteburuan bukatu da, Lekeition. "Alas/Tierra", "Ximinoa", "Larramendi" eta "Puzzleak, bortxaketaren jauregia" filmak ere saritu dituzte.
Euskarazko zinemaren Lekeitioko jaialdiaren 47. edizioa egingo dute urriaren 16tik 21era. Aurten, Itziar Ituño aktoreak jasoko du Euskal Zinemaren Begirada saria.
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 29an hasiko da Galizian VI Bandeira Cidade da Coruñarekin, eta abuztuaren 18an amaituko da Zarautzen XV. Zarauzko ikurrinarekin.
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia ekainaren 29an hasiko da, Galizian, Coruñako VIII. Banderarekin, eta irailaren 15ean amaituko da, Portugaleten, El Corte Ingles Banderaren L. edizioarekin.
Ondarroa Lekittarraren kalean sartu da eta gehiegi hurbildu zaio, arraunekin talka egin duten arte. Bigarrenez ere hurbildu dira, baina Lekeitioko traineruak bere kalea babestu du eta aurretik helmugaratu da.
Maskota moduan iritsi ziren gurera, Estatu Batuetatik etorriak batik bat, eta orain gure basoetan hedatzeak kezkak ugaritu ditu. Mapatxeak espezie inbaditzailea dira, orain arte Karrantzan detektatu dena, baina orain Lekeition ere ikusi dira.
Laugarren potinarekin, Zerdarabixu izenekoarekin, heldu da lehenengo altxada eta baita kokota ere Olatz Martiartuk lortu duena. Aitxitxa Modesto potineko Aner Garateak sei altxalditan eustea lortu du eta azkenean moztu dio antzarrari kokota. Antzarrak gomazkoak dira duela urte batzuetatik hona.
Goizeko lehen ordutik jendez bete dira Bizkaiko udalerriko karrikak. Musika, etxeko txikienentzako erraldoi eta buruhandiak... Ekitaldi nagusia, baina, arratsaldean izango da. 16:00etatik aurrera, Lekeitioko eta kanpoko kuadrillak gomazko antzarari heltzeko lehian arituko dira.
16:00etatik aurrera, Lekeitioko eta kanpoko kuadrillak gomazko antzarari heltzeko lehian arituko dira. Jendetza espero denez, Udalak herriko erdigunea itxiko du ibilgailuentzat, goizean goizetik.
Sanantolinetan bete-betean murgilduta daude lekeitiarrak, eta dagoeneko dena prest dute osteguneko egun handirako. Potinak portuan daude, eta topatu ditugun harrapatzaileei antzara-jokoari aurre egiteko sekretuez galdetu diegu.
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako El Correo Ikurrina. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek eta taldeko patroiak nola bizi izan duten estropada.
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Euskotren Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako estropadak jasoko ditu Lekeitiok igandean, uztailak 28. Honatx estropada eremuko batimetria eta olatuen aurreikuspenaren informazio zehatza.
Aldaik 9 urte daramatza klubean. Lekittarra bederatzigarren da Eusko Label Ligako sailkapenean, Caborekin 39 puntura berdinduta. Kaiku, San Pedro eta Bueu dituzte atzetik.
Olatz Egigurenek azaldu digunez, Lekeitioko Orekan Bat kirol klinikan minbizia izan duten pertsonentzako ariketak prestatzen dituzte, oreka lehenbailehen berreskuratu dezaten.
Eguraldiak baldintzatuta, baina tradizioari eutsiz, kaxarranka dantzatu da beste behin Lekeition. San Pedro Kofradian dantzatu du Unai Urkiagak, lehen aldiz.